Vistas de página en total

lunes, 28 de octubre de 2013

Rufino Iraola-Oier Arribas

Rufino Iraola Garmendia 1965 jaio zen, Zaldibia, Gipuzkoa, 1945eko azaroaren 5a euskal idazle eta bertsozalea da. Bere ibilbide literarioa 1994an hasi zen, Irun Hiria ipuin lehiaketa irabazi zuenean Dena dago zatitxo baten baitan liburuarekin.

2001ean Hire magalean argitaratu zuen. Bertan senar-emaztegai izandako fraide baten eta moja baten arteko harremana kontatzen da haiek elkarri idatzitako gutunen bidez.

Bertsolaritzan aditua da, eta bertsoak idatzi ez ezik, bertsoei buruzko iruzkinak ere egiten ditu. Bertso idazle gisa sari asko irabazitakoa da, eta hainbat egunkari eta aldizkaritan argitaratzen ditu bertsoei buruzko bere iruzkinak. Gainera, epaimahaikide izan da bertsolari txapelketa eta lehiaketa askotan. 

Video para investigación del cáncer

Este es un vídeo que ha hecho el cantante Macaco con trabajadores y pacientes de la  planta 8ª (oncología) del hospital infantil San Juan de Dios en Barcelona para recoger fondos para la investigación del cáncer.

martes, 22 de octubre de 2013

lunes, 21 de octubre de 2013

KEPA ENBEITA- Borja eta Adrián

 Kepa Enbeita Urretxindorra (Muxika, Bizkaia, 1878ko irailaren 7a - Areatza, Bizkaia,1942ko abenduaren 12a) euskal idazlea eta bertsolaria izan zen Bizkaiak eman duen bertsolari onenetakoa izan zen. Plazako bertsolaria eta bertsopapergilea zen, eta trebetasun handia erakutsi zuen bi molde horietan.
1905. urtean garaile izan zen, Txirritaren aurretik, Areetan (Getxo) egin zuten bertso lehiaketa batean.
Euzkadi, Euzkerea, Ekin eta Argia aldizkarietan eman zituen argitara bertsoak, eta bertsolari familia ospetsu eta emankor baten lehenengoa izan zen. "Urretxindorra" Bizkaiko bertsolari handiaren oihartzuna Euskal Herriko alde guztietara zabaldu zen eta bera izan zen Gipuzkoako bertsolarien alboan itzali xamar zeuden bertsolari bizkaitarrak gorengo mailara aterarazi zituen maisua.

Biografia

Bertsoa



Beste batzuk:

lunes, 14 de octubre de 2013

TXIRRITA- Uxue Fernández

Nire bertsolaria Joxe Manuel Lujambio Retegui da.  Baina bere ezizena Txirrita izan zen. 1860. garren urtean jaio zen, abuztuaren 14 an. 1936. urtean hil zen.76 urterekin hil egin ze. Gipuzko, Hernaniko Latze baserrian bizi zen bizitza osoa.
Fitxategi:Txirrita eta Saiburu.jpg
                                             (Txirrita (ezkerrean) eta Saiburu bertsolariak (argazkilaria:Indalecio Ojanguren).

Bere ospeak Gipuzkoako mugak gainditu zituen, eta XX. mendearen lehenbiziko erdialdean Euskal Herri osoan famatu zen. Mingain zorrotz eta bizkorreko bertsolaritzat nabarmendu zen, eta haren ateraldi umoretsuak herriaren gogoan gorde dira. Gai sozialak lantzen diren bertsoetan garai hartako herri-klaseen pentsamolde eta sentimenen berri ematen da.

Bertsoa: 
Gure etxean haserre daude,
Jaunak, ez dago atsegin.
Udaberria badator eta
Pentsatuko det zer egin.
Aitzurra eta pala hartuta
Nafarroara aldegin…
Aberastuko ez banaiz ere
Begin bistatik aldegin.


Bideoa:
Marrazki bizidunak:



viernes, 11 de octubre de 2013

Xalbador- Xabier Carracedo

1967ko Bertsolari Txapelketa Nagusian parte hartu zuen, eta bigarren gelditu zen. Hala ere, urte hartako txapelketan bera izan zen protagonista, berak nahi gabe baina. Bertsolari Txapelketa Nagusien eta bertsolaritzaren historia osoko gertaera aipatuenetako bat da.
Behin ikus-entzuleak aulkietan eseri eta epaileak beren mahaian jarri ondoren,Alfonso Irigoienek epaimahaiko kideen erabakien emaitza irakurri zuen: Xalbador bertsolaria, Uztapiderekin batera, txapelaren bila lehiatzeko azken fasera iragan zela.
Une hartan, ikus-entzuleen oihu eta txistuek Anoeta pilotalekuko giroa minutu erdiz gaiztotu zuten. Jada desadostasun adierazpenak apaltzen zihoazelarik, berriz ere entzun ziren txalo zaparradekin nahastutako txistuak eta zalaparta. Uztapide eta Xalbador bertsolariak, mikrofonoen aurrean, isilik ziren. Ikuslegoa bitan banaturik zegoen: txistuek txaloak isilarazten zituztela zirudienean, Xalbadorren aldekoak zutik jarri eta beren bertsolariari txalo egin zioten. Epaimahaiko kide batek bertsolariei saioa hasteko eskatu zien, baina biek ala biek isilik iraun zuten aldi batez. Azkenean, Uztapidek, oihu eta uluen erdian, aurkezpen bertsoa abestu zuen.
Ondoren Xalbadorren txanda iritsi zen, baina hark bere saio hasterako txistu nahiz txalo ugari entzun ziren, atzera. Azkenean, ikus-entzuleen hotsa baretu zen, eta urepeldarrak bertso gogoangarri eta hunkigarri honi ekin zion:



Ez eduki, ez, ni beti pozik
egoten naizen usterik,
ez bai dadukat andregairikan
ez bai daukat emazterik.
Hamaika aldiz egon izan naiz
barrua penaz beterik;
baina nik poza kantatutzen det
tristura neutzat gorderik.

