6. MAILAKOEK MASARU EMOTO IKERTZAILEAK PROPOSATUTAKO ESPERIMENTUA, 5 URTEKO GELAN ETA LEHEN HEZKUNTZAKO MAILA GUZTIETAN AURKEZTU IZAN DUTE...
Aurkezpenak ikusteko klikatu hemen:
Vistas de página en total
Mostrando entradas con la etiqueta 6. maila. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta 6. maila. Mostrar todas las entradas
jueves, 27 de junio de 2019
lunes, 26 de octubre de 2015
viernes, 23 de octubre de 2015
martes, 20 de octubre de 2015
Animalia ornogabeak: KNIDARIOAK
Ornogabe itsastarrak dira, zelula erresumingarriak daukate. Batzuk txikak dira milimetro gutxikoak eta beste batzuk metro bat baino handiagoak. Formaren arabera bi mota: -Marmoka -Polipoak
Knidarioek animali txikiak jaten dituzte, garroekin harrapatuz eta ahoratuz. Jandakoa gorputz barruan duten zaku moduko batera iristen da. Barneko atal hori, barrunbe gastrobaskularra da, eta eta bertan digeritzen dira jandako elikagai guztiak.
Knidario gehienek gorputz biguna dute, urez osatua, neurri handi batean. Hala ere, polipo batzuek ,koralek , hain zuzen ere, karekizko egitura zurrunak sortzen dituzte, kolore bizikoak gehienetan. Knidarioak ozeano eta itsaso guztietan aurki badaitezke ere, gehienak sakonera gutxiko ur beroetan bizi dira . Horrelako uretan , batzuetan, kolonia ikaragarri handiak eratzen dituzte.
miércoles, 14 de octubre de 2015
martes, 13 de octubre de 2015
viernes, 9 de octubre de 2015
Txanpiñoia eta bere esporak behatzen
Etiquetas:
6. maila,
esporak,
naturaren zientziak,
onddoen erreinua,
txanpiñoia
martes, 6 de octubre de 2015
jueves, 1 de octubre de 2015
lunes, 25 de mayo de 2015
IRRATSAIOA - 6. Maila
lunes, 19 de enero de 2015
viernes, 27 de junio de 2014
AZKEN BIDEOA
HONA HEMEN AZKEN BIDEOAK:
Joe Cocker-ren abesti famatuarekin "with the help of my friends": 2002-2014 PROMOZIOA
Gatiburen abesti alaiago batekin: 6. maila 2014
ONDO PASA!!!
LGTBQ kolektiboaren nazioarteko eguna
Zuotako asko astelehenean beharrean barik oporretan egongo zarie.
zuoi… oporretan zoazienoi
besteoi, astelehenean atzera be beharrean zatozienoi
eta gainontzeko guztioi…
Agur, ondo paseu eta handi bizi.
Uztailak 28. LGTBQ kolektiboaren nazioarteko eguna: Askatasun sexualaren aldeko eguna.
MAITE DUZUNAREKIN GOZATU bideoa
KALKO SEMANTIKOAK
Gaztelaniaren eraginez, euskarazko hitz batzuei beste hitz batzuen adierak ematen zaizkie (beharrik gabe). Horietako batzuk ikusiko ditugu:
sesio ≠ saio
Idoiak sesioa izan du zuzendariarekin, lana dela eta = Idoiak liskarra izan du zuzendariarekin, lana dela eta.
Idoia arratsaldeko sesiora joan da zinemara.
• Idoia arratsaldeko saiora joan da zinemara.
• Idoia arratsaldeko emanaldira joan da zinemara.
balore ≠ balio
Idoiak balorea1 izan du zuzendariari aurre egiteko = Idoiak adorea izan du zuzendariari aurre egiteko
Krisia dela eta, asko jaitsi da etxebizitzen balorea.
• Krisia dela eta, asko jaitsi da etxebizitzen balioa.
1Hiztegi Batua. Balore= adore; kemen.
Alegia, erregistroari dagokionez, lagunartean erabiltzen den hitza da, eta euskara baturako, adore eta kemen hitzak hobesten dira haren ordez.
miércoles, 25 de junio de 2014
Gure Zuztarluzeko txapeldunak!!!
Lan bikaina egin zenuten!! Perfektua!!! Oso harro gaude egin duzuen guztiarekin!!
Chaima eta Janire
Aperribai auzoa zuekin dago!
SAN JUANAK II
San Juan bagilean, denpora ederrean,
artoak eta gariak gorde, sugeak eta zapoak erre.
Biba San Juan, etxean eta kanpoan!
Gaur dala, bihar dala Doniane Kruz, etzi San Juan biharamona.
Gure soloan sorginik ez, badago be erreko dira.
artoak eta gariak gorde, sugeak eta zapoak erre.
Biba San Juan, etxean eta kanpoan!
Gaur dala, bihar dala Doniane Kruz, etzi San Juan biharamona.
Gure soloan sorginik ez, badago be erreko dira.
San Juan bezperan sua egin eta bueltan korruan parau eta hau abesten zan. Sua handia egin eta gainetik be saltetan eben dana erreten zanean.
BIDEOA IKUSTEKO SAKATU HEMEN
San Juan bezperan sua egin, eta San Juan goizean ortozik garoa batzen zan landan buelta bat emonda. Katarrorako ona ei zan. Orain ez dabe egiten, baina gaztetxuak ziranean horixe egiten zan, ortozik ibili San Juan eguneko garoaren ganean. Hori egitea norberaren osasunerako ona zala esaten zan; beraz, bueltatxu bat egin eta aurrera.
BIDEOA IKUSTEKO SAKATU HEMEN
martes, 24 de junio de 2014
SAN JUAN (ura eta landarak)
Ura
San Juan bezperan itsaso, erreka, iturrietako urek, eta baita garoak be, urtean zehar ez daukiezan botere bereziak izaten ei ditue.
Egunak argitu orduko inontza hartzea, bedar ganean ortozik edo garisoloetan bilozik ibiltea eta iturrietan arpegia, eskuak eta oinak garbitzea ohitura zabala izan da Euskal Herrian.
Landarak
San Juan bezperan txortatxo bat prestetan zan, bedar batzuk, lora, gari- eta arto-landara, berakatz-buru, sagar adar eta abarrez. Hurrengo egunean meza nagusian bedeinkatu eta bueltan kamaran ixten ziran sikatzen. Ekatxa zanean sortako bedar batzuk hartu eta surtara botaten ziran. Urtean zehar erre bako landarak hurrengo san Juan suan erreten ziran.
San Juan egunean mendira joan eta leizar edo elorri zuriaren adarrak ebagi ostean, eguzkiak urten baino lehenago, etxeko atearen albo bietan edo balkoian ipinten ziran etxea eta etxekoak ekatxetik eta tximistetatik babesteko. Urte osoan egoten ziran adarrok ate ondoan eta hurrengo urteko sutean erreten ziran. Hau ohitureau baserri askotan gaur egun be bizirik dago.
lunes, 23 de junio de 2014
SAN JUAN (sua)
2014/06/20, barikua
Ganean daukaguz San Juanak be. Sua, ura eta landarak dira garaiotako erritoak, nahiz eta gehienok suarena bakarrik ezagutu.
Gaurkoan suaren gainekoak labur, gainerantzekoak Sasoain aldizkarian leidu ahal izango dozuez.
San Juan sua
Jai honetako sinbolorik ezagunenetarikoa. Bezpera ilundean, suak isiotzen ziran herriko plaza, baserri, solo eta bidekurutzeetan. Gaur egun be halantxe egiten da. Suaren inguruan alkartu eta suaren ganetik salto eginez formula bereziak esaten dira. Besteak beste:
· San Juan, San Juan biharamunez, gure soloan lapurrik ez, zaporik bez, badago bego, erre beitez, San Juan!
· San Juan, San Juan berde, artoa eta garia gorde, txantxikuak eta zapoak erre, biba san Juan berde
· San Juan Bautista, onak barnera, gaitza kanpora, bakea eta osasuna komeni bada. Sarna fuera!
Suok indar berezia emoten ei dabe: gizakia gaixotasunetatik babestu eta batez be azaleko gatxen kontra egiteko. Ohiturea izan da abereei errautsa ganetik paletea edo sutan egozan gabilekaz soloetara osteratxu bat egitea lapur, sorginkeria eta pizti txar guztiengandik libretako eskatuz.
Ahona konjuru bi:
San Juan bagileko / denpora ederreko / artoak eta gariak kaxan gordetako / zapoak eta sugeak surtan erretako / gora san Juan
Doniane bezpera gabean / abadeak hasarratu ziran / ez ebela besterik egiten / alkarreri musturrak hausten. / gaur dala bihar dala Doniane / etzi san Juan biharamona / gure soloan zapori kez / satorrik bere ez / sugerik bere ez / badagoz bere, erre beitez
Suscribirse a:
Entradas (Atom)











