Vistas de página en total

jueves, 28 de noviembre de 2013

Euskara zuzenketak- gurea.com ARRAIN, USAIN, ZAIN

-ain eta -ai aldaerak dituzten hitzetan -ain formak erabiliko ditugu;

Hau da: arrainusainzain  (eta honen eratorriak diren artzain, atezain, diruzain, itzain, ertzain, gotzain, eta abar). Ez, ordea: artzai, arrai, usai, gotzai, zai.

Dohain, eta orobat, orain idatziko ditugu euskara batuan.

Mahai idatziko dugu, eta ez mahain (Iparraldeko tradizioan mahain erabili izan da).


Euskaltzaindiaren arauei buruzko bi ariketa egingo ditugu:





Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna

Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna dela eta, Mikel Markezen abestia entzutera gonbidatzen deutsuegu. Uxue Alberdiren hitzak erabili ditu.

I
Emakume zuzenak, / okerrak, kirtenak,
moja txintxoak eta / zerrama irtenak,
itsusiak, politak, / atletak, herrenak:
konplize ditut eta / maite ditut denak.

II
Langileak, alferrak, / lanik ez dutenak,
tuntunak, mediokreak, / klaseko lehenak,
ale desegokiak, / andre txit gorenak:
konplize ditut eta / maite ditut denak

III
Ama onak ta txarrak, / ama ez direnak,
lurrera jausi arte / mozkortzen onenak
ta umeen merienda / usaina dutenak:
konplize ditut eta / maite ditut denak.

IV
Lotsatiak, ausartak / argalak, gizenak,
iletsuak, soil-soilak, / marimutilenak,
katemeak, gorilak / panterak, zezenak:
konplize ditut eta / maite ditut denak.

V
Markesaren alabak, / neskame gizenak,
printzesak ta sorginak, / ogroak, sirenak,
Maritxuak, Bartolo / itxura dutenak:
konplize ditut eta / maite ditut denak.

VI
Lehen munduko emeak, / kapitalistenak,
lur usaia daukaten / andre indigenak,
zuri, gorri, horiak, / beltzetan beltzenak:
konplize ditut eta / maite ditut denak.

Uxue Alberdi



HEZKUNTZA eta EUSKARA
Agirre Lehendakariaren plaza z.g.
Torrezabal Kultur Etxea
GALDAKAOKO UDALA
Tel. 944 010 511

POESIA


Elkar ezagutu genuenean
tapoia erori zitzaion bizitzaren tintontziari.
Desirazko kordoi bat jaio zitzaigun azaletik azalera
eta ibiltzeari ekin genion,
noiz bata bestearen ondoan, martxan,
noiz unibertsoan biraka, alderantzikaturik,
noiz aurrez aurre, geldi ere geldi.
Horretara izkiriatzen dugu, biok,
gure geure urrats soilekin,
liburu luze bat,
liburu orijinal bat,
akatsez eta azertuz betea.

Miren Agur Meabe


AHOMOROPILA

gustaten gastan gasteizko gasta gusti gastin gasta
Gustatzen zaidan Gasteizko gazta guztia gastatu egin zait.

astú astu asta
Astoa ahaztu zait.

SUPOSATU

“Suposatu” aditza noizbehinka erabiltzeagatik ez da ezer gertatzen, baina azken urteotan egiten den erabilera handiegia da. Ez dugu ajaztu behar beste aukera hauek ere baditugula euskaraz eta, askotan, egokiagoak direla eta hizkera aberasten dutela:

a) Suposatzen da: “pentsatzekoa da”, “pentsatzen dugu”, “uste (izaten) dugu“, “uste orokorra da“, “-(e)lakoan gaude”
b) Suposatu … -ela: “pentsatu … -(e)la”, “demagun … -(e)la”, “eman dezagun … -(e)la”, “egin dezagun … -(e)la” …
c) Zerbaitek beste zerbait suposatzen du: dakar, eragiten du, esan nahi du
d) Zerbaitek beste zerbaiten parte bat suposatzen du: da…

Hona hemen adibide batzuk:
  • ? Suposatzen dugu ongi daudela, baina jakin ez dakigu ezer.
  • ? Suposa dezagun ez duela azterketa gainditzen. Zer egingo du orduan?
  • ? Kirurgia estetikoa egiteak dirutza gastatzea suposatzen du ezinbestean.
  • ? Mila eta bostehun eurok asko suposatzen dute guretzat / Mila eta bostehun eurok asko suposatzen digute
  • ? Bi mila euroko zorra dute: iazko aurrekontuaren % 10 suposatzen du horrek.