Hona hemen bideo batzuk:



Jon Enbeitia- Maider Perea

Bertsolaria da eta Muxikan (Bizkaia) jaio zen martxoaren 22, 1950. Balendin ospetsua Kepa Enbeita bertsolari eta biloba Enbeita "Urretxindorra" semea bertsolari nor jarraituko dituzte alabak, batez ere, Oihane kate batean lotura hirugarrena da, eta familia osoarentzako Enbeita zabaldu.

Inprobisazioa landu poesia eta kantua gain. Burutzen duten 20 eta 26 urte kantari bezala zuen, eta inguruaren arduraz poesia liburua (Edit. hordagoka, 1980) idatzi zuen.
Hona hemen bideo bat: 



jueves, 10 de octubre de 2013

PERNANDO AMEZKETARRA- Aitor Monje

Pernando Amezketarra, jaiotzez Fernando Bengoetxea Altuna (Amezketa,Gipuzkoa1764ko urriaren 10a - Amezketa, Gipuzkoa, 1823ko uztailaren 9a) euskalbertsolari eta plazagizon gipuzkoar famatua izan zen, bere ateraldi umoretsu eta bizitasun eta argitasunagatik. Oso bertsolari eta gizon berezia izan zen. Haren bitxikeriak eta ateraldi xelebreak Gregorio Mujika jaunak jaso zituen behin eta berriro berrargitaratu den Pernando Amezketarra izeneko liburuan.









ETB1-en marrazki bizidunak egin ziren:

Eskola batek egindako antzerkia:


Informazio gehiago:

miércoles, 9 de octubre de 2013

ANDONI EGAÑA

Zarautzen (Gipuzkoa)  jaio zen 1961eko urriaren 2an. Bertsolaria da. Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia irabazi du lau aldiz, holakorik lortzen lehen bertsolaria izanda: 199319972001 eta 2005ean.
Fitxategi:Andoni Egaña.jpg
BERE LANAK:

Narrazioa

·  Sokratikoek ere badute ama (1989Erein)

Nobela

·  Pausoa noiz luzatu (1998EEF-Alberdania)

Saiakera

·  Zozoak beleari (1997Alberdania): Jon Sarasuarekin batera

·  Hogeita bina (2004Hariadna)

Haur eta gazte literatura

·  Mendian (2000Alberdania)

·  Zaudete geldi pixka batean (1999Elkar)

·  Niri ez zait futbola gustatzen, eta zer? (2000Elkarlanean)

Biografia

·  Imanol Urbieta. Luzea da bidea (2002Ibaizabal)

·  Basarri (1999Sendoa)

Artikuluak

·  Aitaren batean (1990Elkar)


Irakaslea

TXORIAK TXORI

Gaur 5. mailan abesti berri bat ikasi dugu. Mikel Laboaren Txoriak txori abestia. Gero abesti honen bertsio ezberdinak ikusi ditugu.



martes, 8 de octubre de 2013

MAITE DITUT DENAK

Askotan gelan ezaugarri negatiboak bakarrik esaten ditugu. Gauza itsusiak esan beharrean goazen gauza onak eta positiboak goraipatzera. Denok ditugu gauza onak eta pertsona guztietatik ikasi dezakegu. Ezagarri politak azpimarratzen baditugu alaiago biziko gara. Gora gu ta gutarrak!


lunes, 7 de octubre de 2013

ZELAN IKASI?



1. Aurreirakurketa: Apunteei edota ikasteko dozun material horri irakurketa azkarra egin eiozu. Lehenengo irakurketa honetan hiztegian bilatu beharko zeunkez ezagutzen ez dituzun hitz hoiek.
   2. Irakurketa ulerkorra: Arreta handiz irakurri, guztia ulertu eta aurrekoetan ikasitakoarekin erlazionatu behar dozu oraingoan. Ondo eginez gero, ez dozu behin eta berriro egin beharko.
    3. Notak marjinean: Irakurketa ulerkor hori egiten dozunean, idatzi marjinetan paragrafo eta atalen ideia orokorrak.
   4. Azpimarraketa: 2 kolore ezberdin hartu eizuz, bat ideia nagusientzat eta bestea bigarren mailakoentzat. Ez guztia azpimarratu! Ideia nagusiak, bigarren mailakoak eta hitz espezifikoak, besterik ez!
  5. Eskema: Aurreko urratsak eman ostean, gaiaren estruktura egin eizu. Begirada bakar batekin gai guztia ikusi beharko zeunke.
   6. Laburpena: Orain, eskemari jarraituz, laburtu atal bakoitza.
* Eskema on bat egin badozu eta ideiak fotografikoki buruan gordetzen ona bazara, ez duzu atal hau egin beharrik.
   7. Buruz ikasi: aurreko urratsetan asimilatutako guztia buruan gorde eizu.
Estresa, urduritasuna...

jueves, 3 de octubre de 2013

BASAURIKO JAIAK 2013

Ostiral honetan Basauriko jaiak hasten dira. San Faustoak! Durango herrian be ospatzen dira. Jai giroan murgiltzeko, hona hemen, Honat taldeak egindako kantaren karaokea:


IKUSI, ZABALDU, IKASI, ABESTU ETA GOZATU!