Vistas de página en total

viernes, 28 de junio de 2013

Agur 2012-2013 ikasturtea!!

Aurten lan piloa egin dugu eta gauza berriak ikasi ditugu. Eskola web 2.0 erabiltzen hasi gara. Euskaraz hasi gara hitz egiten eta horrela jarraitu behar dugu. Uda honetan deskantsatu behar dugu eta pilak kargatu. Ondo pasa danok!!!





martes, 18 de junio de 2013

Donostiako danborrada

Donostiako Danborrada San Sebastian egunean, urtarrilaren 20an, Donostian ospatzen den jaiak eta desfileak dira. Urtarrilaren 19ko gauerdian, Konstituzio plazan hasten da, hiriko banderaren altxaerarekin. Gaztelu-bide elkarteak eta beste elkartetako kideek, Raimundo Sarriegiren San Sebastian Martxa jotzen dute bitartean. Honen ondoren, Erretreta, Titiago, Diana, Iriarena eta abar jotzen dituzte elkarte ezberdinetako danbor-joleek. Gutxi gorabehera 50 danbor eta 70 kupelez osaturiko ehun Konpainiek hartzen dute parte jaialdian, bakoitzak musika banda bana duelarik. San Sebastian egunean bertan, eguerdian, Haurren Danborrada egiten da. Udaletxeko terrazatik irten eta Donostiako Zentroan martxa edo itzulia egiten dute haur eta gazteek.



Egileak: Urko, Asier, Uxue eta Maider

sábado, 1 de junio de 2013

Unai Igera de Llerenan



Nik Igera de Llerenan bizi nahi nuke. Han urte osoan, neguan izan ezik, beroa egiten du. Neguan euria egiten duenean zapoak agertzen dira errepidetik eta autoek zapaltzen dituzte. Oso nazkagarria da. Niri gustatzen zait hango ibai batera joatea. Hor galapagoak harrapatzen ditut eta oso ondo sentitzen naiz.
Badajozen dago eta oso urrun dago Sevillatik. Larunbatetan eta Igandetan “merkadilloa” dago eta oso merkea da guztia.
Lagun asko ditut han eta udan futbol txapelketa bat egiten dugu, Valentziakoen, Llerenakoen eta beste batzuen kontra jokatzen dugularik. 

Uxue Parisekin ametsetan...

Kaixo ni Uxue naiz eta esango dizuet zein den nire gustoko lekua. Nire gustoko lekua Paris da.Torre Eifel ikusi al dut egunero.Eta gosaltzeko beti al dut kruasan bat ummmm zer goxo... Eta orain esango dizuet dorre Eiffelen datuak:
Eiffel dorrea 1887 eta 1889 artean eraiki zen, urte horretako martxoaren 31n inauguratu zelarik.324 metroko garaiera du eta 10.000 bat tonatako pisua,200 langilek hartu zuten parte eraikuntzan.
Eta orain Parisko Garaipen Arkua. Garaipen Arkua (frantsesez Arc de Triomphe) Parisko 8., 16. eta 17. barrutien elkargunean dagoen monumentua da. Eliseo Zelaien hiribidearen amaieran dago, Concorde plazatik 2,2 kilometrora. Ziur aski, munduko garaipen arku ezagunena da.50 metro garai eta 45 metro zabal da.
Paris Oso polita da gauetik eta dorre Eiffel ere bai,hau da argazkia gauetik eta egunean:


          


Eta Garaipen Arkua: