Vistas de página en total

jueves, 27 de febrero de 2014

OHIKO AKATSAK 3

Gaur egun egiten ditugun huts nabarmenak:

1.- 1.- Kontuz mantendu aditzarekin. Gehiegitan erabiltzen dugu:
- Bere hitza mantendu zuen……..Bere hitzari eutsi zion.
- Ministroak sindikatuekin elkarrizketak mantendu ditu……….Ministroak elkarrizketak izan ditu sindikatuekin.
- Familia mantentzeko diru asko behar da gaur egun (elikatzeko).

2.- Egoera hitza sarriegi eta behar ez denean erabiltzen dugu:
- Gaixoaren osasunaren egoera larria da….Gaixoa oso gaizki dago….Gaixoa oso larri dago.

3.- Bereiztu zehar galderak eta baldintzazkoak:
Ez dakit etorriko bada……….Ez dakit etorriko ote den.

URTE SASOIAK

Labayru Ikastegiak eta Ikastolen Elkarteak URTE SASOIAK egitasmoa landu dabe, herri egutegiaren barruan urtean zehar Euskal Herri osoan egiten diren ospakizun tradizionalen bilduma.

Edukia lehenago landua da 1990eko hamarkadan Labayru Ikastegiaren eta Ikastolen Elkartearen ekimenez, hiru euskarritan: bideoa, liburua eta audioa. Orduko hori orain itxuraz barriztauta dakargu, euskarri desbardinak web-orri batera ekarrita. Urtesasoiak.com erakunde bion arteko elkarlanaren emaitza da, Bizkaiko Foru Aldundia, Azkue Fundazioa eta Etxepare Institutuaren babesagaz.

Lau urte sasoitan banatuta dago edukia:

Oles ta oles Gabon zikloari jagoko
Hou Pitxu hou! Inauteriei jagokio
Txulufrina eta arrosa udaberri-udako jai-ospakizunen bilduma da
Pinpirin eta Florian udazkeneko ospakizunen bilduma

Norentzat

“…Edozeinek erabilteko modukoa da: etxean, herrian, eskolan, unibertsidadean... Euskal kultura ezagutzeko jakin-mina daukan guztiarentzat da egokia. Euskarri guztiak buztartuta dagoz, aurkibidea agirian dago, eta bertatik jo daiteke kantu, azalpen eta bideoetara, nahi dan gaiaren barri izateko”

Edukia

Gabonetako, inauterietako, udako eta udazkeneko zikloak

Alfred Nobel. Fundador de los premios Nobel


Alfred Nobel. Fundador de los premios NobelAlfred Nobel, destacado químico  e inventor, nació en Suecia en 1833. Aprendió de su padre, desde muy joven,  los fundamentos básicos de la ingeniería, para luego radicarse con su familia en San Petersburgo, Rusia, donde continuaría sus estudios. Años más tarde se trasladó a París y luego a Estado Unidos donde perfeccionó sus conocimientos de ingeniería.
A su regreso a Suecia, se dedicó a varias actividades industriales, especialmente las relacionadas con explosivos y la destilación del petróleo. Acumuló una gran fortuna, producto de su arduo trabajo en diferentes áreas de la industria, hasta que falleció en Italia en 1896.
Firmó su testamento un año antes de morir en el exclusivo Club Sueco-Noruego de París. Su fortuna de calculaba en aproximadamente 33.000.000 de coronas (cifra inmensa para la época) de las cuales dejó “solo”  100.000  para su familia y el resto para premiar a los mejores exponentes de la literatura, física, química, medicina y la paz. Ese es el nacimiento de los famosísimos Premios Nobel.
“La justicia de Dios es la más ridícula de todas las fábulas”, se  constituyó en una de sus frases más célebres la cual, además de hacer parte de su anecdotario, le inspiró su espíritu filántropo que lo llevaría años más tarde a crear los premios que llevan su nombre.
Nunca antes durante la historia de la humanidad, alguien hizo un “pare” dentro de una ajetreada vida para detenerse a pensar en premiar a las futuras generaciones con una inmensa fortuna acumulada a través de décadas de duro, arduo y difícil trabajo.
Premiar a grandes gestores de diferentes disciplinas, no sólo con medallas y estruendosos e insoportables discursos, sino con el dinero que perfectamente le podría haber llegado  a su numerosa familiaes algo que, a través de la historia, solamente se le ocurrió a este filántropo. De ahí su extraordinario prestigio histórico y su merecida fama.

