Vistas de página en total

Mostrando entradas con la etiqueta bertsolaritza. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta bertsolaritza. Mostrar todas las entradas

viernes, 20 de junio de 2014

ARESTIREN EGIA

Gaurkoan Gabriel Arestiren egia irakurri eta entzun ahal izango dugu, Rogelio Botanzen (kantautore legazpiar-kanariarra) eskutik. 50 urte pasa dira, eta Arestiren egiak gaur egunekoa dirudi.


Nire poesia oso merkea da
herriaren ahotik
hartu nuen debalde,
eta debalde ematen diot
herriaren belarriari.

Nik ere badut nire egia
eta bankero jaunarenak
bezainbat edo baino gehiago
balio du.

Munduko gauza guztiak gastatzen dira:
gastatzen da osasuna, maitasuna, deseoa...
bizioa, gutizia, bizia, eta errezen gastazen da
munduko gauzarik iraukorrena, gogorrena, dirua.

Inork badio: nire etxean eztago bakerik
bila beza bakea auzoko etxean
edo munduko basterrik azkenean
baina etxean bakea balu,
eztezala gerraik inun bila
bakea eta etxea galduko baitu
munduko bazterretan.

(Gabriel Aresti)

AZKEN BERTSOA 2014



Urteak pasa ta hemen gaude                                                                                                                                    
gaztetxo batzuk agurtzen,
danok batera izan ditugu
egunak ondo pasatzen.

Oraindik dugu gure buruan
heldu zineten  eguna,
pardela eta txupete eskuan
malkoak ere aurpegian.

Gazte jatorrak zarete denak
batzuetan ere bihurri,
zuen bihotza zoriontasunez
bete ezazue poliki.

Etorkizunak zuen beharra
izango du seguruenik,
baina ez ahaztu zuen hezkuntzan

partaide gaituzuenik.

martes, 10 de junio de 2014

Asier Galartzak irabazi zuen Bizkaiko Eskolarteko Bertsolari Txapelketako finala

BERTSOLARITZA. Asier Galartzak irabazi zuen Bizkaiko Eskolarteko Bertsolari Txapelketako finala. Joan den igandean jokatu zen, Gernika-Lumoko Astra gunean, bertso eskolen eguneko ospakizunekin bat eginda. Buruz burukoan, Aitor Bizkarrarekin lehiatu zen Asier Galarza, eta biak ariko dira Euskal Herriko Eskolarteko Txapelketako finalean, ekainaren 21ean, Orion (Gipuzkoa).

Bertso topaketa 2014


Gora Euskal Herriko emakumeak!

Martxoak zortzi gainean dugu
emakumeen eguna
parekidea den gizarte bat
da lortu behar duguna.

Maialen dugu emakume ta
bertsolaririk onena
lehen andrea historia osoan
txapela jantzi zuena.

Inma Shara da Amurriokoa
orkestra zuzendaria
nazioarteko banda askotan
izan da aintzindaria.

La Pasionaria” baina izenez
zen Dolores Ibarruri
hainbat borroka ta eskubide
zor dizkiogu berari.

Donostiarra ta oso ausarta
Erausoko Katalina
borrokarako mutil jantziaz
erakutsi zuen grina.

Euskarak asko zor dio gero
Elvira Zipitriari
debekatuta zegoenean

irakasten zuenari

lunes, 9 de junio de 2014

Lazkao herria- Lazkao txiki. Joxe Migel Iztueta Kortajarena

Atzo, gure irakaslea Lazkaon egon zen igandea pasetan. Nor da Lazkaoko bertsolaririk famatuena? Ba bai, asmatu duzue, Joxe Migel Iztueta Kortajarena, Lazkao Txiki da. Eta herriko seme bezala, estatua bat dago bere herrian.




Lazkao Txiki, benetako izenez Joxe Migel Iztueta Kortajarena (Lazkao1926ko irailaren  15a - Donostia,1993ko apirilaren 3aGipuzkoa eta Euskal Herri osoko bertsolaririk ezagunenetakoa izan zen.

Bizitza

1926ko irailaren 15ean jaio zen Lazkao udalerriko Lazkaomendi auzoko Abaliñe baserrian. Eskolan zortzi urterekin hasi zen. Oso azkar ikasi omen zuen irakurtzen eta idazten. Bertsolariak lehen aldiz bederatzi urterekin ikusi zituen,Zepai eta Uztapide hain zuzen. Izugarri gustatu zitzaion eta orduantxe hasi omen zitzaion bertsotarako zaletasuna pizten.
Umea zela Espainiako Gerra Zibila ezagutu zuen. Soldaduzka egitera Afrikarajoan behar izan zuen bi urterako. Arabieraz hamar arte kontatzen behintzat ikasi omen zuen. Lazkao Txiki ezkongabea zen, eta bakardade hori zuen bere minetako bat. 1978an Ahetzen Mattin bertsolariari egindako omenaldian halaxe abestu zuen:eo eo
Ez eduki, ez, ni beti pozik
egoten naizen usterik,
ez bai dadukat andregairikan
ez bai daukat emazterik.
Hamaika aldiz egon izan naiz
barrua penaz beterik;
baina nik poza kantatutzen det
tristura neutzat gorderik.

Euskaldunen arteko zatiketak ere min handia ematen zion. Oso naturazalea zen, bereziki txakurren lagun handia. Noizbait txorien abestiak grabatzen ere ikusi omen zuten mendian. Umeak ere gustuko zituen, oso umezalea zen. Ofizio askotan aritu zen bere bizitzan zehar: baserritar, igeltsero, galdaketako langile, pentsu saltzaile...
Askotan bertso lanarekin aspertuta edo nazkatuta egoten omen zen. 1976anomenaldi bero bat eskaini zitzaion Donostian. Bere jendaurreko azken bertsoa1993ko urtarrilean kantatu zuen, Santi Onaindiari eta Alfontso Irigoieni egin zitzaien omenaldian. 1993ko apirilaren 3an hil zen Donostiako erietxean, bihotzeko gaixotasun baten ondorioz. Hil aurreko ebakuntzan honela esan omen zion anestesia jarri behar zion medikuari: "Zuk lokartu egingo nauzu, bai, baina gero nork jarriko dit iratzargailua?".

Bertsolaria

Lazkao Txikik 1943an, hamazazpi urterekin kantatu zuen lehen aldiz plazan,Basarri eta Saiburu bertso lagun zituela. Ordutik aurrera ezin konta ahala saiotan parte hartu zuen, bai plazan eta baita txapelketetan ere. Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan txapeldun (1964, 1965) eta txapeldunordea izan zen (1950, 1962). Euskal Herriko Txapelketan bigarren izan zen 1965ean, Uztapideren atzetik. Basarri, Zepai, Mitxelena, Uztapide, Xalbador, Mattin eta beste hainbatekin kantatu zuen.
Mattin txikiarekin bikotea osatuz, bertso saioei gatza eta piperra jartzen zien. Bertsolaritza zaharreko eskolakoa, umore handikoa eta bizia zen; gai sakonetan ere entzulearengana heltzen abila. Ikasketa handirik gabea bazen ere, gizon azkarra. Txiste kontalari lanetan ere trebea zen. Bertsolari eta pertsona bezala maitatua, bere bizitzan oinarritutako marrazki bizidunak ere egin izan dira telebistan.

Bertso ezagun batzuk

·                    1962an txapelketa batean Eibarren jarri zioten puntuari emandako erantzuna:

Bertso bat botaiozu
zeure buruari.

Ezagutzen det eta
erreza da hori
mutik txiki-txikia
koloreak txuri
arkume jaio berri
txiki bat dirudi.

·                    Txapelketa batean egunsentiari kantatuak:

Goizean goiztar jaikitzen banaiz

kanporatutzen naiz beti,
ta ikusten zaitut zerura goruntz
eguzkiaren aldeti.
Eguzkiaren argitasuna
hortxen dator sortaldeti,
eunan haurtzaro besteik ez zera
bihotzeko egunsenti.

Urre antzeko argitasunez
jantzi da zeru urdina,
gure Jainkoak mirari antzo
zeru goitikan egina.
Behar genduke sendotasuna
eta sinistapen fina,
zer miraria egunsentiaz
konturatuko bagina!

Loa uxatu det ohetik eta
eguzkiak hor dio su,
inpernuaren antz berbera zuk
alde batera daukazu;
baina eguna gazte zera ta
zure eskuan naukazu,
mila zorion egun guztian
arnas ematen banauzu.

·                    Zestoako kiroldegian, "Amaren bularrari bi bertso" gaiarekin:

Maitasunezko bi iturritxo

bularra edo petxuak,
ama nereak eman zizkidan
bere maitasun itxuak,
neregatikan zer egin zuen
nere amatxo gaixuak:
maitetasuna urtuta eman
halako trago goxuak.

Bularra eman eta ondoren
han hasi ohi zan kantuan,
nere burua erdi lotan nik
han jartzen nuen orduan.
Nere amatxo maitagarria
egongo zera zeruan,
haundia hazi ez banaiz ere
ahalegin egin zenduan


lunes, 12 de mayo de 2014

BERTSO SAIOA, TKEn

Bariku honetan bertan (2014/05/16) BERTSO SAIOA dago TKEn (Torrezabal Kultur Etxea): Arkaitz Estiballes, Fredi Paia, Uxue Alberdi eta Iñigo Nantzizidor “Mantxi”. GONBIDAPENAK gura ezkero Euskara Zerbitzuan daukaguz.

jueves, 8 de mayo de 2014

Balendin Enbeita- JANIRE eta UNAI

Balendin Enbeita Goiria, da. Beti bizi da, Muxikan, bere aita, aitona, birraitona… bezala. Usparitza, auzunea  Jeuri baserrian jaio zen, 1906. eta 1986. hil zen. Hil zen, bera bere etxeko teilatua konpontzen ari zegoela. Bere aita Urretxindorra bertsolaria zen. Lehenengo saria 23 urterekin irabazi zuen, eta Bizkaiko txapelketa zen. Bera ez zuen bakarrik abesten bertsoak bebahi idatzi zuen bertso handiak.  Urtean jaio zen. 6 ume euki zuen, lehenegoa “Abel Enbeita Ealo” zen, bigarrena “ Libe Enbeita Ealo”, hirugarrena “ Moisés Enbeita Ealo”, laugarrena “Joseba Andoni Enbeita Ealo”, bosgarrena “Jon Enbeita Ealo”, eta seigarrena, azkena zela, “Kepa Enbeita Goiria zen. Bere emaztea Klara Ealo deitzen zen.




Webguneak:



Basarri bertsolaria- Sheila

Inazio Eizmendi Manterola, batez ere Basarri izenez ezaguna

(ErrezilGipuzkoa,1913ko azaroaren 27a-ZarautzGipuzkoa1999koazaroaren 4a), bertsolaria, kazetaria eta euskal idazleaizan zen. Granada izeneko baserrian jaio zen.


Biografia

Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia birritan irabazi zuen, 1935 eta 1960an. Lehen saria eskuratu zuen Donostian egin zen Lehenengo Bertsolari Egunean, 1935. urtean.
Espainiako Gerra Zibilaren ondoren, 1950. urte inguruan, herriz herri hasi zen kantatzen Uztapiderekin batera, eta oso ospetsu bihurtu zuten artikuluak hasi zen idazten euskaraz Donostiako egunkarietan. 1962ra arte eutsi zion 1935ean irabazitako txapelari, Uztapidek irabazi baitzion urte hartan. Basarriren bertso moldeak beste tankera bat eman zion Gerra Zibilaren ondoren galbidean zegoen bertsolaritzari.


Inazio Basarri Eizmendi Manterola bertsolariaren soingaina Zarautzen.

Lanak

Bertsoa]

·                    Atano III. Bere edestia bertsotan (1949,Itxaropena)
·                    Basarri (1950, Itxaropena)
·                    Bertsolaritzari buruz (1984, Auspoa)
·                    Kantari nator (1960, Itxaropena)
·                    Kezka-giroan (1983, Auspoa)
·                    Laugarren Txinpartak (1966, Auspoa)
·                    Nere bordatxotik (1992, Auspoa)
·                    Sortu zaizkidanak (1973, Auspoa)

Kazetaritza

Kazetari gisa, La Voz de España egunkariko "Mi atalaya montañera" atalean eta Zeruko Argia aldizkarian idatzi zuen. El Diario Vasco egunkariko "Nere Bordatxotik" atalean ere idatzi zuen. Irrati saio ugari egin zituen, bestalde.

Kanpo loturak

·                    (Euskaraz) Inazio Eizmendi literaturaren zubitegian
·                    (Euskaraz) Basarri "Bidegileak" bilduman
·                    (Euskaraz) Basarrik erbestean argitaratutako testua

Erreferentziak

Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin


martes, 25 de marzo de 2014

Leonie Aire, Xalbador bertsolariaren alarguna, zendu da

Hileta elizkizunak astelehenean izango dira, martxoaren 24an, arratsaldeko 15:00etan, Urepelen.
Leonie Aire 1923an sortu zen Urepelen eta 19 urterekin ezkondu zen Fernando Aire "Xalbador" bertsolariarekin. Lau seme-alaba izan zituzten.
1923ko uztailaren 13an sortua Urepele Xendarinean
7 haurride
Alarguntsa - 2 seme
2 alaba
Haurren testua
Haur denbora
Leonie urepeleko eskolan ibili da. Eskolara joaiten zen bere bi ahizpa eta lau auzorekin, oinez oren baten bidean.
Leonie gogotik joaiten zen eskolara, 4 urtetan abiaturik 14urteak artio ibili zen. Frango goizik pasatu zuen zertifikata, 11 urtetan. Baigorrira joan eta ohorezki igan zuen bere examina.
Eskola denboran orroitzen da nola jostatzen ziren kaniketan, kuku gordeka eta baloinean. Haatik etxera sartu eta eskolako lanak egin eta joiaten zen bere aitamen laguntzera.
14 urtetik goiti, beti Urepelen egonez ouvroirrean ikasi zuen josten, brodatzen eta beste.
19 urtetan esposatu zen Xalbador bertsulari famatuarekin eta Xalbadorrenera joan zen bizitzera. Bi seme eta bi alaba ukan zituzten eta laborantzan arizan da bere bizi guzian.

Aste guziz Xalbador joaiten zen bertsuka aritzera eta Leonik segurtatzen zituen etxaldeko harat hunat guziak, maite zuen lan hori eta kabalak ere biziki. Xalbador joaiten zen izpiritua lasai baitzakien esku onetan zela Xalbadorrenea.
Bere erranak
Eskolako oroitzapen batzu
"Etxeratekoan atxemaiten bagintin astoak, fueraheien gainera igan eta joaiten ginen ! Ortzantza hasten balinbazuen, ortosik jartzen ginen, oinetakoak kendurik, ez bustitzeko ()
Ebiakoitz arratsaldetan, morala egiten zaukun errientak()
Neska mutikoak nahasten ginen eta hortarik animaleko afera atera zen, jaun erretorrak ez zuen nahi neska mutikoak nahas izan ginten segitu ginuen nahas".
Xalbadorrez mintzo
"Aste guziez joaiten zen bertsuka  artzera. Kontent nintzan joaiten zelarik, hura trankil egoiten zen eta ni kontent izaiten nintzan hura jin orduko lan guziak eginak ukaitea".
Bere hiltze aintzineko egunetaz :
"Uste baino lehenago joan baitzen Xalbador eta berak baitzakien orduan hilen zela, hori zen harrigarria  erraiten zautan : ari da egun madarikatu hori hurbiltzen eta orai ezin gibelera joan, hortik pasatu behar"

lunes, 24 de marzo de 2014

miércoles, 19 de marzo de 2014

PASAIAKO PLAZATIK- Zortziko txikia

Gaur euskara saioan, abesti bat entzun dugu eta zortziko txikia zer den ikusi dugu.

ZORTZIKO TXIKIA


1. lerroa: 7 silaba
2. lerroa: 6 silaba + errima
3. lerroa: 7 silaba
4. lerroa: 6 silaba + errima
5. lerroa:  7 silaba
6. lerroa: 6 silaba+ errima
7. lerroa: 7 silaba
8. lerroa: 6 silaba + errima

PASAIAKO PLAZATIK
a.
Pasaiako plazatik
dator notizia
zezen bat izan dela
jenioz bizia (1).
Kantatutzera noa
bisitan ikusia
kontsolatzeko triste
dagoen guztia (2).
   
b.
Santiago eguna
Pasaian seinale,
ailegatu ez denak
egin beza galde (3) ,     
hasieran jendea
zezenaren alde,
azkenean etziran
arrimatu zale (4).
c.
Torilettik atera
zuten lehendabizi,
behi zahar bat gidari ta
bendera ta guzti (5);
harrapatzen zuena
porrokatzen hasi,
azkenean plazatik
kanpora ihesi (6).
   
d.
Torillo bazterrezko
barrera tartetan  
zezena pasatu da  
kolera batean (7);
plazatikan kanpoan
zeudenak pakean
erdiak porrokatu
ditu hankapean (8).