Vistas de página en total

Mostrando entradas con la etiqueta irakurketa. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta irakurketa. Mostrar todas las entradas

martes, 24 de junio de 2014

SAN JUAN (ura eta landarak)

Ura

San Juan bezperan itsaso, erreka, iturrietako urek, eta baita garoak be, urtean zehar ez daukiezan botere bereziak izaten ei ditue.

Egunak argitu orduko inontza hartzea, bedar ganean ortozik edo garisoloetan bilozik ibiltea eta iturrietan arpegia, eskuak eta oinak garbitzea ohitura zabala izan da Euskal Herrian.


Landarak

San Juan bezperan txortatxo bat prestetan zan, bedar batzuk, lora, gari- eta arto-landara, berakatz-buru, sagar adar eta abarrez. Hurrengo egunean meza nagusian bedeinkatu eta bueltan kamaran ixten ziran sikatzen. Ekatxa zanean sortako bedar batzuk hartu eta surtara botaten ziran. Urtean zehar erre bako landarak hurrengo san Juan suan erreten ziran.

San Juan egunean mendira joan eta leizar edo elorri zuriaren adarrak ebagi ostean, eguzkiak urten baino lehenago, etxeko atearen albo bietan edo balkoian ipinten ziran etxea eta etxekoak ekatxetik eta tximistetatik babesteko. Urte osoan egoten ziran adarrok ate ondoan eta hurrengo urteko sutean erreten ziran. Hau ohitureau baserri askotan gaur egun be bizirik dago.

viernes, 20 de junio de 2014

ZALANTZA / HEZETASUNA

Egun on!



HEZETASUNA

Ziztu bizian igo zituen atariko eskailerak, igogailuaren botoia sakatzeko. Presaka. Belaunak elkartu zituen, erritmorik gabeko dantza urduri bat egin. Igogailutik atera bezain pronto etxeko tinbrea jo zuen, amaren ohiko pauso arinak entzuteko irrikan. Tinbrea jo zuen berriz. Hiru eta lau aldiz. Alferrik. Erantzunik ez. Momentu bat izan zen. Geldoa, beroa. Begiak hezetu zitzaizkion. Eta bere gustukoena zen txandal grisaren galtzak. Eta ate aurrean zegoen alfonbra. Horrela aurkitu zuen amak erosketetatik itzultzean. "Jende asko zegoen supermerkatuan", esan zion amak. "Hemen ez zegon inor", erantzun zuen berak. Zorura begiratu zuten biek.

 “lasai, ez da ezer gertatzen”

Ana Malagón Zaldua

martes, 10 de junio de 2014

MATUSALENEK 72 URTE

Bibliaren arabera, Matusalen Itun Zaharreko pertsonaiarik adintsuena izan zen, 969 urte zituela hil omen baitzen. Baina adin hori ez zen ezohikoa garai haietan, Adam 930 urtera iritsi baitzen, eta Noe 950era. Luzera horren azalpen teologikoak dio Jainkoak bizitza luzea eman ziela gizakiei, baina Uholde Handiaren ondoren gizakiak aurreko bekatuengatik zigortzea erabaki zuela, bizitza zikloa nabarmen laburtuz.

Azalpen lurtarra soilagoa da: Bibliaren itzultzaileak erratu egin omen ziren eta ilargi zikloak eguzki ziklotzat hartu zituzten. Itun Zaharreko pertsonaien adinak, beraz, 13,5ez zatitu beharko lirateke. Horrenbestez, Matusalenek 72 urte izango zituen hil zenean. Ez da gutxi Antzinarorako.

 

Matusalenen irudia Canterburyko katedraleko beirate batean.

lunes, 2 de junio de 2014

NITAZ GUSTATZEN DA

Familia batean, afal ostean, kontu kontari hasi dira, eta alaba txikiak honakoa bota du bere txanda iritsi denean:

–Gaur, patioan, Anderrek esan dit nitaz gustatzen dela, eta nik erantzun diot ez zaidala gustatzen, eta uzteko pakean.

Alaba nagusia, oso interesatuta, txikiari ziria sartzen saiatu da:

–Ba nik entzunda neukan zurekin gustatuta zegoela, aspaldi gainera, eta zuri ere gustatzen zaizula.
–Ba ez, ni Mikelena gustatzen naiz –erantzun du oso haserre txikiak.

Ama oso kezkatuta dago bere umeen euskara traketsa dela-eta, eta hobetzen saiatzen da aukera ikusten duenean.

Afal osteko nahasmena ikusita, etxean daukan gramatika liburura jo du, berak ere ez baitaki nola zuzendu umeak; honako erantzuna topatu du horren inguruan:

- Gustarse de…egitura; egitura hau hainbat modutara esaten da euskaraz. Erabiliena Nor gustatu egitura da, dudarik barik, baina badira beste batzuk ere: Edadetuen ahotan ohikoa da Norekin gustatuta egon egitura; beste egitura bat Noren atzetik ibili dugu…

Zeinena gustatzen zara zu? Ni, Mikelena gustatzen naiz.
Zein gustatzen zaizu zuri? Niri, Mikel gustatzen zait.

Zein gustatzen da zurea?
Zein dago zurekin gustatuta? Mikel dago nirekin gustatuta.
Zeinen atzetik zabiltza zu? Mikelen atzetik nabil.
Zein dabil zure atzetik? Mikel dabil nire atzetik.

AZUKREA, TOXIKOA.

(...) "Azukreari buruzko egia toxikoa" artikuluaren hiru egileek (Nature, 2012ko otsailaren 2a) defendatzen dute -eta ez dira bakarrak- alkohola eta azukrea oso antzekoak direla osasunari eragiten dieten kalteari dagokionez.

Haien esanean, sindrome metabolikoaren barruan sartzen diren gaitzek (gaixotasun kardiobaskularrak, hipertentsioa, diabetesa, arazo lipidikoak) erantzule garbia dute, azukrea, eta azukre hori freskagarrietan eta prozesatutako elikagaietan bildua iristen da kontsumitzaileengana. Hain zuzen ere, azukrearen kontsumoa hirukoiztu egin da munduan azken 50 urteetan, mendebaldeko dieta hedatu eta prozesatutako elikagaien kontsumoa areagotu ahala.

Osorik irakurtzeko sakatu HEMEN

lunes, 19 de mayo de 2014

PLASTIKOA eta ERREFRAUAK

PLASTIKOA

Plastikoetan bildu gabeko jakiak edota zentilitroka saltzen diren xanpu eta jogurtak (norberak ekarritako ontzietan sartu beharrekoak) izango ditu Berlinen irekitzear diren supermerkatuak, hondakin ahalik eta gutxien sortzeko asmoz.

Euskadi Irratiko Faktoria saioan eman zuten albistea: hiru gaztek plastikorik gabeko supermerkatua irekiko dute Alemaniako hiriburuan, eta tupperrarekin, ontziarekin edo trapuzko poltsarekin joango da eroslea (paper birziklatuzko poltsak ere izango dituzte saltzaileek, behar duenarentzat).

Naturak berak babestuta datozela eta barazkiak, fruituak eta gainerako jakiak ez direla zertan plastikoan bildu behar diote ekimenaren bultzatzaileek. Hondakinak alferrik ez sortzea eta herritarrak kontzientziatzea da helburua. Izan ere, egunero zortzi milioi plastikozko ontzik itsasoan bukatzen dutela salatu dute.

Alemanian, mota honetako edo antzeko saltoki txikiak badaude dagoeneko, baina lehenengo supermerkatua izango da. Londresen 2007an ireki zuten plastikorik gabeko supermerkatua, baina iaz itxi zuten.


ERREFRAUAK


jueves, 8 de mayo de 2014

9. Ihart Gorostiola: Pottokoren otsoa

Liburuaren izenburua: Pottokoren otsoa
Idazlea: Pello Añorga
Argitaletxea: Elkarlanean
Saila: Miru 


Laburpena:  Pottoko ume bat zen. Eskolatik atera eta gero, bere aita eta amarekin ardi 
taldea ikustera joaten zen. Egun batean,  hilik zegoen ardi bat topatu zuen.
Hurrengo egunean, arratsaldean, etxera joan zen eta ez zegoen inor. Makila hartu eta korrika joan zen mendira. Han bere aita eta ama aurkitu zituen.



Iritzia: 

viernes, 14 de marzo de 2014

Arreta ariketak


http://www.aprendemindfulness.com/
http://www.aprendemindfulness.com/
Konzentratzeko zailtasunak ohiko arazo bihurtzen ari dira geletan. Aurreko artikuluan gure arreta sistemaren diseinuak arazoak sortzen dizkigula ikusi genuen (ikus Arreta ariketak). Gainera, arreta desbiratzen duten kanpoko estimulak gero eta gehiago (eta erakargarriagoak) dira. Hori ere kontra dugu. 
Adituek diote arretaren dispertsioa, “multitarea” delakoa, ikasketa pobre eta mekanikoaren kausa dela. Funtzionamendu kaskarra duen sistema batentzat estimulu horien gainkarga basoko urak gainezka egiteko azken tanta da. Irakasleok arazo bat dugu.
Gure burmuina pentsatzeko makina bat da, orainalditik iraganera eta etorkizunera eramaten gaituena, etenik gabe. D. Goleman aipatzen genuen aurrekoan. Beste psikologoek ere arretaren anatomiari erreparatu diote. Daniel Kahnemanek[1] gauza bera esaten du Pensar rápido, pensar despacio liburuan:
egela-kahnemanCuando pensamos en nosotros mismos nos identificamos con el sistema 2, con el yo consciente y racional que tiene creencias, hace elecciones y decide qué pensar y qué hacer. Sin embargo, aunque el sistema 2 cree estar donde está la acción, lo que está pasando en el momento presente, realmente el protagonista habitual de la historia es el sistema 1, el que opera de manera rápida y automática, con poco o ningún esfuerzo y sin sensación de control voluntario.
Denak bat datoz. Gure arreta sistemak gaizki funtzionatzen du. Buruaren funtzionatzeko modu automatiko hori saihesteko arreta modalitate-aldaketa entrenatzea proposatzen genuen aurrekoan. Gaur beste metodo batetaz hitz egingo dizuet: Mindfulness edo (guk esango genuke) “kontzientzia osoz”. Gure artean Meditazioaren eta yogaren inguruan dabiltzanen artean ezaguna da, baina indarra hartzen ari da hezkuntza komunitatean ere.
Kontzientzia osoz” jardutea orainaldian zentratzea da eta gorputzean zein buruan gertatzen diren gauza guztien kontzientzia hartzea, inolako epaiketarik egin gabe.
http://www.aprendemindfulness.com/
Mindfulness burua pausatzea da eta gure pentsamenduen, emozioen eta sentsazioen kontzientzia hartzean datza. “Kontzientzia osoz” praktikatzeak gure arreta kontrolatzeko eta gure zentzumenekin birkonektatzeko aukera ematen digu. Unean uneko kontzientzia hartzea. Orain eta hemen.
Burua beteta (pentsamenduak emozioak,…)  ala  kontzientzia osoz (unean uneko kontzientzia hartu)?
Mindfulness metodoa esparru desberdinetan lantzen da: osasuna, negozio munduan… Hezkuntzan metodo horren eragina  aztertu dutenak praktikaren abantailak aipatzen dituzte, horien artean:
  • Arreta trebetasunak areagotzea
  • Informazioa prozesatzeko trebetasuna handitzea
  • Antsietatea eta depresioa murriztea
  • Emozioen erregulazioa hobetzea eta buruaren egoera positiboak lantzea
  • Sormena aberastea
  • Giza Trebetasunak zabaltzea
  • Enpatia garatzea
Hobekuntza horien zehaztasunak Mindfulness en la educación, evidencia científica artikuluan aurkituko dituzue.
Baina onena probatzea da. Badituzu 3 minutu “kontzientzia osoz” praktikatzeko?

[1] Daniel Kahnemanek 2002ko nobel saria irabazi zuen ekonomian (bai, ekonomian), ziurtasunik ezean erabakiak hartzeari buruzko haren lanarengatik

lunes, 10 de marzo de 2014

JAINKO TXIKI ETA JOSTALARI HURA

Jainko txiki eta jostalari hura, Kirmen Uribe, Mikel Urdangarin, Rafa Rueda, Bingen Mendizabal, Mikel Valverde: Zaharregia, txikiegia agian izeneko hartatik hamarkada bat igaro denean, Kirmen Uribe idazlea, Mikel Urdangarin, Rafa Rueda eta Bingen Mendizabal musikariak eta Mikel Valverde artista plastikoa, elkartu dira berriro Jainko txiki eta jostalari hura deritzon lan mamitsua abian jartzeko gogoarekin.


Honako konzeptua, aurrekoa bezala, disziplina artístico bat baino gehiagoren adierazpenean oinarrituko da, ikuskizun koloretsua, eraginkorra eta erabat liluragarria osatuz. Liburu-disko formatuan aurkezturik, hein berean, izaera literarioa eta musikala aurkezten du lan honek, euskal herritarron zentzumen guztien gozamenerako.

viernes, 24 de enero de 2014