Frases Célebres de Alfred Nobel

«La justicia de Dios es la más ridícula de todas las fábulas»
«La satisfacción es la única riqueza verdadera»
«El hogar es donde trabajo y trabajo en todas partes»
«Si tengo mil ideas y solo una termina por funcionar, me siento satisfecho»
«Un solitario sin libros y sin  tinta ya está en la vida de un hombre muerto»
«La mejor excusa para los caídos es que la Señora Justicia es una de ellos»
«La esperanza es el velo de la naturaleza para ocultar la desnudez de la verdad»
«El respeto de uno mismo, sin el respeto de los demás es como una joya que no pasará a la luz del día»
«La preocupación es el peor veneno del estómago»
«La justicia se encuentra sólo en la imaginación»
«El hombre verdadero es generalmente un mentiroso»
«Construimos sobre la arena, y cuanto más viejos nos hacemos, más inestable se convierte esta base»
«El corazón ya no puede ser obligado a amar en cambio un estómago puede ser obligado a digerir los alimentos mediante la persuasión»

miércoles, 26 de febrero de 2014

Maritxu nora zoaz- 5.maila

Gaur, 5. mailako ikasleok "maritxu nora zoaz" abesten egon gara kitarra elektrikoaren laguntzaz...

Beste aukera  batzuk:

viernes, 21 de febrero de 2014

Bizkaia maite!!!

Ondo pasa asteburuan!


“…Garai hartan pentsatzen genuen gauza baliotsuak egitea asko kostatzen zela. Bizkaia maite 20 minututan egin nuen kantua izan zen, horrek eragin zidan pentsatzea ez zuela larregi balio, engainatu egin nintzen. Ta geroztik dakit, gauzak erraz ateratzen direnean gauza horiek urrutira heltzen direla. Nola egiten diren kantuak? Egonez. Zure gogoa dago prestatua gauza horiek bideratzeko. Baina azkenean bizitzaren jarrera bat da. Nik lotan ere ikusi ditut kantu batzuk. Ez zait gehiegi gustatzen horretaz hitz egitea. Loa kendu didaten kantuekin borrokan ibili izan naiz, goizeko hiruretan jaiki, estudioko kajoia ireki, testu bat hartu eta doinu hori horretarako zela konprobatu. Ez dakit zergatik pentsatzen dut kanta batek bere bizitza propioa duela, eta ari zen nire gogoaren ate joka, eta ez zidan loa hartzen uzten. Ikusi nuenean doinu hori letra horretarako zela oheratu nintzen eta segidan lo hartu nuen. Gauzek misterio handia dute…” Benito Lertxundi
Bizkaia maite entzuteko

Bertsozale

Bertsozale webgunean agertu gara!!!!!
HERRIALDEKA-BIZKAIA
http://www.bertsozale.com/eu/bizkaia/albisteak/aperribaiko-eskolako-ikasleen-lana

Oraingoan Aperribai eskolako ikasleen txanda da. Bertsolaritza klaseetan egin dutena ekarri digute sarera eta hori bildu nahi izan dugu. Sarrera ere beraiek idatzi bezala aurkezten dizuegu.
Kaixo Lagun! Aperribai eskolan, batekoz eta bestekoz, bertsolaritza alde eta ikuspuntu desberdinetatik lantzen ari gara. Ez bakarrik astero 5. eta 6. mailetan bertsolaritza klasea dugulako, euskaran ere, bertsolaritza lantzen dugulako baizik. Gauzak honela, bertsolari ezberdinen biografiak landu ditugu, egun berezietarako bertsoek egin...Ikusi nahi duzue? Sartu:

jueves, 20 de febrero de 2014

IRRATI SAIOA - 6. MAILA

Euskara ikasi nahi?

Ezagutzen ahal duzu norbait euskara ikasi nahi duena? laguna, familia, ezaguna.... ondorengo webguneak bidali:

  • Euskara dohainik ikasteko
  • Pausoz-pauso
  • http://izorratzeko.wordpress.com/
  • http://euskaraerraza.wordpress.com/
  • aditz bereziak
  • euskaraikasteko.com
  • gasteizko mintzalaguna
  • glassboro
  • ikasbil
  • hiru.com
  • Curso de EuskeraCurso completo para llegar a entender y hablar el Euskera.
  • Curso Deusto de Euskeracurso en internet de acceso libre con tres niveles, usando como lengua de soporte el castellano, con lecciones escritas y archivos de audio.
  • Curso gratuito de Euskera para bajar.Para iniciarse desde cero y llegar a hablar euskera.
  • Breve descripción en capítulos del Euskera.Desde la declinación hasta frases hechas.
  • Fonatari, portal de fonética del euskera
  • Gramática del euskera Adaptación realizada por José M. García-Miguel (Universidade de Vigo) a partir de Materiales para el estudio del vasco de Juan Carlos Ruiz Antón (Universitat JaumeI, Castellón)
  • Certificado Bai Euskarari
  • Ikastola: aprende vasco Un curso basado en el libro Bakarka.

  • Ikasteko edo kontsultarako webguneak

    EUSKAL PLAY

    Joko-sorta honen helburu nagusia euskara sendotu eta bultzatzea da, online dauden zenbait jarduera baliatuz.

    2013-02-21_1327.png

    OHIKO AKATSAK

    Aipatuko ditugu gaur egun egiten ditugun huts nabarmenak:

    1.-Gaztelaniak eraginda, askotan zailera jotzen dugu, Errazera jo beharrean.
    Maiztasun gehiagorekin jokatu behar dugu (tenemos que jugar con más frecuencia)
    Sarriago jokatu behar dugu.

    2.-“Bat” gehiegitan erabiltzen dugu. Euskaraz, “bat” numeral hutsa da.
    Isiltasun bat zegoen… Isiltasuna zen.
    Haize gogor bat dabil Haize gogorra dabil.

    3.-“Bere” gaztelaniaz baino gutxiago erabiltzen da euskaraz.
    Pepek bere zigarroa erre zuen eta… (Pepe se fumó su cigarrillo y se acostó)
    Pepek zigarroa erre eta ohera joan zen.

    4.-Berri /zahar. Euskaraz, “berri” eta “zahar” kontrakoak dira.
    Barriolak tanto berri bat egin du
    Barriolak beste tanto bat egin du.

    BESTE huts nabarmenak (2):

    -Nahastu egiten ditugu asko eta handia.
    Bero asko egiten du. Bero handia egiten du.
    Sagar asko eta handiak daude sagardian.

    -Kontuz bezalarekin.
    Artzain bezala dabil mendian.  Artzain dabil mendian.
    Kepa soldadu bezala joan zen AmeriketaraKepa soldadu joan zen Ameriketara.

    -Bota sarriegi erabiltzen dugu, esaldiak beste aditz bat eskatzen    duenean:
    Siesta botaSiesta egin.
    Andregaia botaAndregai hartu, andregai egin.

    -Ere gaizki ipintzen dugu perpausetan. Ere galdegaiari lotu behar zaio.
    Adibide hauekin ikusiko dugu esanahia aldatzen dela kokapenaren arabera:

    Ama ere alabarekin etorri zen atzo.
    Ama alabarekin ere etorri zen atzo.
    Ama alabarekin etorri ere zen atzo.
    Ama alabarekin etorri zen atzo ere.

    Kontzeptu mapa

    Kontzeptu-mapa informazioa aurkezteko diagrama bat da, gai baten ikuspuntu zehatza irudikatzeko erabiltzen dena,kontzeptuak erlazionatuak eta hierarkikoki antolatuak agertzen direlarik. Hiru elementuk osatzen dute mapa kontzeptualak: kontzeptuak, hauek lotzeko geziek, eta esteka-hitzak. Azkeneko hauek kontzeptuen arteko erlazioak azaltzen dituzte. Hiru oinarrizko elementu hauekin proposizioak sortzen dira, eta hauek dira benetan kontzeptu mapa osatzen dutenak. Kontzeptu mapak informazioa azaltzea errazten du eta horrela kontzeptuen ulermena eta memorizazioa bideratzen du. Ideiak garatu eta sormena bultzatzeko erabiltzen diren adimen-mapak ez bezala, zehaztasuna bilatzen da kontzeptu-mapen bitartez. Joseph Novak izan zen kontzeptu-mapak garatu zituen lehenengo hezitzaileetako bat, 1970 hamarkadan.


    ORAIN, EGIN DEZAGUN GUK INGURUNE ARLO GAI BATEN KONTZEPTU-MAPA BAT:
    google: IHMC CmapTools



    freemind: http://librezale.org/wiki/FreeMind

    miércoles, 19 de febrero de 2014

    DETERMINATZAILEA

    Gaztelaniaz batzuetan horrelako determinatzailerik jartzen ez denez (¿quieres chicle?, ¿vendes whisky?, ¿han tomado cognac?, ¿quieres croissant?…) euskarazko perpaus baliokideak ere hala kopiatzen dira, mugagabeko forma emanez osagarri zuzenari.

    Nork nahi du txikle?
    Nork nahi du txiklea?

    Entsaladari tomate ematen diozu?
    Entsaladari tomatea ematen diozu?

    Folk gustatzen zaizu?
    Folk-a gustatzen zaizu?

    To(ri) karamelu!
    To(ri) karamelua!

    Ariketak egin nahi badituzu, sakatu HEMEN  eta HEMEN

    martes, 18 de febrero de 2014

    Zenbait bertso xelebre -Bernardo Atxaga

    Hona Bernardo Atxagaren bertso batzuk astegoiena ondo eta indartsu hasi daizuen. Entzun gura baduzu HEMEN sakatu.

    Zenbait bertso xelebre -Bernardo Atxaga

    Batzuetan jartzen naiz / etxetik begira
    begiak jausten zaizkit / leihotik behera
    lurrean salto eginez / kanikak bailira
    gaua etorri arte / dibertitzen dira.

    Ikusmira galduta / asper naizenean
    gogoa ipintzen dut / etorkizunean
    zer egin behar dudan / euskaldun artean
    suizidatzen ez banaiz / datorren urtean.

    Estraineko gauza / zehar alpertu
    jatearekin soilik / nor da gaur kontentu
    asmatu behar ditut / makina bat santu
    egutegia festaz / erabat gorritu.

    Lagunekin paratu / txokolate jatiak
    zaku karrerak eta / bidaia haundiak
    ezagutu nahi ditut / enpatxu eztiak
    Constantinopla eta / Parisko zubiak.

    Apaizei sotanak / dizkiet kenduko
    itsasuntzi piraten / banderak egiteko
    tiobibo batetan / denok gara igoko
    zintzoak garelako / ez dugu ordainduko.

    Musika joko dugu / alde guztietan
    batek bonboan eta / besteak tronpetan
    bilutsirik bainatuz / ilargi argitan
    maitia bilatuko / dugu ur azpitan.

    Biziko gara horrela / hirurehun bat urtez
    banku guztietako / jabetzaren kaltez
    sufrimendua eta / nigarraren ordez
    farra eta farrandaz / historia betez.

    Horrelakorik inoiz / gerta ez baledi
    izan gintezke arrain / batzuetzat txori
    txit ondo hitzeginez / eskuetan geldi
    borreruak baditu / milaka aurpegi.

    ORDUAK

    Orduak: 15:00etatik 16:00 arte ala 15:00etatik 16:00ak arte?

    Euskaltzaindiaren 35. arauak honako hau dio horri buruz: "Euskaltzaindiaren iritziz, egokia da orduak esateko eman diren gomendioak zenbakietan ere betetzea.

    Hortaz, orduei pluraleko kasu-marka ezarriko zaie:
    15:00etan ; 15:00etara ; 15:00ak arte ; 15:00etatik

    Minutuei singularrekoa (behar denean lotura bokala erantsiz):
    15:01ean ; 15:01era ; 15:01 arte ; 15:01etik ; 15:02an ; 15:02ra ;15:02tik...

    Beraz, hitz egitean arratsaldeko hiruretatik laurak arte esaten dugunez, 15:00etatik 16:00ak arte idatzi behar da.

    Oharra: arratsaldeko hiruretatik laurak arte gomendatzen da irakurtzea hizkera arruntean, egunerokoan; horrexegatik idatzi dizugu horrela (eta ez hamabostetatik...) aurreko lerroan.

    Baduzu beste aukera bat:15:00etatik 16:00etara idaztea, eta arratsaldeko hiruretatik lauretara esatea.

    EBOOK

    Ebook-ak gero eta gehiago erabiltzen dira. Sarean hainbat baliabide daude  legalak eta gainera euskaraz eta dohan. Interesgarrienetarikoa Susa Argitaletxearena da, liburu aunitz ebook formatuan dituztelako, dohan.

    Susa argitaletxea (dohan)
    https://susa-literatura.com/ebook/

    On egin

    Dokumentalen biltegia

    Kaixo dokumentalen biltegia da web orri hau:
    http://www.bizzentte.com/
    Arlo guztietako dokumentalak aurkitu ahalko dituzue bai zuen interesa edo jakin-mina asetzeko edo gozatzeko, bai klasean erabiltzeko.
    Historia Chanel, Odisea Chanel, BBC, La sexta, La noche temática, Documentos TV eta abarreko kanaletan edo telebista saioetan emandako dokumentalak dira.
    Bideoen audioa gaztelaniaz dago, bestela gaztelaniazko azpitituluak dauzkate.
    Zuen intereserako izatea espero dut

    lunes, 17 de febrero de 2014

    Erlatibitatearen teoria- Einstein


    The Einstein Theory of Relativity 1923 from ricordidimenticati on Vimeo.

    Izar galaktik

    SYMMETRY

    Anne Franken egunkaria

    Gauza guztiak esan ahal izango dizkizut, nik uste, orain arte inori ez bezala, eta laguntza handia emango didazula espero dut esanez hasi zuen bere egunkaria, 1942ko ekainaren hamabian, Anne Frank neskatoak. Hamahiru urte bete berriak. Adin berezia, zaila, nahaspilatua. Etorkizunari dena eskatzen zaion adina, iraganaren zati handi bat arbuiatzen dena, maitasuna eta abentura eskatzen direna, desirak oraindik izen zehatzik ez mugarik ez duena. Halako gaztetxo horrek gela gutxi batzuetan ezkutatu beharra badu, eta bere harremanak etxekoengana eta beste ezkutatu gutxi batzuengana urritzen bazaizkio, bi aukera baizik ez ditu: erotu ala idatzi.
    Eta Anne Frankek idatzi egingo du. Arin eta bizitasun han diz, barrena hunkitzen digun zintzotasun, umore eta zorroztasun batez. Bizitza honetan gehien kostatzen dena nahi du: nor den eta zer gertatzen zaion jakin. Galera larriak, bat nerabea denean. Askatasuna nahi du, askatasun fisikoa ezin bada, pentsamenduarena: pertsona nagusiek –kritikatzen du– barre egiten diote; nahasmendua sentitzen du, larritasuna, eta kexu da. Baina maitasuna ere badu. Maite du Peter eta maite du bizitza. Bila ari da, gogoetan. Baina badaki jostatzen ere. Bizi da, hitz batean. Lau paretaren artean gauza asko gerta daitezke, eta neska gazte batean bihotzean mila historia. Kanpoan, Gestapo, esespena, izuaren mendea.
    Ez dago suspenserik, gazte literatura deitu ohi denean ohi den bezala. Ondo ezagutzen dugu, tamalez, protagonistaren akabera makurra. Geldiro irakurtzen dugu, beraz, xehetasun guztiak arakatuz, protagonistaren bizitza geuretuz emozioak betetzen gaituen arte.
    Anneren ahotsak, tragediaren erdian bizipoza kantatzeko gaitasunaz, betirako iraungo duen oihartzuna baitu.
    Tragediaren beste aldean, izan ere, bizitza baitago bizi-bizi.
     
                                                                                      Mariasun Landa.

