Vistas de página en total

jueves, 30 de enero de 2014

Genero kontuak giza izenetan




Generoa, ar-eme bereizkuntza, euskal hizkuntzak gramatika bidez ez dauela marketan gauza jakina da, sarritxutan esan eta entzun izan da. Gaztelaniak, berbarako, ar-emeak bereizteko izen askotan eta adjektibo normaletan -o / -a atzizkiak darabilz aurrez aurre, eta artikuluak be diferenteak ditu, el eta la, eta esparru laburragoan lo neutroa be. Aleman hizkuntzak be der, die, das artikuluen bidez bereizten ditu izen maskulino-femenino-neutroak: der Mann, die Frau, das Auto. GEHIAGO




Joareen hotsa, mela-mela


Tradizioaren oihartzuna zabaldu zen atzo Zubietatik Iturenera (Nafarroa). Ezin jakin noiz astindu zituzten joareak lehenbizikoz, baina oihartzuna oraino aditu liteke, urtetik urtera joaldunek zaharberritzen duten usadioari esker. Ez dago hots hura isiltzerik; espirituak uxatzeko zein bestelako helburuetarako bada ere, usaiaren doinua urtero aditu liteke. Tradizioa bizi-bizirik da. Atzo botatako euri zaparradak ere ezin izan zuen zalaparta isildu. Urtero bezala, besta atera zen garaile. GEHIAGO

Badaezpada…

Euskal Herriko edozein bulegotan jazo leiteken alkarrizketa dozue hauxe:

Heldu naz bulegora, eta lankideak horrelaxe esan deust:

–Telefonikako neska batek deitu deutsu, eta telefonoa emon deust, berari konsulta zuzenean egiteko.
–Euskalduna al da?­– galdetu deutsat lankideari.
–Ez dakit. Badaezpada egiozu erderaz, hobeto da.
–“Badaezpada” euskaraz egin deutsat Telefonikakoari, eta itzen erantzun deust, xehetasun guztiekin.

lunes, 27 de enero de 2014

-GATIK

-gatik

“-gatik” deklinabide-atzizkia behar ez denetan erabiltzen da batzuetan, erdararen eraginez. Ezin da esan “*askoagatik irabazi zuen” edo “*gutxiagatik galdu zuen”. Horren ordez: “alde handiaz” edo “alde txikiaz”. Ez “*bi tantoagatik” baizik eta “bi tantoz” Iturria: Egunkaria-3, 32. or.

Kromo hau beste horrengatik aldatuko didazu?
Kromo horren truke hau hartuko didazu?

Amatasunagatiko baja hartu du.
Amatasun -baja hartu du.

Berrehun eurogatik saldu diot.
Berrehun euroan saldu diot.

Apurtu zait zure luma. Mesedez, har ezazu nirea zureagatik.
Apurtu zait zure luma. Mesedez, har ezazu nirea zurearen truke.

Ariketak egin nahi izanez gero, sakatu HEMEN eta HEMEN

Hamairu urteko mutiko baten hitzaldia motibazioari buruz

domingo, 26 de enero de 2014

Landfill Harmonic- The world sends us garbage... We send back music.

NORAINO eta –RA ARTE

Noiz bata eta noiz bestea?

LEKUA adierazi nahi bada, NORAINO kasua hartuko da.
Herriraino jaitsi nintzen lagunetara.
Ameriketaraino iritsi zen gure osaba Martin.
Etxeraino lagundu zidan.

DENBORA adierazi nahi bada, -RA ARTE erabiliko da:
Ordu bata arte egon nintzen zain.
Bihar arte itxarongo dizut.
Hementxe egongo naiz bihar goizera arte.

Hala ere, har dezagun esaldi hau: “Donostiara arte ez da autobusa geldituko”.
Lehen itxuran, perpaus traketsa dirudi, baina ez da halakorik “autobusa
ez dela geldituko Donostiara  iristen den arte” modura interpretatzen bada.



Anne Etchegoyen kantariaren 'Txoria txori'. Donapaleuko abeslariak Mikel Laboaren kantu ezagunena moldatu eban, eta Urrezko Diskoa eskuratu dau Frantzian. Egunokaz batean-bestean ageri da amaraunean.

ASTEGOIEN ON BAT PASAU DAGIZUELA!

ber aurrizkia

Gaztelaniaz “RE -” aurrizkiarekin hasten diren hitz guztiak ez dira zertan “BER-” aurrizkiarekin hasi euskaraz. Begi-bistako adibide bat jartzeagatik: reconocer” ez da “berrezagutu” erabilera gehienetan.

“Ber-” aurrizkiak “berriz/berriro” esanahiarekin lotuta agertu behar du. Beraz, “berreskuratu” ondo egongo litzateke, baldin eta “berriro eskuratu” esan nahi balu (goiko adibideetan: “berrikusketa”, “berregituratu”...).

Bestaldetik, batzuetan gaztelaniaren eraginez, aditzak inolako beharrik gabe asmatzeko joera dago. Adibidez, “berrartu” asmatu da, guztiz naturala den “berriz/berriro hartu” erabili beharrean.

Argazkian agertzen zen aurpegia berrezagutu nuen (= “reconocí”).
Argazkian agertzen zen aurpegia ezagutu nuen.

Anestesiatik ateratzean ez zituen seme-alabak berrezagutzen (= “reconocía”).
Anestesiatik ateratzean ez zituen seme-alabak ezagutzen.

Ez zuen lapurra berrezagutu aurrean jarri zizkioten pertsona guztien artean (= “reconoció”).
Ez zuen lapurra ezagutu, aurrean jarri zizkioten pertsona guztien artean.

Itzulpen batzuk egin nahi badituzue, sakatu HEMEN

viernes, 24 de enero de 2014

Ipuin interaktiboak

Sartu hemen eta ipuin interaktiboak ikusi:

http://www.elarenmunduak.com/ipuin-interaktiboak/

Ipuin "hiperlaburra"

Zer da ipuin "hiperlaburra"? Definizio kanonikorik ez dagoen arren, haren izaera oso lotuta dago, zalantzarik gabe, luzaera mugatuarekin, testu motaren izenak berak iragartzen duenez. Egile eta ikertzaile gehienek, ados antzean, orri inprimatu bakar bat jotzen dute narrazio mota honen luzaera gehienezkoa (batzuek apur bat gehiago edo gutxiago onartzen badute ere). Gutxienekorik, berriz, ez dago: paragrafo bat, esaldi bat, hitz bat..., edo hitz bat bera ere ez.


Agurea eta Herioa

Behin batez, egurretara joanda, karga bizkar gainean hartuta, bide luzea egokitu zitzaion egurkari zahar bati. Hala, bidean ezinean zihoala, akiturik, fardela lurrera bota eta hasi zen Herioari deika. Agertu zitzaion hura, eta galdegin:

-Zertarako ari zinen deika?

Agureak, berriz, izuak dardarka:

-Lagun diezadazun, fardela bizkarrera jasotzen.

** Esopo
Curriculum Vitae
Diktadore bat, sarritan, gora egindako iraultzaile bat da. Iraultzaile bat, sarritan, gora egin ez duen burges bat izaten da.
** Marco Denevi
Ordu batez zoriontsu izan nahi baduzu, edan ezazu baso bat ardo onetik. Egun batez izan nahi baduzu, egin ezazu behin larrutan. Hilabetez bada, barrenak garbitu libragailu batez. Urtebetez zoriontsu izan nahi baduzu, ezkon zaitez. Bizi guztian zoriontsu izan nahi baduzu, ez zaitez ezkondu.
** Julio Torri
Ez iezadazu hitz egin nire liburuaz, mesedez, tranbietan; ez ezazu nire liburuaz hitz egin gauza arrunt bat balitz bezala. Hitz egidazu, aukeran, eguraldi onaz; edo esaizkidazu, nahiago baduzu, emakumeei eta diruari buruzko arrunkeria eta hutsalkeriak; utz ezazu bakean nire liburua.
** Julio Torri

Ardi Beltzarena

Urrutiko lurralde batean bazen aspaldi Ardi beltz bat.

Fusilatu egin zuten.

Mende bat igarota, artaldeak, damuturik, zaldigaineko estatua bat jaso zion, eta parkean dotore ezarri.

Horrela, aurrerantzean, ardi beltzen bat agertu bakoitzean, berehala fusilatzen zuten, etorkizuneko belaunaldietako ardi arruntek ere eskulturan aritzeko aukera izan zezaten.

** Augusto Monterroso

jueves, 23 de enero de 2014

Arreta ariketak

Irakasleak izan aurretik ikasleak izan gara, oraindik ere bagara eta izango gara. Betiko ikasleak gara. Irakasle eta ikasle izateagatik badakigu zein garrantzitsua den arreta ikasteko.
Kexa zabaldua da egungo ikasleei asko kostatzen zaiela arreta jartzea eta oraindik gehiagomantentzea. Berri ona dakarkizuet: arreta entrenatu daiteke.
Kontzentratzeko arazo horietan teknologia berrien talka ez da gutxietsi behar. Berehalako mezuek, on line bizigarriek, jolasek eta gainontzekoek, atentzioa desbideratzeaz gain, bat-bateko sariari adore ematen diote. Eta arreta jartzeak borondatea, esfortzua, nahi izatea eskatzen du. Saria eta esfortzuaren arteko lehian, erraza da irabazlea iragartzea.
Baina zailtasunak kanpoaldetik etortzeaz gain, barrualdean ere egon badaude. Izan ere, gure buru aktibitatea etengabekoa da. Zerbaitetan kontzentratuta ez gaudenean ere, pentsamenduen jarioa ez da eteten, ezta pentsatu ere! Burua bere kasa uzten dugunean NIan eta NIaren kezketan aritzen ohi gara: egiteko ditugun gauzetan, pertsona bati gaizki esandakoetan edo ez esandakoetan…  Konturatu al zarete horrelakoetan negatiboak diren pentsamenduetan zentratzeko joera dugula?
Gizakiok ildotik kanpo aritzea berezkoa dugu. Saileko ekipamendua dugu. Egungo gizartean, ordea, premiazkoa da arreta fokatzen jakitea, pentsamendu erreflexiboa sustatzeko eta munduaren konplexutasuna ulertzeko.
Arretak funtzionamendu berezia du. Badirudi gure buruak bi sistema dituela, bakoitzak bere aldetik dihardutenak. Lehenengoamarmarka jarduten da etengabe, atertu gabe, gure arazoak konpontzeko asmoarekin. Gure kontzientziatik kanpo funtzionatzen du eta normalean ez dugu haren berri izaten. Bigarren sistema, berriz, helburu batean fokatzen saiatzen da. Kontzientea da eta, beraz, guk geuk zuzentzen dugu. Baina lehenengo sistema hura izaten du oztopo, atzealdetik atera eta eszenatokiaren erdian agertzeko joera duelako, inolako kontrolik gabe. 
Daniel Golemanek arretaren anatomiari erreparatzen dio FOCUS(1) haren azken liburuan. Horrela deskribatzen ditu bi sistemak:
Behetik gorako sistema zaharragoa da eta oso baliagarria izan zen historiaurrean, gizakiok bizitzen jarraitzeko erabakiak azkar hartu behar genituenean. Baina orain sistema horren diseinuak arazoak sortzen dizkigu, bestearen gainean jartzen delako, menderatzaile. Eta pentsamendu sakonak buru kontzentrazioa eskatzen du. Hainbeste akuiluen artean arreta jartzen ikastea da egungo erronka.
Arazo horri aurre egiteko Golemanek arreta buru-giharra bezala lantzea proposatzen digu. Formula sinplea da: gure arreta fokatu nahi badugu, lehenengo sistemak sortutako burrunba hori baretzen ikasi behar dugu. Gure burua haririk gabe hasten denean, ohartubehar gara, gelditu, distantzia hartu eta gure pentsamenduak helburura eraman behin eta berriz. Erraza da esatea.
Inoiz egin ahal duzue erlaxazio saiorik? Erlaxatzeaz gain, arreta lantzeko lehenengo hurbilketa izan daiteke. Gure arreta arnasketan fokatzen saiatu behar gara eta, desbideratzen denean, berriro arnasketara erakarri. Ondoren, gorputz atal guztiaz kontzientzia hartu eta horiek ere banan-banan lasaitu. Proba egiteko bideo hau aukeratu dizuet. Ikasleekin ere landu daiteke, esaterako, batxilergoan estutasunaren aurkako laguntza behar duten horiek eskertuko dute. Eta baita besteek ere.

Golemanek pista gehiago ematen dizkigu. Horietako bat ASE programa sozio-emozionala da, Haur eta Lehen Hezkuntzan lantzeko aproposa. Ondorengo ariketa 3. eta 4. mailakoekin lantzen da. Ikasleak asaldatzen hasten direnean, semaforo batean pentsatzeko eskatzen zaie.

