Vistas de página en total

martes, 17 de diciembre de 2013

Gabonetako bertsoa 2013

Hona hemen, 6. mailako ikasleek bertsolaritza saioan, Josu irakaslearen laguntzaz, egin duten bertsoa:

Gabonetako bertsoa 2013
Doinua: gabeko izar

Abenduaren hogeia dugu
apaindu dira herriak
familiarekin elkartu eta
jango ditugu turroiak
ondo portatuz baietz ekarri
Olentzerok opariak
Gabonak dira oso politak

Ondo pasatu guztiak


Bertso doinuak






PARTE-HARTZAILE edo PARTE HARTZAILE ?

Salbuespenak ez badira, hitz elkartuak orokorrean bi modutara idatziko dira: bereiz eta marrarekin edo marra gabe, nahi den bezala (kontuan izan behar da salbuespenak ugariak direla).

— eguzki lore, eguzki-lore moduko izen elkartu arruntak, eta
— kale garbitzaile, kale-garbitzaile modukoak.

Oh.: bi hitzak letra larriz hasten direnean hobe da, hala ere, marra gabe idaztea.

-Maisumaistraren azalpena: hitz-elkartuak

Komaren garrantzia

Zer moduz Mikel? / Zer moduz, Mikel?

Bi esaldi hauek, itxuraz oso antzekoak badira ere, esanahiari dagokionez zeharo ezberdinak dira:
  • Zer moduz Mikel?
  • Zer moduz, Mikel?

1. Nori idatziko zenioke “Zer moduz Mikel?” esaldia?
a) Zure lagun Mikeli, gutunaren hasieran.
b) Beste lagun bati, Mikelez galdetzeko.

2. Noiz idatziko zenuke “Zer moduz, Mikel?” esaldia?
a) Mikeli gutuna idaztean, hasierako agur moduan.
b) Mikel ez den beste bati, Mikeli buruz galdetu nahi diozunean.

3. Mikeli mezu bat idaztean, zein erabiliko zenuke?
a) Zer moduz Mikel?
b) Zer moduz, Mikel?

Erantzun zuzenak: 1b, 2a, 3b

Horregatik guztiagatik, ez dira zuzenak gutun, mezu edota ohar batzuen hasieretan irakurtzen ditugun “*Kaixo Uxue:” eta tankerakoak. “Kaixo, Uxue:” erabili behar dugu.

Behin, komen inguruan gogoeta eragiteko eta, bidenabar, irribarre txiki bat sorrarazteko, ondoko izenburua zuen mezu bat heldu zen nire postontzira: Koma batek zenbait haurren bizitza salba dezake. Hauek ziren esaldiak:

  • Haurrak jatera etor zaitezte!
  • Haurrak, jatera etor zaitezte! [ahoz: Umiek, erduzie bazkaltan!]

domingo, 15 de diciembre de 2013

Bertsoak Basaurin

Basauriko bertso saioa:


Amets Arzallusek irabazi du txapela- Bertsolari Txapelketa Nagusia 2013


Hendaiarrak 1737,5 puntu lortu ditu eta buruz burukora berarekin batera sailkatu den Maialen Lujanbiok 1686,5. Igor Elortza sailkatu da hirugarren postuan.
NAIZ.INFO|BARAKALDO|2013/12/15
erakutsi zidanari.


20131215_amets2222
Amets ARZALLUS. (Luis JAUREGIALTZO / ARGAZKI PRESS)
Amets Arzallus hendaiarra da Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiko txapeldun berria,  BECen jokatu den finalean gailenduta. Buruz burukoan Maialen Lujanbio orain arteko txapelduna izan du aurkari eta txapeldunari aurrea hartzea lortu du.
Azken puntuazioa honakoa izango da: Amets Arzallus (1737,5 puntu), Maialen Lujanbio (1686,5), Igor Elortza (1164 puntu), Aitor Mendiluze (1155 puntu), Aitor Sarriegi (1106 puntu), Unai Iturriaga (1099 puntu), Beñat Gaztelumendi (1099 puntu), Sustrai Colina (1082,5 puntu).
















http://www.naiz.info/eu/mediateca/image_gallery/bertsolari-txapelketa-nagusiko-finala-iruditan

Zerutik begira daude
Joxe eta Manuel Mari,
ziega zulotik entzuten
beste euskaldun ugari.
Muxu bat iparraldeko
bertso eskolako haurrari,
lagundu nauten guztiak
Olatz eta arreba bi.
Baina ni ez bainaiz hemen
neuk sortu hutsean ari
aitarena da txapel hau
eskeintzen diot amari
haurra nintzela euskaraz

viernes, 13 de diciembre de 2013

Abenduaren 3a. Euskararen Nazioarteko Eguna

Gaurkoan Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen dogu: http://youtu.be/CY_I0UL2FmQ

Xabierko Frantzisko deunaren egunez Euskararen Nazioarteko eguna ospatzen da, eta batean bestean hainbat dira egun hori antolatzeko antolatzen diren ekintzak, bai gaur egun bai lehen be. Hala bada askorentzat ezagunak dira, berbarako, Errepublika garaian Eusko Ikaskuntzak, Euskaltzaleak Bazkunak bitarte, antolatutako antzerti eta olerti egunak, bertsolari egunak eta antzerakoak. Edo Espainiako Guda zibilaren ondorioz Iparraldera alde egin behar izandako euskaltzaleek zein bertokoek, elkar hartuta, Euskaltzaleen Biltzarraren babespean egindako lana.

Guztien artean aipatzekoa da On Joxe Miel Barandiaranen lan eskerga. Sasoi horretakoa (1949) da, hain zuzen ere, Lehenengo Euskararen Eguna. Gainera, Iparraldean ez ezik, Parisen, Mexikon, Caracasen, New Yorken eta beste hainbat lekutan ospatu zen lehen egun hura.

1995ean, Euskal Herritik kanpora bizi diren euskaldunek egindako Lehen Mundu Biltzarrean eskatutakoa bere eginez, Eusko Jaurlaritzak eta Euskaltzaindiak elkar hartu zuten eta, ondorioz, Euskararen Nazioarteko Eguna instituzionalizatu egin zen.

Geroztik, urtero-urtero, Erresuma Zaharreko santu euskaldunaren egunez, ospatu izan dute euskal erakundeek Euskararen Eguna.

SAUTRELA

Heuskara da kanpora, eta goazen oro danzara

O heuskara lauda ezak garaziko herria / Zeren hantik ukhen baituk behar duian thornuia
Lehenago hi baitinzan lengoajetan azkena / Orai aldiz izaneniz orotako lehena.

Heuskaldunak mundu orotan preziatu ziraden / Bana haien lengoajiaz bertze oro burlatzen
Zeren ezein eskripturan erideiten ezpaitzen / Orai dute ikasiren nola gauza hona zen.

Heuskaldun den gizon orok alxa beza buruia / Ezi huien lengoajia izanen da floria
Prinze eta iaun handiek orok haren galdia / Skribatus halbalute ikhasteko desira.

Desir hura konplitu du garaziko naturak / Eta haren adiskide orai bordelen denak
Lehen inprimizalia heuskararen hura da / Basko oro obligatu iagoitikoz hargana.

Etai lelori bailelo leloa zarai leloa / Heuskara da kanpora eta goazen oro danzara.

BERNARD ETXEPARE. Linguae Vasconum Primitiae. 1545.


HEZKUNTZA eta EUSKARA
Agirre Lehendakariaren plaza z.g.
Torrezabal Kultur Etxea
GALDAKAOKO UDALA
Tel. 944 010 511

miércoles, 11 de diciembre de 2013

EUSKARA BIZIA... DARABILGUNA

Izan be darabilgun hori da euskara, etxekoa, herrikoa, ikasia, nahiz kasik ahaztutakoa.

Erabili ezik nekez izango da euskara.

Kamaleoia izaten da
Elearen balorea;
hondar artean hondarra eta
lore artean lorea.
ez da lege bat, ezta guda bat,
ezta ere folklorea.
Gure lurrean euskara dugu
azalaren kolorea.

Amets Arzallus

ASMAKIZUNA

Ia nork ipinten dauzan euskara batuan hurrengo ahomoropil biak:

gustaten gastan gasteizko gasta gusti gastin gasta
astu astu asta

lunes, 9 de diciembre de 2013

Basaurin be bagara

Basaurin, euskaraz hitz egiten diren guztiak bildu dira eta jai bat egin zuten. Hona hemen argazkia:

Galdakoztarrok be bagarelako! Euskaraz dakigulako eta hitz egiten dugulako.

jueves, 5 de diciembre de 2013

Euskal Girotze Barnetegia- SEGURA

Kaixo lagunok! 6. maialko ikasleo Segurako barnetegian egon gara. Oso ondo pasa dugu eta esperientzia bikaina izan da. Animatu eta etorri!!!



Hona hemen Segurako barnetegiko bloga:

http://gorasegura.blogspot.com.es/

martes, 3 de diciembre de 2013

ILARGIAREN SENTIPENAK- Chaima Ouatik

ILARGIAREN SENTIPENAK

Gau hotz eta euritsu batean
ilargia hodeien artetik irten zen,
eta bere aurpegia erakutsi zuen.
Negarrez zegoen
hodeiek ez zutelako irtetzen uzten,
indarrez lortu zuen eta
begiratu ninduenean
irribarrea irten zitzaion.