Vistas de página en total

Mostrando entradas con la etiqueta 5. maila. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta 5. maila. Mostrar todas las entradas

viernes, 30 de octubre de 2015

HALLOWEEN (5.maila)



Halloween gaua urriaren 31-tik azaroaren 1-erako gauean ospatzen da. Resultado de imagen de halloween 2015Hildakoen gaua dela diote. Kalabazak hustu, aho eta begiak zulatu, eta argi bat sartzea bertan. Euskal ohitura ere izan da gau honetakoa. Sorginen gauean egitekoa. Ospakizun hau Europako herrialde ezberdinetakoa da aintzinatik, Euskal Herrikoa ere. Gau honetan uztaren amaiera eta neguaren hasiera ospatzen zen euskaldunen artean

Zeltiarrek gau honetan hildakoen ispirituak itzuli egiten zirela uste zuten.

Eta ispiritu gaizkileak uxatzeko leihoetan uztutako kalabazak, barruan kandela-argi bat zutela, jartzen zuten.

viernes, 27 de junio de 2014

Azken Txangoa: Hontza Extreme

AZKEN JAIALDIA 2014

LGTBQ kolektiboaren nazioarteko eguna

Zuotako asko astelehenean beharrean barik oporretan egongo zarie.

zuoi… oporretan zoazienoi
besteoi, astelehenean atzera be beharrean zatozienoi
eta gainontzeko guztioi…

Agur, ondo paseu eta handi bizi.

Uztailak 28. LGTBQ kolektiboaren nazioarteko eguna: Askatasun sexualaren aldeko eguna.


KALKO SEMANTIKOAK

Gaztelaniaren eraginez, euskarazko hitz batzuei beste hitz batzuen adierak ematen zaizkie (beharrik gabe). Horietako batzuk ikusiko ditugu:

sesio ≠ saio
Idoiak sesioa izan du zuzendariarekin, lana dela eta = Idoiak liskarra izan du zuzendariarekin, lana dela eta.

Idoia arratsaldeko sesiora joan da zinemara.
•      Idoia arratsaldeko saiora joan da zinemara.
•      Idoia arratsaldeko emanaldira joan da zinemara.

balore ≠ balio

Idoiak balorea1 izan du zuzendariari aurre egiteko = Idoiak adorea izan du zuzendariari aurre egiteko

Krisia dela eta, asko jaitsi da etxebizitzen balorea.
•      Krisia dela eta, asko jaitsi da etxebizitzen balioa.

1Hiztegi Batua. Balore= adore; kemen.
Alegia, erregistroari dagokionez, lagunartean erabiltzen den hitza da, eta euskara baturako, adore eta kemen hitzak hobesten dira haren ordez.

miércoles, 25 de junio de 2014

Gure Zuztarluzeko txapeldunak!!!

Lan bikaina egin zenuten!! Perfektua!!! Oso harro gaude egin duzuen guztiarekin!!
Chaima eta Janire

Aperribai auzoa zuekin dago!

SAN JUANAK II

San Juan bagilean, denpora ederrean,
artoak eta gariak gorde, sugeak eta zapoak erre.
Biba San Juan, etxean eta kanpoan!
Gaur dala, bihar dala Doniane Kruz, etzi San Juan biharamona.
Gure soloan sorginik ez, badago be erreko dira.
San Juan bezperan sua egin eta bueltan korruan parau eta hau abesten zan. Sua handia egin eta gainetik be saltetan eben dana erreten zanean.
BIDEOA IKUSTEKO SAKATU HEMEN

San Juan bezperan sua egin, eta San Juan goizean ortozik garoa batzen zan landan buelta bat emonda. Katarrorako ona ei zan. Orain ez dabe egiten, baina gaztetxuak ziranean horixe egiten zan, ortozik ibili San Juan eguneko garoaren ganean. Hori egitea norberaren osasunerako ona zala esaten zan; beraz, bueltatxu bat egin eta aurrera.

BIDEOA IKUSTEKO SAKATU HEMEN

martes, 24 de junio de 2014

SAN JUAN (ura eta landarak)

Ura

San Juan bezperan itsaso, erreka, iturrietako urek, eta baita garoak be, urtean zehar ez daukiezan botere bereziak izaten ei ditue.

Egunak argitu orduko inontza hartzea, bedar ganean ortozik edo garisoloetan bilozik ibiltea eta iturrietan arpegia, eskuak eta oinak garbitzea ohitura zabala izan da Euskal Herrian.


Landarak

San Juan bezperan txortatxo bat prestetan zan, bedar batzuk, lora, gari- eta arto-landara, berakatz-buru, sagar adar eta abarrez. Hurrengo egunean meza nagusian bedeinkatu eta bueltan kamaran ixten ziran sikatzen. Ekatxa zanean sortako bedar batzuk hartu eta surtara botaten ziran. Urtean zehar erre bako landarak hurrengo san Juan suan erreten ziran.

San Juan egunean mendira joan eta leizar edo elorri zuriaren adarrak ebagi ostean, eguzkiak urten baino lehenago, etxeko atearen albo bietan edo balkoian ipinten ziran etxea eta etxekoak ekatxetik eta tximistetatik babesteko. Urte osoan egoten ziran adarrok ate ondoan eta hurrengo urteko sutean erreten ziran. Hau ohitureau baserri askotan gaur egun be bizirik dago.

lunes, 23 de junio de 2014

SAN JUAN (sua)


 
2014/06/20, barikua












Ganean daukaguz San Juanak be. Sua, ura eta landarak dira garaiotako erritoak, nahiz eta gehienok suarena bakarrik ezagutu.

Gaurkoan suaren gainekoak labur, gainerantzekoak Sasoain aldizkarian leidu ahal izango dozuez.

San Juan sua

Jai honetako sinbolorik ezagunenetarikoa. Bezpera ilundean, suak isiotzen ziran herriko plaza, baserri, solo eta bidekurutzeetan. Gaur egun be halantxe egiten da. Suaren inguruan alkartu eta suaren ganetik salto eginez formula bereziak esaten dira. Besteak beste:

·   San Juan, San Juan biharamunez, gure soloan lapurrik ez, zaporik bez, badago bego, erre beitez, San Juan!
·   San Juan, San Juan berde, artoa eta garia gorde, txantxikuak eta zapoak erre, biba san Juan berde
·   San Juan Bautista, onak barnera, gaitza kanpora, bakea eta osasuna komeni bada. Sarna fuera!

Suok indar berezia emoten ei dabe: gizakia gaixotasunetatik babestu eta batez be azaleko gatxen kontra egiteko. Ohiturea izan da abereei errautsa ganetik paletea edo sutan egozan gabilekaz soloetara osteratxu bat egitea lapur, sorginkeria eta pizti txar guztiengandik libretako eskatuz.

Ahona konjuru bi:

San Juan bagileko / denpora ederreko / artoak eta gariak kaxan gordetako / zapoak eta sugeak surtan erretako / gora san Juan

Doniane bezpera gabean / abadeak hasarratu ziran / ez ebela besterik egiten / alkarreri musturrak hausten. / gaur dala bihar dala Doniane / etzi san Juan biharamona / gure soloan zapori kez / satorrik bere ez / sugerik bere ez / badagoz bere, erre beitez

viernes, 20 de junio de 2014

ZALANTZA / HEZETASUNA

Egun on!



HEZETASUNA

Ziztu bizian igo zituen atariko eskailerak, igogailuaren botoia sakatzeko. Presaka. Belaunak elkartu zituen, erritmorik gabeko dantza urduri bat egin. Igogailutik atera bezain pronto etxeko tinbrea jo zuen, amaren ohiko pauso arinak entzuteko irrikan. Tinbrea jo zuen berriz. Hiru eta lau aldiz. Alferrik. Erantzunik ez. Momentu bat izan zen. Geldoa, beroa. Begiak hezetu zitzaizkion. Eta bere gustukoena zen txandal grisaren galtzak. Eta ate aurrean zegoen alfonbra. Horrela aurkitu zuen amak erosketetatik itzultzean. "Jende asko zegoen supermerkatuan", esan zion amak. "Hemen ez zegon inor", erantzun zuen berak. Zorura begiratu zuten biek.

 “lasai, ez da ezer gertatzen”

Ana Malagón Zaldua

ARESTIREN EGIA

Gaurkoan Gabriel Arestiren egia irakurri eta entzun ahal izango dugu, Rogelio Botanzen (kantautore legazpiar-kanariarra) eskutik. 50 urte pasa dira, eta Arestiren egiak gaur egunekoa dirudi.


Nire poesia oso merkea da
herriaren ahotik
hartu nuen debalde,
eta debalde ematen diot
herriaren belarriari.

Nik ere badut nire egia
eta bankero jaunarenak
bezainbat edo baino gehiago
balio du.

Munduko gauza guztiak gastatzen dira:
gastatzen da osasuna, maitasuna, deseoa...
bizioa, gutizia, bizia, eta errezen gastazen da
munduko gauzarik iraukorrena, gogorrena, dirua.

Inork badio: nire etxean eztago bakerik
bila beza bakea auzoko etxean
edo munduko basterrik azkenean
baina etxean bakea balu,
eztezala gerraik inun bila
bakea eta etxea galduko baitu
munduko bazterretan.

