Vistas de página en total

Mostrando entradas con la etiqueta gramatika. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta gramatika. Mostrar todas las entradas

viernes, 27 de junio de 2014

KALKO SEMANTIKOAK

Gaztelaniaren eraginez, euskarazko hitz batzuei beste hitz batzuen adierak ematen zaizkie (beharrik gabe). Horietako batzuk ikusiko ditugu:

sesio ≠ saio
Idoiak sesioa izan du zuzendariarekin, lana dela eta = Idoiak liskarra izan du zuzendariarekin, lana dela eta.

Idoia arratsaldeko sesiora joan da zinemara.
•      Idoia arratsaldeko saiora joan da zinemara.
•      Idoia arratsaldeko emanaldira joan da zinemara.

balore ≠ balio

Idoiak balorea1 izan du zuzendariari aurre egiteko = Idoiak adorea izan du zuzendariari aurre egiteko

Krisia dela eta, asko jaitsi da etxebizitzen balorea.
•      Krisia dela eta, asko jaitsi da etxebizitzen balioa.

1Hiztegi Batua. Balore= adore; kemen.
Alegia, erregistroari dagokionez, lagunartean erabiltzen den hitza da, eta euskara baturako, adore eta kemen hitzak hobesten dira haren ordez.

viernes, 20 de junio de 2014

ZALANTZA / HEZETASUNA

Egun on!



HEZETASUNA

Ziztu bizian igo zituen atariko eskailerak, igogailuaren botoia sakatzeko. Presaka. Belaunak elkartu zituen, erritmorik gabeko dantza urduri bat egin. Igogailutik atera bezain pronto etxeko tinbrea jo zuen, amaren ohiko pauso arinak entzuteko irrikan. Tinbrea jo zuen berriz. Hiru eta lau aldiz. Alferrik. Erantzunik ez. Momentu bat izan zen. Geldoa, beroa. Begiak hezetu zitzaizkion. Eta bere gustukoena zen txandal grisaren galtzak. Eta ate aurrean zegoen alfonbra. Horrela aurkitu zuen amak erosketetatik itzultzean. "Jende asko zegoen supermerkatuan", esan zion amak. "Hemen ez zegon inor", erantzun zuen berak. Zorura begiratu zuten biek.

 “lasai, ez da ezer gertatzen”

Ana Malagón Zaldua

BE BAI JOAN BEHAR DOT

Deba Ibarreko euskalkitik jasotako adibideak dira gaurkoak:

Be bai juan bihar dot nik  Nik be juan bihar dot (1)

1.- be (ere) lokailuaren erabileran akats ugari egin ohi dira, gehienetan, “be” ez dagokion tokian jartzearen ondorioz. Adibidez:

*Mikel hemen dago be.→ Mikel be hemen dago.
*Bihar joango gara be bai.→ Bihar be joango gara.
*Be bai Mikel etorriko da.→ Mikel be etorriko da.

Kontuan hartu be lokailuak beti joan behar duela erreferentziako osagaiaren atzean eta ondo-ondoan. Ahoskatu ere enklitiko gisa egiten da, erreferentziazko osagaiari lotuta. Hortaz, ezin da hasieran edo bakarrik joan.

Adibidez:

Josuk ekarri dau. *Be bai Jonek.→ Josuk ekarri dau. Jonek be (Jonepe) bai.
Ana joan da. *Eta be bai ni.→ Ana joan da. Eta ni be (nipe) bai.

2.- Kontu handia izan behar dugu erreferentziazko osagai hori egoki aukeratzearekin:

• Guk goian afalduko dogu. Eta zuek?
• *Goian be.
• Guk be (gupe) bai Guk be (gupe) goian.

3.- be ez da aditz jokatu atzizki gabe baten ondoan jarri ohi.
*Mikel etorri da be.→ Mikel be etorri da.

viernes, 13 de junio de 2014

EZ… EZ… // EZ… EZ ETA …(ERE)

Ohikoak ditugu egitura banakari hauek, baiezka nahiz ezezka:

Ez… ez…
Ez… ez eta … ere (ezta …ere)
Bai … bai eta … (baita…ere)

Hutsegite hau ikusten da batzuetan bai eta nahiz ez eta  erabiltzean: ERE ez eranstea. Ikusi ondoko adibideetan gorriz idatzitako esaldiak:

Ez du zerikusirik, ez itxuran, ez edukian
*Ez du zerikusirik, ez itxuran, ezta edukian
Ez du zerikusirik, ez itxuran, ez eta edukian ere.

Ordu kopuru hori betetzen ez dutenei ez zaie ez ziurtagiririk ez titulurik emango.
*Ordu kopuru hori betetzen ez dutenei ez zaie ez ziurtagiririk ezta titulurik emango.
Ordu kopuru hori betetzen ez dutenei ez zaie ziurtagiririk emango, ez eta titulurik ere

martes, 10 de junio de 2014

AHOZKO ERDERAKADAK

Da nirea Nirea da.
Nago egiten lanak / Lanak egiten nabil (ari naiz)
Daukazu hemen / Hemen daukazu;Badaukazu hemen.
Nahi duzu etorri nirekin? / Nirekin etorri nahi duzu?
Nahi dut joan / Joan nahi dut
Ez dut nahi joan / Ez dut joan nahi
Da benetazkoa / Benetakoa da
Ahal dut erabili boligrafoa? / Boligrafoa erabil dezaket?
Esan du ze nahi ditu egin ariketak / Ariketak egin nahi dituela esan du

Ariketa bat HEMEN

Ahozko erderakadak

Hasten naiz irakurtzen? Hasiko naiz irakurtzen?
Azpimarratzen dut, andereño? Azpimarratuko dut, andereño?
Hau non uzten dut? Hau non utziko dut?
Zer ipintzen dut hemen? Zer ipiniko dut hemen?
Sartzen naiz? Sartuko naiz?; Sar naiteke?
Ekartzen dizut bihar Bihar ekarriko dizut
Agur, joaten naiz etxera Agur, banoa etxera
Zuk zer esaten duzu honetaz? Zuk zer di(n)ozu honetaz?
Egunero noa eskolara Egunero joaten naiz eskolara
Beti egin behar dut Beti egin behar izaten dut

Ariketa bat HEMEN

ASTELEHENA... & ZUZTARLUZE

-Astelehen, buru handi.
-Asteleheneko uria, aste guziko uria.
-Domekako beharra, astelehenera ezta allegetan.
-Igandean besta, astelenean buruaundi.
-Igandetik astelehenera bada gaua.
-Zapatu alegriek dakar astelen tristie.
-Astelehena, atso aleena; asteartea, atso sardea; asteazkena, atso lerdena; osteguna, atso leguna; ostirala, atso argala; larunbata, atso olata; igandea, atso andea.

ZUZTARLUZE (2014/06/13, 18:00-19:30 h)

Gogoratu eizue sarrerak eskatzeko azkenengo eguna eguena dala: ekainak 12.

martes, 3 de junio de 2014

-TA atzizkia pluralean

Edozein aditz-partizipiori erants dakizkioke -TA/-IK eta modua adierazten dute. ...

Honela sortutako hitz guztiak aditzondoak direnez, aldagaitzak dira, eta forma bera dute singularrean nahiz pluralean.

Irakasleak ez daude erreta!
Irakasleak ez daude erretak!

Biharko ariketa guztiak eginda dauzkat
Biharko ariketa guztiak egindak dauzkat.

Ariketak egiteko, sakatu HEMEN eta HEMEN

lunes, 2 de junio de 2014

BERAZ eta ORDUAN

BERAZ-en ordez, ORDUAN

Euskara-ikasleen artean batez ere, BERAZ-en ordez, ORDUAN erabiltzeko joera dago.

Hona hemen zenbait adibide:

- Ez da zurea; ORDUAN, ezin duzu saldu.
- Ez da zurea; BERAZ, ezin duzu saldu.
- Zuk ez dakizu ezer; ORDUAN, isilik egon.
- Zuk ez dakizu ezer; BERAZ, isilik egon.

Horrela erabiliko dugu ORDUAN:

ORDUAN ez zekien non zegoen (Une hartan ez, gero agian bai. Komarik gabe).
ORDUAN, ez zekien non zegoen (Beraz, ez zekien non zegoen. Komarekin).