Hobe beste era honetara:
  • Pentsatzen dugu ongi daudela, baina jakin ez dakigu ezer / Pentsatzekoa da ongi daudela, baina jakin ez dakigu ezer / Uste dugu ongi daudela, baina jakin ez dakigu ezer / Ongi daudelakoan gaude, baina jakin ez dakigu ezer…
  • Demagun ez duela azterketa gainditzen. Zer egingo du orduan? / Eman dezagun ez duela azterketa gainditzen. Zer egingo du orduan? /
  • Kirurgia estetikoa egiteak dirutza gastatzea dakar ezinbestean.
  • Mila eta bostehun euro asko da guretzat.
Bi mila euroko zorra dute: iazko aurrekontuaren % 10 da hori.

lunes, 25 de noviembre de 2013

Euskaldunberri

Txalotzeko modukoa hiru hauen lana!!! ZORIONAK ETA ESKERRIK ASKO BIHOTZ BIHOTZEZ:

Pilotari nafarra, saskibaloi jokalari kantabriarra eta kazetari bizkaitarra euskaldun berriak dira, eta harro daude euskara ikasi izanaz.

Milioi bat euskal hiztun gara munduan. Ez dugu beraz, hain hizkuntza txikia, ezta?

Kike Amonarrizek ETB1en gidatutako ‘Tribuaren Berbak’ saioaren lehen atalean, euskararen tamaina aztertu dugu. Euskara ez omen da uste bezain txikia, ez omen da askok dioten bezain zaila, baina, hala ere, ez dugu ahaztu behar arriskuan dagoela.
Munduan 7.000 milioi pertsona baino gehiago gara, eta 7.000 hizkuntza hitz egiten dira. Batzuk hizkuntza handiak dira, etorkizunaren beldurrik gabe bizi direnak; beste batzuk, berriz, txikiak, oraina ere arriskuan ikusten dutenak.
0tik 10erako rankinga egingo bagenu, 10ean txinera legokeela kontuan hartuta, hau da, munduan gehien hitz egiten den hizkuntza, eta 0an, berriz, azken hiztuna galdu berri duen hizkuntza bat, non legoke euskara? Bada, askorentzat harrigarria badirudi ere, euskara 9. postutik gora kokatuko genuke.
Izan ere, Ethnologue erakundearen arabera, 400 hizkuntza daude munduan 1.000.000 hiztunetik gorakoak, eta euskara da horietako bat. Beraz, esan genezake euskara munduan hiztun gehien dituzten hizkuntzen % 10ean dagoela.

Orduan, zergatik ikusten dugu gure burua hain txiki, horren txikiak ez bagara? Bada, Jon Sarasua HUHEZIko irakasle eta Garabideko kideak argi adierazitakoaren arabera, bi erraldoiren barruan gaudelako, nolabait esanda (gaztelania eta frantsesa), eta hirugarren erraldoi bat alboan daukagulako (ingelesa). Horiekin alderatuta txikiak gara, baina munduko batez bestekoarekin alderatuta, berriz, “ez gara harri koxkorrak, harri kozkorrak baizik”.
Hiztun kopurua ez da hizkuntza baten bizi-indarra neurtzeko aintzat hartu behar den faktore bakarra. Calvet barometroaren arabera, 500.000 hiztunetik gora dituzten munduko hizkuntzak kontuan hartuta, euskara 51.a da, mazedonieraren eta letonieraren artean.
Izan ere, barometro horrek Interneti eta sare sozialei garrantzi handia ematen die. Wikipedian, esaterako, erabiltzen duten 280 hizkuntzetatik 35.a da, artikulu kopuruaren arabera. Twitterri dagokionez, 38 hizkuntzatan soilik erabil daiteke, eta euskara da horietako bat.
Euskara ez da, beraz, uste bezain txikia, eta ez da askok uste bezain zaila, baina begi bistakoa da ez dagoela sendo. UNESCOk argi gorria piztu du, eta euskara arriskuan dauden hizkuntzen artean sailkatu du, munduko beste 2.470 hizkuntzarekin batera.
UNESCO katedraren zuzendari Itziar Idiazabalek adierazitakoaren arabera, mende honetan munduko hizkuntzen erdia baino gehiago gal liteke, hau da, 3.500etik gora. Hori gerta ez dadin, garrantzitsuena belaunaldien arteko transmisioa omen da. Euskarari dagokionez, Hego Euskal Herrian nahiko ongi gauzatzen omen da hori; ez, ordea, Ipar Euskal Herrian.
Euskara mende honetan galduko den hizkuntza horietako bat izan ez dadin, ezinbestekoa da norbera bere hizkuntzaz harro egotea. Izan ere, baldintza hori beteta, erreskadan etorriko dira gainerakoak (transmisioa, erabilera…).