Argi gorria=gelditu:  luze eta sakon hartu behar dute arnas eta arazoa zein den eta nola sentitzen diren azaltzea eskatzen zaie.
Argi laranja=lasaitzeko beharra: arazoa konpontzeko bideak aztertu behar dituzte eta onena aukeratu.
Argi berdea= martxan jarri:  Ikasleek estrategia zehatz bat probatu behar dute eta nola funtzionatzen duen ikusi.
Semaforoak laguntzen du arretaren modalitate-aldaketaentrenatzen: behetik gorako modalitatetik (oldarkorra eta kontrolik gabekoa), goitik beherakora (kontzientea eta kontrolatua) pasatzen ikasten da.

Arreta fokatzeko Golemanek beste jokabide batzuk ere ematen ditu. Baina horiek beste baterako utziko ditugu. Ez dut zuen arreta arazoetan jarri nahi.

Krisia bertsotan- BILINTX

Krisiak eta enparauek gaur eguneko kontuak diruditen arren, beti izan dira krisia eta bizi-baldintza txarrak jasan behar izan  dituztenak. Eta, aldi berean, beti izan dira egoera hau salatu dutenak. Eta honen erakusgarri, Bilintx olerkari eta bertsolari donostiarrak duela bi mende idatzitako bertso gordin hauek. Jarraian orduko bertsioa irakur dezakezue, baina lotura honetan  bertsio rapeatuan entzuteko aukera izango duzue.

Jarri kaskoak lanean hasi aurretik, merezi du-eta.

Beste alibiyorik / pobriak ez daka,
negarrez jayo eta / bizi arrastaka,
galtzarbian, kolkuan, / nun nai arraskaka,
erropetan koipia, / zikiña ta kaka,
jendiak ikustian / artutzen du laska,
danak pasatzen zaizka / ondotik presaka;
nai baldin badu ibilli / kalian bueltaka,
ateratu orduko / etxetikan anka,

batek obe luke izan / pobre bañon kaka.

mutil txikiyak ditu / atzetik millaka,
azanariyo edo / patata tiraka,
zakurrak ere asten / zayozka zaunkaka,
aberiak tiratzen / diyote pullanka,
danak, kristau ta abere, / guziyak txandaka
gizarajua dute / ibiltzen burlaka,
batek obe luke izan / pobre bañon kaka.



https://soundcloud.com/27zapata/pobriaren-suertia-bilintx

EUSKAL HERRIKO ALTXORRETAN BARRENA

Kaixo, Arkaitz Astiazaran deitze naiz, eta zuengana zuzentze naiz EUSKAL HERRIKO ALTXORRETAN BARRENA bideo-dokumentalaren aurkezpena egiteko.
Bideoak 2013ko udaberrian Euskal Herrian zehar egindako 4400km-ko txirrindu bidaia azaltzen du, 800 herri eta 175 mendate igaroz. Neuk motxilan neraman kameraz grabatutako irudiekin sortutako 54 minutuko euskarazko dokumentala da EUSKAL HERRIKO ALTXORRETAN BARRENA, baliabide oso xumeekin baina gogo eta ilusio handiz egina, euskal musika anitzaz eta toki bakoitzeko berezitasunen azalpenez lagundua. Dokumentalaren helburua gure inguruko txokorik ederrenak erakutsi eta gure herrialdean bidaiatzeko ideiak ematea da. Oso egokia da gaztetxoek gure inguruneko geografia, historia, ohitura, mitologia eta gertakizunak ikasteko, eta baita ere kirol jarduera sustatzeko.



Informazio gehiago nahi izan ezkero begira dezakezue egitasmoaren blog orrialdea:http://euskalaltxorretanbarrena.wordpress.com
Dokumentalaren aurkezpen trailerra (2 minutukoa) ikusteko:
http://www.youtube.com/watch?v=u-UOhbJDsQE.
Euskal Telebistako Zu kirolari saioan egindako 5 minutuko erreportaia ikusteko:
http://www.eitb.com/eu/bideoak/osoa/1382064/bideoa-arkaitz-astiazaran--euskal-herria-bizikletan/El Diario Vascon egunkarian egindako artikulua:http://www.diariovasco.com/v/20131030/bajo-deba/euskal-herriko-altxorrak-deskubritu-20131030.html