Gaztelaniaren eraginez horrelakoak ere entzuten dira:

- Ez da zurea; ASIKE, ezin duzu saldu.

NITAZ GUSTATZEN DA

Familia batean, afal ostean, kontu kontari hasi dira, eta alaba txikiak honakoa bota du bere txanda iritsi denean:

–Gaur, patioan, Anderrek esan dit nitaz gustatzen dela, eta nik erantzun diot ez zaidala gustatzen, eta uzteko pakean.

Alaba nagusia, oso interesatuta, txikiari ziria sartzen saiatu da:

–Ba nik entzunda neukan zurekin gustatuta zegoela, aspaldi gainera, eta zuri ere gustatzen zaizula.
–Ba ez, ni Mikelena gustatzen naiz –erantzun du oso haserre txikiak.

Ama oso kezkatuta dago bere umeen euskara traketsa dela-eta, eta hobetzen saiatzen da aukera ikusten duenean.

Afal osteko nahasmena ikusita, etxean daukan gramatika liburura jo du, berak ere ez baitaki nola zuzendu umeak; honako erantzuna topatu du horren inguruan:

- Gustarse de…egitura; egitura hau hainbat modutara esaten da euskaraz. Erabiliena Nor gustatu egitura da, dudarik barik, baina badira beste batzuk ere: Edadetuen ahotan ohikoa da Norekin gustatuta egon egitura; beste egitura bat Noren atzetik ibili dugu…

Zeinena gustatzen zara zu? Ni, Mikelena gustatzen naiz.
Zein gustatzen zaizu zuri? Niri, Mikel gustatzen zait.

Zein gustatzen da zurea?
Zein dago zurekin gustatuta? Mikel dago nirekin gustatuta.
Zeinen atzetik zabiltza zu? Mikelen atzetik nabil.
Zein dabil zure atzetik? Mikel dabil nire atzetik.

(H)URBIL

Ez nator saltokiaz jardutera, saltokiaren izenak inguruan sortu duen zalantza-dantzaz baizik. Zuek ere jabetu al zarete? Behin eta berriro ikusten dut jendea euskarazko hurbil hitza hatxerik gabe idazten. Beste termino askorekin ere gertatzen da halakorik; hatxea ez jartzea, alegia. Edo gaizki kokatzea. Ez da, beraz, akats ortografikoa bera deigarria iruditzen zaidana, akatsaren sorburua baizik. Hatxerik zergatik ez dioten jartzen galdetuz gero, hona jaso izan dudan erantzuna: «Dendan hatxerik gabe dago jarrita».

Merkataritza-gune handi horren izena behin eta berriro ikusten duenari ia oharkabean sartuko zaio grafia begietatik, eta, hurbil hitza idaztea egokitzen zaionean, hatxea kentzera joko du. Besterik gabe, behin eta berriro hala bistaratu zaiolako, eta, azkenerako, horixe egiten zaiolako formarik ezagunen.

Zergatiren batengatik erabakiko zuten, bere garaian, saltokiaren izena hatxerik gabeko moldeaz jartzea. Beharbada, ez du hurbiltasunarekin zerikusirik ere. Mila motibo izan litezke tartean. Ez naiz ni hor sartuko.

Kontuak kontu, hatxea behar duen hitzari hatxea kentzen hasiak dira hainbat eta hainbat hiztun. Begien bidez ere asko ikasten baita. Nola konbentzitu gero hurbil hatxez idazteko…

Koro Garmendia Iartza
31eskutik.com [2014/05/12]

martes, 20 de mayo de 2014

ESKE&AITOR DUT

GRAMATIKA
           
Euskarak baditu gaztelaniazko ESKE esapidea adierazteko aski baliabide. Besteak beste: eta, izan ere, baina, bait-…

-Ez du merezi; ESKE garestiegia da.
-Ez du merezi; IZAN ERE, garestiegia da / garestiegia da, BAINA!

-Zaramara bota dut; ESKE guztiz apurtuta zeuden.
-Zaramara bota dut; IZAN ERE, guztiz apurtuta zeuden.