Euskal esaera zaharrak, Whatsappen

Duela gutxi jakin dugu, milioi bat euskal hiztun garela munduan. Euskarak badu, beraz, tokia munduan, baita teknologia berrietan ere. Milaka euskaldun gara, esaterako, WhatsApp aplikazioa erabiltzen dugunak, eta, ziur asko zeuen mugikorretan jasoko duzuela azken egunotan bolo-bolo dabilen euskal esaeren inguruko asmakizuna. Bada, guk ere euskararen blog honetara ekarri nahi izan dugu, asmakizunak izugarri atsegin ditugulako eta zuen proposamen gehiago nahi ditugulako. Finean, euskararekin jolas egin nahi dugulako!

Euskal esaera zaharrak, Whatsappen


Guztiak asmatu al dituzue? :-) Ezetz?? Ba ondo begiratu, ohikoak eta etxean entzuten ditugun esaera zaharrak dira eta guztiak: “A ze parea, karakola eta barea”; “Zozoak beleari, ipurbeltz”; “Txapela buruan eta ibili munduan”; “Egon adi lo ta jango dek mehe”… Saiatu guztiak asmatzen eta bota zuen iradokizunak, guztiak ongi etorriak izango dira eta! :-)

 

Abestiak

Hona hemen bidali dizkidaten abesti batzuk:

jueves, 21 de noviembre de 2013

DURANGOKO AZOKA- Abenduaren5etik 8ra

Durangoko Azoka euskal kulturaren erakusleihorik handienetakoa da eta danok agendan daukagun data. Aurten be badator, “Kulturaren plaza” tituluagaz ganera, bere izaerea ondo erakusteko.

Liburuak eta diskoak erakusteko lekua zana, handitzen joan da, eta azokaren inguruan beste erakusleku asko sortu dira, musikariak, literatura-sortzaileak, umeentzako tailerrak, sareko gaiak agirian ipinteko, baina hartu-emon zuzenaren bitartez.

Abenduaren 5etik 8ra Durangon da zita.






Kirola euskaraz

Kirol-kategoriak batera eta bestera erabiltzen doguz, bai administrazioak, bai kirol-alkarteek eurek be.

Ondorengo kuadroan kirol-kategoriak ageri dira: lehenengo posizioan guk geuk udal-agirietan erabiltzen dogun eran, eta bigarren zutabean beste izendapen posible batzuk, nahiz eta guk ez erabili.

Komenidu da danok izendapen bera erabiltzea, ezpabere izenen dantza handi izaten da.



KIROL KATEGORIAK

EUSKARAZ

EUSK. BE
ESPAINIERAZ
Benjaminaurrekoa

Prebenjamin
Benjamina

Benjamin
Alebina
Haurtxoa
Kimua
Alevin
Haurra

Infantil
Kadetea
Gaztetxoa
Cadete
Gaztea

Juvenil
Juniorra

Junior
Amateurra

Aficionado
Seniorra

Senior
Profesionala

Profesional
Beteranoa

Veterano

miércoles, 20 de noviembre de 2013

martes, 19 de noviembre de 2013

Ubuntu sentitzea

Badira hitz politak eta badira hitz itsusiak. Badira batzuk soinu ederra dutenak eta, gainera, hau miraria, esanahiarekin bat datorrena. Euskaraz, muxu da horietako bat niretzat. Duela gutxi beste bat deskubritu dut: Ubuntu. Lasai, ez naiz hemen arituko sistema operatiboa libre horretaz, ez; hitz horren atzean dagoen kontzeptua da hona ekarri nahi dudana. Izan ere, Xhosa hizkuntzan ubuntu hitzak “ni naiz zuek zaretelako” esanahi ederra du. Beraz, bizitzarako filosofia bat ere bada.

