Vistas de página en total

martes, 13 de junio de 2017

LH 5 altuerak

Grafiko honetan ikasturtean zehar LH 5-eko ikasleak zenbat hazi diren ikus dezakegu

jueves, 25 de mayo de 2017

Janari gustokoenak

Aperribai Eskolan, jantokiko menuaren lehen platerrari buruz galdetu dugu. Zein da janari gustokoena ikasleentzat? Mailaz maila erantzun hauek jaso ditugu:




Janari gustokoenak from aperribost

Ondorioak:
  • Eskola mailan arroza tomatearekin gustokoen dugun janaria da, nahiko nabarmen ikusten da gainera.Ondoren, azalore-krema, indabak eta ilarrak neurri berdinean gustatzen zaizkigu, eta azkenik, indabak dira gutxien gustatzen zaigun lehen platerra.
  • Haur Hezkuntzako 3 eta 4 urtekoei arroza tomatearekin pila bat gustatzen zaie. 
  • Seigarren mailakoei ez zaizkie ez dilistak ez ilarrak gustatzen.
  • Indabak gehien gustatzen zaien taldea LH 5 da.

miércoles, 26 de abril de 2017

Gernikako bonbardaketaren 80.urteurrena

Duela 80 urte Gernika bonbardeatu zuten Francoren aliatuek. Hona hemen gertakizun horren testuinguru historikoa:

lunes, 20 de marzo de 2017

Altuerak 5.maila

Zenbat hazi garen! 5.mailako ikasleak bataz beste 2cm hazi gara azarotik martxora! Ikusi grafiko hau:

martes, 28 de febrero de 2017

INAUTERIAK heldu dira

Paganismoan eta antzinako mundu-ikuskeran sustraiturik badaude ere, bereziki zeltiar kulturako elementuekin loturik, geroagoko beste kultura, erlijio eta ohiturekin izandako elkarreraginaren emaitza dira inauteriak, eta bereziki kristautasunaren baitan kokatu behar dira, Garizumarekin loturik.
Mundu mailan Brasileko Rio de JaneirokoaK, Veneciakoak eta Tenerifekoak oso ezagunak dira.

Euskal Herrian Nafarrokoak, eta Zuberokoak ospetsuenak dira. Bizkaian Mundakako Aratusteak atorra eta lamiekin ospatzen dira, hauek kalez-kale dantzatuz eta abestuz ibiltzen dira


Guk urtero mozorrotuz,desfileak eginez eta dantzatuz ospatzen ditugu inauteriak, bai eskolan eta bai herrian. Aurten “polka” dantzatuko dugu, eta beste batzutan “zazpi jauziak” dantzatzen dugu. Inauterietako abestiak ere ikasi ditugu; “Axuri beltza” eta “Aratuste, aratuste”.