-Nolatan ez da etorri? ESKE lan handia zeukan.
-Nolatan ez da etorri? Lan handia zeukan ETA / lan handia BAITzeukan
            
Nahi baduzue errepasatzen jarraitu, hortxe daukazue ariketa orokor bat Euskaltzaindiaren arauen inguruan:
Arauak orokorrean; ariketak 9:


PASARTEA

(…) Aitor dut: beti izan dut nire hiletara joateko desio sekretua. Bertan egon, hurbildutakoen artean nahasi, apaizak edo –ekitaldi zibila balitz– zeremoniaren gidariak eta hizlariek nitaz esten dituztenak entzun, eta, batez ere, ondoren, irteeran, taldetxoen artetik ibili eta jendeak komentatzen duena aditu. Ez dakit oso desio zabaldua den ala ez, baina ez dut uste halako zerbait pentsatu duen lehenengoa naizenik, ezta azkenekoa ere. Baina, onar dezagun: norberaren hileta antolatzea, garestia suertatzeaz gain, konplikatu samarra da, eta, lortuta ere, bertaratuen artean nahastea, errekonozitua izan gabe, are zailagoa.

“inon ez, inoiz ez” liburutik jasoa
Iban Zaldua

lunes, 19 de mayo de 2014

Bilintx bertsolaria. Homonimoak eta paronimoak. Loriak udan ihintza bezala.

Gaur, euskara saioan BILINTX bertsolariaren pasadizoaa irakurri dugu. Homonimoak eta paronimoak zer diren ikasi dugu. Homonimoak txisteak asmatzeko ere balio du. Horrekin jokatzen du Bilintx bertsolariak pasarte honetan. Hitzen esanahiarekin egiten du jolaS:

Lagun batek behin kendu zion burutik txapela, barre egin nahian, eta:
-Oi, oi, Indalezio! Hire buruak gazta zirudik, motel!
-Zergatik?
-Leun-leuna eta zuria dagoelako.
-Eta, hireak, berriz, hilerria edo kanposantua.
-Zergatik?

-Ilez betea dagoelako.


Bilintxen abetsi famatua:

martes, 13 de mayo de 2014

NOIZ ARTE?

Noiz arte? Galderari bi modutara erantzun dakioke:
1. -RA ARTE: igandeRA ARTE, hurrengoRA ARTE… 
2. -ARTE: bihar ARTE, igande ARTE, hurrengo ARTE…

Adibide batzuk:
NOIZ ARTE egongo zara hemen? Etzi ARTE.
AstelehenERA ARTE ez dute zabaltzen.
Agur, bihar ARTE, edo hurrengoRA ARTE.
Datorren asteRA ARTE ez naiz etorriko.
Orain ARTE ez dut inor ikusi.
        
Nahi baduzue errepasatzen jarraitu, hortxe daukazue ariketa orokor bat Euskaltzaindiaren arauen inguruan:

Arauak orokorrean; ariketak 8:

miércoles, 7 de mayo de 2014

B… B…

Benetan be burua bikain bihurrituz, biziki brintza bizkorrak botaz, bozkario bizigarriak bistaratu bekiguz berbeteak.  

B… B…

Baten batek baldin bazeukan buruzagien borondatea bere beharren bridan bihurritzeko balorea, Barcenas bulldozerrak; bostehuneko bileteak biltzeko baimena, Barcenas bulartsuak; bileteokin betetako boltsatxotik bihitxo batzuk beretzat berezteko bulkada, Barcenas bihozberak. Bateon batek baldin bazeukan bankuak bisitatzeko bulda, Barcenasek; berak, barraka barruko balantzeak blokeatzeko boterea; beraxek, berdinbat, bileteen bilketa-baldintzak baimentzeko balorea, banaketak bideratzeko borondatea.

Baten batek baldin badauka baten batzuen barrabilak bihurritzeko beharra, Barcenasek, boterearen bartko bidelagun bolondresak; bartik, baina, botereak baztertutako bilau barregarri bilakatuak.

Baten batek badauka, baldin baitere, Barcenasen biografiaren berri. Berak bila bitza B boltsako bileteak botearearen barrutietako bulegoetan, burokraziaren barrunbeetan, bila bitza barrabasbelar betikoen baratzean.

LERTXUNDI ESNAL, ANGEL. Hitz betea. Berria. [2014/04/12]

miércoles, 9 de abril de 2014

BARIKUKO ERANTZUNAK

Barikuko galderen erantzunak honeexek::

1.- Nola egiten du kilkerrak euskaraz?
a) Kri-kri
b) Kil-kil
c) Ker-ker

2.- Zein mendiren magalean dago Tolosa?
a) Xoxote
b) Uzturre
c) Erlo

3.- Zein egunetan proklamatu zuten Eibarren II. Errepublika?
a) 1931ko apirilaren 13an.
b) 1931ko apirilaren 14an.
c) 1936ko uztailaren 18an.

4.- Non hasiko da aurten Euskal Herriko txirrindulari itzulia?
a) Ordizian
b) Markinan
C) Oionen

5.- Nola bukatzen da atsotitz hau? Askoren mina…
a) medikuaren atsegina
b) tonteen atsegina
c) lagunaren samina

6.- Zein da zuzena?
a) Unkinako polikiroldegia
b) Oinkinako polikiroldegia
c) Unkinako kiroldegia
d) Oinkinako kiroldegia
e) Bat ere ez

ASTELEHEN ON BAT EUKI DAIZUELA!!!

viernes, 4 de abril de 2014

GALDERA-ERANTZUNAK. Barikua.


Aspaldiko partez, gaurkoan galdera-erantzunakaz gatortzuez, EZETZ SEIRAK ASMAU!

1.- Nola egiten du kilkerrak euskaraz?
a) Kri-kri
b) Kil-kil
c) Ker-ker

2.- Zein mendiren magalean dago Tolosa?
a) Xoxote
b) Uzturre
c) Erlo

3.- Zein egunetan proklamatu zuten Eibarren II. Errepublika?
a) 1931ko apirilaren 13an
b) 1931ko apirilaren 14an
c) 1936ko uztailaren 18an

4.- Non hasiko da aurten Euskal Herriko txirrindulari itzulia?
a) Ordizian
b) Markinan
C) Oionen

5.- Nola bukatzen da atsotitz hau? Askoren mina…
a) medikuaren atsegina
b) tontoen atsegina
c) lagunaren samina

6.- Zein da zuzena?
a) Unkinako polikiroldegia
b) Oinkinako polikiroldegia
c) Unkinako kiroldegia
d) Oinkinako kiroldegia
e) Bat ere ez

ASTEGOIEN ON BAT EUKI DAIZUELA!!! ONA EI DATOR-TA.

PLURAL OKERRAK--HEGOAK

PLURAL OKERRAK

Batzuetan, erdararen eraginez edo, gehiegitan erabiltzen da plurala singularra nahikoa den tokian.
Har dezagun adibide bat: "gogoak ditut zurekin afaltzera joateko".

Bistan da gaztelaniaren "tengo ganas" delakoaren kalko okerra dela hori. Nahikoa da "zurekin afaltzera joateko gogoa dut" edo "zurekin afaltzera joateko gogoz nabil" esatea.

Ikus ditzagun beste adibide batzuk:
"baditugu hori lortzeko itxaropenak"... nahikoa da esatea "badugu hori lortzeko itxaropena"

"Baditugu hori lortzeko asmoak"... "badugu hori lortzeko asmoa".

Edo: "zeruak estalita egon ziren atzo"... "Zerua estalita egon zen atzo".

Beraz: "Zurekin afaltzera joateko gogoa dut" eta ez "Gogoak ditut zurekin afaltzera joateko"

IPUINA. Hegoak

Medikuntzan niharduen garai hartan, Huamahuaca-n. Arratsalde batez, ume zauritu bat ekarri zidaten: muino bateko amildegitik eroria zen. Ikuskatzeko, pontxoa erantzi nionean, bi hego sumatu nituen. Aztertu, eta osasuntsu zeudela ohartu nintzen. Umeak hitz egin ahal izan zuen bezain laster, galdetu nion:

-Zer dela eta ez zenuen hegan egin erortzean, semetxo?

-Hegan egin? -esan zidan-. Hegan egin, jendeak nitaz barre egiteko?

Enrique Anderson Imbert