lunes, 18 de noviembre de 2013

Bihotz (Ken Zazpi & Euskadiko Orkestra Sinfonikoa )

Holandarrarena


Euskaraz egin beharrean zergatik hitz egiten dugu espainieraz eta altuago, hartzaileak bietako hizkuntza bat bera ere ez badaki?

Holako egoeraren bat bizi izan duzue?

Holandarrarena: 


5. mailakoak Eperrak eta Txoriak txori (Mikel Laboa) abesten

Hona hemen, 5. mailako ikasleak abesten. Txalo bero bat guztiontzat!
EPERRAK:

Mikel Laboa: Txoriak txori



Oinez busa- EITB: Euskal Herria Zuzenean

Ostiralean telebistan agertu ginen. Euskal Herria Zuzenean saioan, oinez busa proiektuari buruz hitz egin zen. Hona hemen BIDEOA.



 
 23. minutuan.

jueves, 14 de noviembre de 2013

Inteligencias Multiples a Inteligencia Personalizada

Hace más de dos décadas, Howard Gardner revolucionó la psicología con su teoría de las inteligencias múltiples. Su trabajo repercutió en la mejora del sistema educativo y le valió un reconocimiento internacional y numerosas distinciones, entre ellas, el premio Príncipe de Asturias de Ciencias Sociales de 2011.
En ocasión de la entrega de este galardón, Punset y Gardner protagonizaron un coloquio en Avilés y conversaron sobre las inteligencias múltiples, las nuevas tecnologías y el surgimiento de una manera nueva y personalizada de educar a los niños.

Para ampliar:
Título: Verdad, belleza y bondad reformuladas
Autores: Howard Gardner
Idioma: Castellano
Editorial: Paidós
Publicación: 2011
Nº de páginas: 304
Encuadernación: Tapa dura
ISBN: 9788449326042
Precio: 22.90 €


Hausnarketa pertsonala-Arantza San Sebastian

Hausnarketa
Beti pentsatu izan dut norberaren existentzia leku handiegia dela bizitzeko, azalera handiko territorioa sentitzen naiz Ni. Sarriegitan gertatzen zait hain zabalera handikoa izanik galdu egiten naizela nire barreneko bideetan. Baino azken finean, hau da dakidan gauza: beti naizela Ni. Ezin naiz horretaz desjabetu, ezin Ni hori alde batera utzi eta materia soil bilakatu. Askotan, ni neu nire gustukoa ez izan arren eta beste norbait izan behar larria sentitzen badut ere.

Oinak lurretik zentimetro batzuetara ditudala ibiltzeko ohitura dut. Bada niretzat espazioan egoteko modu bat, suspentsioan bezala. Ingurua deserosoegi begitantzen zaidanean igotzen naiz ezerezezko lurzoru horretara, eta bertatik begiratzen dut inguratzen nauen masa aspergarri eta neketsua. Munduari eta amildegiari begiratzeko beste modu bat da honako hau.

Jendeak, Dinak esaterako, badu beti ipar-hego ardatzen arabera mugitzeko joera. Iparraldean eta Hegoaldean gure zalantzei erantzunak emateko lekuak egongo balira bezala. Nik nahiago izaten dut Ekialdetik Mendebaldera abiatzea. Jakinik Mendebalderantz joatea Ekialdera iristeko modua baino ez dela. Jakinik, norabide infinitu bat baino ez dela honakoa. Baliteke erantzun ezaren norabidea izatea, baino nahiago ditut bide metamorfosikoak, erantzun absolutuei diedan beldurra saihesteko ematen didaten heinean behintzat.

Arantza San Sebastian. Hitza bide, bizia xede liburutik jasoa

Ohiturak
Santu guztien egunean, zemendiaren lehenengoan, Bizkaiko mutiko-neskatxa askok honeek kantaten dabez.