    Anne Franken egunkaria

    Anne Frank

    Itzultzailea: Zabaleta Kortabarria, Josu
    Bilduma: Oroimenean barrena, 8
    Formatua: 130 x 220 mm
    Orrialdeak: 336
    Koadernaketa: Paper-azala
    Erabilgarritasuna: Erabilgarria
    Paperezko edizioaren argitalpen data: 2014-02-05
    ISBN paperezko edizioa: 978-84-9746-816-9

    Imprimir

    jueves, 13 de febrero de 2014

    ILARGIA

    Egun on LAGUNOK!

    Har ditzagun hil ‘hilabete’ eta ilargi hitzak lehenik; ziurrenik euskaldun orok barruan daraman filologoak berehala esango luke horien artean harremanen bat egon behar dela. Batzuk (ene ustez erratuta) ibili dira eta ziurrenik segitzen dute, il-argia ‘hilen argia’ delakoan, gure arbasoen mundu-ikuskeraren erakusgarri (harako hilerri ‘hilen bizi(?)toki’ hura bezala).

    Bada, ez. Mitxelenak aspaldi erakutsi zigun, beste hainbat hizkuntzatan bezala (urrutira joan gabe, konparatu ingelesezko moon eta month), denborazko unitatearen izena eta gaueko argizagi nagusiarena bat eta bera izan dela euskaldunontzat ere: hil (cf. ilen ‘astelehen’ eta latinezko lunae (dies), edota ilgora/ilbehera hitzetako lehen zatia).

    Anbiguotasunak direla-eta hiztunek forma berriak asmatu ohi dituzte, eta normalean kontzeptu arrunt-erabilienak eraman ohi du sari hori. Gure kasuan argi hitza erantsirik il(h)argi sortu genuen (edo, bestela, hasieran ‘ilargiaren argi’ esanahia zukeena ‘ilargi’ esateko baliatu). Denok ez bide genuen, horratik, berdin jokatu: hitzik gabe geratu zen kontzepturako ilargi-argi eratu zen, zeina bizkaieradunek iretargi bilakatu zuten, zeinak ‘ilargi’ esanahia ere bereganatu zuen, ostera ere. Erronkarin, aldiz, goiko hitzari esleitu zioten ‘ilargi’ adiera, bai eta, zuberotarrekin batera, argizagi hitzari ere.

    Guztia irakurtzeko: SAKATU

    miércoles, 12 de febrero de 2014

    Mozorro, zomorro

    Hona hemen, gure mozorro batzuk:

    http://www.gaztezulo.com/multimedia/iruditan/mozorro-zomorro

    Neguko solstizioaren ostean, arbasoen sinesmenetara garamatzaten pertsonaiak agertzen dira gure herrietan. Euskal inauterien aberastasuna orri gutxi batzutan erakustea ezinezkoa da, baina lagin gisa, hona Altsasu eta Arizkungo pertsonaia nagusiak.

    "Martxa baten lehen notak" (Mikel Urdangarin)

    EZAGUTZEN ZAITUT - Beldur barik

    5. mailako poema 2014-2-12

    Gaur, euskara saioan, elkarri lorak botatzen egon gara. Hona hemen sortu dugun poema: 


    Gure 5. mailako gela

    Lehenengoa zerrendan eta neska xarmanta (Olatz)
    berak neba bat du, gelan batzuetan lan besteetan jai (Gorka)
    Aperribaiko esku pilotari ederra (Josu)
    dantzari fina eta lagun ona  (Oihane)
    jatorra, berbatia eta bromazalea (Egoitz)
    athletic-en jarraitzaile sutsua eta  jatorra  (Mikel)
    beste futbolari bat eta barrezka egoten da (Alex)
    Txikia, azkarra  eta bizia da (Humbert)
    Batzuetan ez  da isiltzen baina langilea da (Adrián)
    Animaliak gustatzen zaizkio eta maitakorra da (Ihart)
    laguntzeko prest beti,  letra txikia eta ona (Markel)
    Ile laburra du, bihotz onekoa eta begi politak (Nahikari)
    Begirada polita ere, arduratsua eta  langilea (Carla)
    altuena, ile horia,  bromazalea eta barre egiteko prest (Victor)
    euskara irakasle zoroa berarekin euskaraz hitz egin behar