Manuel Lasarte -Sara Stan

Kaixo Sara naiz eta Lasarte bertsolariaren liburua irakurri dut. Manuel Lasarte bertsolari ospetsu bat izan zen bere bertsoak oso politak zirelako. Manuel Lasarte 1927ko abenduaren 16an jaio zen eta 2012ko 12an hil zen. Euskal bertsolari eta idazlea izan zen. Hamazazpi urterekin hasi zen bertsotan eta 40 urte inguru eman zituen plazaz plaza.
Leitzako Franki baserrian jaio zen. Hamabi urte zituela Aiara joan zen bizitzera, eta Oriora gero. Errementaria zen bizibidez. Hemezortzi urte zituela hasi zen bertsotan Baserri eta Uztapiderekin. Errima biribila, hots kidetasun gozoa eta bertsoa neurtzen zehaztasun handikoa izan zen Lasarte. Bere bertso-bildumak ziren lehenengo bi liburuak, bertso jarri eta bat-batekoez osatutakoak: Bertso-mordoxka (1970), eta Gordean neuzkanak (1975). Geroztik egunkarietako artikuluak bildu eta argitara eman zituen Beranduko lanak (1992) izenburupean. Azken lanak hauek izan zituen:Enbor zarraren ezpalak (1995), Kantuaren ordainez (1997), eta Lazkao Txiki gogoan(1995) eta Uztapide gogoan (1999), bertsotan luzaro berarekin ibilitako bi lagunen omenez idatziak azken biak.

Lanak

Antologia

Biografia

Autobiografia

Erreferentziak

Kanpo loturak

lunes, 20 de enero de 2014

Irakasle bati poema

Enseñarás a volar
pero no volarán tu vuelo.
Enseñarás a soñar
pero no soñarán tu sueño.
Enseñarás a vivir
pero no vivirán tu vida……
pero sabrás que cada vez que ellos
vuelen piensen, sueñen, canten, vivan,
estará lo sencillo del camino
enseñado y aprendido

BERTSO ESKOLA FEMINISTA

Kaixo guztioi! 
Dakizuenez, Marienea Basauriko Emakumeen Etxean emakumeei zuzendutako BERTSO ESKOLA FEMINISTA tailerra eskainiko dugu otsaileko ostiral arratsaldeetan. Oraindik lekuak daude tailerra betetzeko eta zuengana zuzentzen gara zuek animatzeko eta hedapenean ere laguntza eskatzeko. Guretzat oso garrantzitsua da euskarazko ekintzak bultzatu eta aurrera ateratzea Basaurin, beraz, hau esanda, hementxe uzten dizuegu tailerraren azalpentxo bat eta formatzaileei egindako elkarrizketa baten linka. Ondo pasatzeko gogoak baino ez dira behar tailerrean parte hartzeko!!!


Errimak, betaurreko moreekin

Hiru urte daramate feminismoaz eta bertsolaritzaz hitzaldiak ematen Agirreazaldegik eta Alberdik (Onintza Lete Arrieta)
Hiru urte daramate feminismoaz eta bertsolaritzaz hitzaldiak ematen Agirreazaldegik eta Alberdik (Onintza Lete Arrieta)
Ez dago bertsotan jakin beharrik Bertso Eskola Feministan parte hartzeko». Askotan galdetzen diete horretaz Uxue Alberdi eta Ainhoa Agirreazaldegi bertsolariei. Haiek dira eskolen gidariak, eta datozen hilabeteetako egutegia lanez beteta dute. Getarian bizi da Alberdi, eta Zarautzen Agirreazaldegi, baina eskualdean ez dute saiorik hitzartuta oraingoz. Hala ere, proposamenak ongietorriak direla aitortu dute, barrez.
«Gure interesa da batzea bai bertsolaritzatik gatozen eta gai honekiko interesa dugun jendea, bai feminismotik bertsolaritza adibide edo langai modura hartzen duen jendea», zehaztu du Agirreazaldegik. Bertsozaleak, gai-jartzaileak, kazetariak, antolatzaileak… gertura daitezke eskola hauetara. «Ikuspegi asko daude, eta bakoitzaren begiradatik, arlo desberdinak dira kolokan jartzen direnak, baieztatzen direnak…», uste du Agirreazaldegik. «Elkargunerako toki bat da, eman eta jaso egiten den gune bat», gehitu du Alberdik. «Gaia lantzeko dago, guk ez dugu erantzunik. Aldiro-aldiro orain arte sortu diren egoerak planteatu nahi ditugu. Batetik, guk gure begiradatik nola erantzun nahiko genieken, eta, bestetik, planteatu gure begiradatik zer egoera berri izan daitezkeen interesgarriak. Beharbada oraindik atera ez diren gaiak, egoerak… bertsolaritzan».

http://urolakosta.hitza.info/2013/10/24/errimak-betaurreko-moreekin/