Berezko testua:

“Domuru Santuru. Santuru,
txarri andi bat il dogu,
buztana ez bestea yan dogu,
bera lapikoan daukagu."

ZUZTARRETATIK AHORA

Inurria eta txitxarra


Ipuina Lore

Ipuina Lore

Tartaloren ipuina

Tartaloren ipuina:


Satorraren ipuina

Hona hemen satorraren ipuina:

Aitona Anbrosio

Tipo ikaragarria zen aitona Anbrosio,
pertsonaje bat hura ere.
Aurkitzen nuen eta esaten zidan:
«Alde egin behar dek hemendik.
Hilabete batean ikasiko dek
hemen hamar urtetan baino gehiago».
Hamalau urte neuzkan.
Eta berak, asmatu balu bezala:
«Hamabost urte egindakoan,
orduan alde egin behar dek etxetik.
Biaje iniziatikoa izango dek hiretzat».
Hau esanda triste antza geratzen zen.
Niri barruan eztanda egiten zidan hitz hark:
Biaje iniziatikoa.
Neure buruari errepikatzen nion:
Biaje iniziatikoa.
Non ikasi ote zuen aitona Anbrosiok hitz hura?
Ez nekien bere esanahirik
baina ulertzen nion zentzua,
eta nire bidaia prestatu egin nuen.
Etxean bagenuen moto bat,
eta harekin emango nion itzulia
Iberiar penintsulari, itsasertzetik beti.
Libreta bat eramango nuen idazteko.
«Noiz joan behar dek?»,
galdetzen zidan Anbrosiok beti,
berak ere bidaia honekin amets egingo balu bezala.
Nik bidaia ahazten nuen bakoitzean,
Anbrosioren interesak berpiztu egiten zidan.
Ordea, ezin nuen lagunik aurkitu,
eta asmoa atzendu egin zitzaidan.
Urteak pasa egin ziren eta Anbrosio oso gaixotu.
Bisita egiten nionean beti errepikatzen zidan:
«Alde egin behar dek hemendik,
eta gero etorri neri kontatzera.
Denek nahiko ditek hirekin hitz egin,
baina hi neregana etorri».
Azken bisitan larri zegoen:
«Neuk lehenago joan beharko diat!».
Eta hitzik gabe geratu zen,
haren bidaiak ez zeukalako definiziorik.
Urteak daramatzat geroztik
biaje iniziatikoa egin nahian,
berandu izan baino lehen.
Zor diot Anbrosiori, eta zor diot neure buruari.

PAKO ARISTI



DANNY GREEN

ASTEGOIEN ONA EUKI DAIZUELA!

martes, 12 de noviembre de 2013

Tengo el VIH

Una persona que ha contraído el VIH, en la sociedad actual, pienso que se siente discriminada, marginada y con falta de información. Con el diagnóstico de esta patología se sienten etiquetados y por la ignorancia generalizada que hay en la sociedad se tiende al rechazo por miedo al contagio. Esto es lo que quiero reflejar a través de esta imagen, de ahí a los guantes, la mascarilla y las manos en alto del chico de la fotografía. Con el estigma que se ha establecido en la población entorno a esta enfermedad infecciosa se tiende a pensar que deberían ir extra-protegidos “por si me contagia”.
Con todo esto quiero decir que la misma sociedad les crea inseguridad, miedo y discriminación, mientras ellos se hacen preguntas como: ¿ahora, que hago? ¿qué significa tener el VIH?, ¿porque me ven y tratan diferente si sigo siendo el mismo?



Maria Montessori (Janire Pinilla)

Maria Montessori deitzen da,1870.garren urtean jaio zen,  abuztuaren 31an, eta hil zen 1952. garren urtean maiatzaren 6an. 81 urte bizi izan zuen. Chiaravallen jaio zen eta Holandan hil egin zen Bere gurasoak izan zirenRenilde Stoppani bere ama eta bere aita Alessandro Montessori.



Bera izan zen : educadora, cientifica, medica,psiquiatra, filósofapsicóloga, devota católica, feminista, eta humanista italiana. 

Bideo batzuk: