Vistas de página en total

martes, 28 de febrero de 2017

INAUTERIAK heldu dira

Paganismoan eta antzinako mundu-ikuskeran sustraiturik badaude ere, bereziki zeltiar kulturako elementuekin loturik, geroagoko beste kultura, erlijio eta ohiturekin izandako elkarreraginaren emaitza dira inauteriak, eta bereziki kristautasunaren baitan kokatu behar dira, Garizumarekin loturik.
Mundu mailan Brasileko Rio de JaneirokoaK, Veneciakoak eta Tenerifekoak oso ezagunak dira.

Euskal Herrian Nafarrokoak, eta Zuberokoak ospetsuenak dira. Bizkaian Mundakako Aratusteak atorra eta lamiekin ospatzen dira, hauek kalez-kale dantzatuz eta abestuz ibiltzen dira


Guk urtero mozorrotuz,desfileak eginez eta dantzatuz ospatzen ditugu inauteriak, bai eskolan eta bai herrian. Aurten “polka” dantzatuko dugu, eta beste batzutan “zazpi jauziak” dantzatzen dugu. Inauterietako abestiak ere ikasi ditugu; “Axuri beltza” eta “Aratuste, aratuste”.