(Gabriel Aresti)

lunes, 16 de junio de 2014

ZUZTARLUZE TXAPELKETA 2014

ZUZTARLUZE TXAPELKETA 2014


ESKERRIK ASKO…

…txapelketa ondo dozuen tekniko guztioi
…horren zoli eta gogotsu parte hartu dozuen ikasleoi
…egitasmoan sinistu dozuen hezkuntza zentroei
…euskara horrenbeste sentitan dozuen ikusleoi
…babesa emon daben erakundeei
…batera nahiz bestera inplikatu zarienoi

EUSKARAZ BIZI GURA DOGU!

Arkaitz Estiballesen bertsoak

Zuztarluze-ko saioan, Arkaitz Estiballesek botatako bertsoak:

Merezi dabelako. 


KRISIA?

Krisia pertsonei eta herriei gerta dakiekeen gauzarik ederrena da. Krisirik gabe ez dago erronkarik, eta erronkarik gabe bizitzaaspergarria da, agonia motel etengabea. Krisiaz mintzatzea krisia bera eragitea da. Isiltzea, berriz, konformismoa ereitea. Benetan mehatxatzen gaituen krisi bakarra egoera iraultzeko dugun kemen falta da.

Albert Einstein

viernes, 13 de junio de 2014

TELEFONOAN EUSKARAZ

Telefonoak jotzen du. "Bai, zein da?", diot. "Mire, le llamo de… ", erantzuten du beste aldeko ahotsak.

Hortik aurrera elkarrizketa guztia gazteleraz da. "… zu zara linearen jabea? Eskaini nahi dizugu…". Gehiago barik mozten diot: "Begira, Euskadira deitzen ari zara eta hemen bi hizkuntza ofizial dauzkagu. Beti gazteleraz deitzen didazue. Eskatzen dizut euskaraz zuzendu zaiteztela niregana jaramon egitea nahi baduzue".

Beste aldean segundo bateko isiltasuna. Ez zuen horrelakorik espero: "Ez dakit euskaraz". Eta nik: "Kontua ez da zuk niri euskaraz egitea, zure konpainiak baizik. Dezente handia da eta baliabideak dauzka hona deitzerakoan hizkuntza ofiziala dugun euskara erabiltzeko". Hariaz bestalde: "Baina gazteleraz egiten badugu, ulertzen didazu". Ai ama: "Zu zara ez didazuna ulertzen: hemen hizkuntza ofizial bi dauzkagu eta zure enpresak gaitasuna dauka…".

Ohikoena da puntu horretan amore ematea telefono konpainiako langileak. Normalean, gainera, ondo irakatsita daudenez, eskerrak emanez agurtzen dira. Hala ere, zenbait kasutan tematu egiten dira eta bukle batean sartzen gara, harik eta konturatzen diren arte denbora galtzen ari direla. Orduan mozten dute.

Oraindik ez dut lortu kanpoko enpresa horiek euskaraz deitzea. Oraindik.

Ander Etxeberria

EZ… EZ… // EZ… EZ ETA …(ERE)

Ohikoak ditugu egitura banakari hauek, baiezka nahiz ezezka:

Ez… ez…
Ez… ez eta … ere (ezta …ere)
Bai … bai eta … (baita…ere)

Hutsegite hau ikusten da batzuetan bai eta nahiz ez eta  erabiltzean: ERE ez eranstea. Ikusi ondoko adibideetan gorriz idatzitako esaldiak:

Ez du zerikusirik, ez itxuran, ez edukian
*Ez du zerikusirik, ez itxuran, ezta edukian
Ez du zerikusirik, ez itxuran, ez eta edukian ere.

Ordu kopuru hori betetzen ez dutenei ez zaie ez ziurtagiririk ez titulurik emango.
*Ordu kopuru hori betetzen ez dutenei ez zaie ez ziurtagiririk ezta titulurik emango.
Ordu kopuru hori betetzen ez dutenei ez zaie ziurtagiririk emango, ez eta titulurik ere

martes, 10 de junio de 2014

Asier Galartzak irabazi zuen Bizkaiko Eskolarteko Bertsolari Txapelketako finala

BERTSOLARITZA. Asier Galartzak irabazi zuen Bizkaiko Eskolarteko Bertsolari Txapelketako finala. Joan den igandean jokatu zen, Gernika-Lumoko Astra gunean, bertso eskolen eguneko ospakizunekin bat eginda. Buruz burukoan, Aitor Bizkarrarekin lehiatu zen Asier Galarza, eta biak ariko dira Euskal Herriko Eskolarteko Txapelketako finalean, ekainaren 21ean, Orion (Gipuzkoa).