Vistas de página en total

Mostrando entradas con la etiqueta tutoretza. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta tutoretza. Mostrar todas las entradas

viernes, 27 de junio de 2014

LGTBQ kolektiboaren nazioarteko eguna

Zuotako asko astelehenean beharrean barik oporretan egongo zarie.

zuoi… oporretan zoazienoi
besteoi, astelehenean atzera be beharrean zatozienoi
eta gainontzeko guztioi…

Agur, ondo paseu eta handi bizi.

Uztailak 28. LGTBQ kolektiboaren nazioarteko eguna: Askatasun sexualaren aldeko eguna.


lunes, 16 de junio de 2014

Arkaitz Estiballesen bertsoak

Zuztarluze-ko saioan, Arkaitz Estiballesek botatako bertsoak:

Merezi dabelako. 


KRISIA?

Krisia pertsonei eta herriei gerta dakiekeen gauzarik ederrena da. Krisirik gabe ez dago erronkarik, eta erronkarik gabe bizitzaaspergarria da, agonia motel etengabea. Krisiaz mintzatzea krisia bera eragitea da. Isiltzea, berriz, konformismoa ereitea. Benetan mehatxatzen gaituen krisi bakarra egoera iraultzeko dugun kemen falta da.

Albert Einstein

viernes, 13 de junio de 2014

TELEFONOAN EUSKARAZ

Telefonoak jotzen du. "Bai, zein da?", diot. "Mire, le llamo de… ", erantzuten du beste aldeko ahotsak.

Hortik aurrera elkarrizketa guztia gazteleraz da. "… zu zara linearen jabea? Eskaini nahi dizugu…". Gehiago barik mozten diot: "Begira, Euskadira deitzen ari zara eta hemen bi hizkuntza ofizial dauzkagu. Beti gazteleraz deitzen didazue. Eskatzen dizut euskaraz zuzendu zaiteztela niregana jaramon egitea nahi baduzue".

Beste aldean segundo bateko isiltasuna. Ez zuen horrelakorik espero: "Ez dakit euskaraz". Eta nik: "Kontua ez da zuk niri euskaraz egitea, zure konpainiak baizik. Dezente handia da eta baliabideak dauzka hona deitzerakoan hizkuntza ofiziala dugun euskara erabiltzeko". Hariaz bestalde: "Baina gazteleraz egiten badugu, ulertzen didazu". Ai ama: "Zu zara ez didazuna ulertzen: hemen hizkuntza ofizial bi dauzkagu eta zure enpresak gaitasuna dauka…".

Ohikoena da puntu horretan amore ematea telefono konpainiako langileak. Normalean, gainera, ondo irakatsita daudenez, eskerrak emanez agurtzen dira. Hala ere, zenbait kasutan tematu egiten dira eta bukle batean sartzen gara, harik eta konturatzen diren arte denbora galtzen ari direla. Orduan mozten dute.

Oraindik ez dut lortu kanpoko enpresa horiek euskaraz deitzea. Oraindik.

Ander Etxeberria

martes, 10 de junio de 2014

A Woman's Heart

Bertso topaketa 2014


Gora Euskal Herriko emakumeak!

Martxoak zortzi gainean dugu
emakumeen eguna
parekidea den gizarte bat
da lortu behar duguna.

Maialen dugu emakume ta
bertsolaririk onena
lehen andrea historia osoan
txapela jantzi zuena.

Inma Shara da Amurriokoa
orkestra zuzendaria
nazioarteko banda askotan
izan da aintzindaria.

La Pasionaria” baina izenez
zen Dolores Ibarruri
hainbat borroka ta eskubide
zor dizkiogu berari.

Donostiarra ta oso ausarta
Erausoko Katalina
borrokarako mutil jantziaz
erakutsi zuen grina.

Euskarak asko zor dio gero
Elvira Zipitriari
debekatuta zegoenean

irakasten zuenari

domingo, 20 de abril de 2014

POESIA

SALNEURRIA adierazteko, NORENGATIK kasu-marka erabiltzea
Ehun pezetaGATIK saltzen dut
Ehun pezetaN saltzen dut, edo Ehun pezetaTAN saltzen dut
BakoitzaGATIK mila pezeta dira BakoitzEKO mila pezeta dira
Bost pezeta fotokopiaGATIK Bost pezeta fotokopiaKO

Hauek ere ez dira egokiak:
- Etxe hori saltzen da Etxe hori salgai dago
- Honek ehun euro balio ditu Honek ehun euro balio du

Ariketak gustuko dituzuenontzat, hemen daukazue beste bat:


POESIA

Andresiturrira joateko

ordu laurden behar zan
oinez;
garrafoia bete,
eta beste ordu laurdeneko bidea,
oinez.

Gure amamak,
eta haren aurreko amamek,
inoiz ez eben Andresiturri
agorturik ezagutu.

Beti emankor:
etengabe euri ura lurretik iragazi
eta garbi, garden, limurtzaile, bizi emaile.

Eta horrela gure aurreko
Amamak euren aititekin.

Eta egun batean,
beste herri askotan baino beranduago seguruen,
baina azkenean,
iturria suetean.
Zabaldu eta zarratu
egiten dan iturria!

Eta egun horretan ez zan inor
etxetik iturrira joan,
eta garrafoiak apurtu ziran,
mandoa hil zan,
eta Andresiturrin ez da ordurik
maiteminduen
irri eta zirririk
gehiago izan.

Bakarrik gelditu dira
zapaburuak,
armiarmak,
ugerra
eta inork edango ez dauan
Andresiturriko
etengabeko
ura.

Zergatik utzi daben
ulertzen ez dauan
maitemindua lez.

Eta horrela gure
seme-alabak
suren
seme-alabakaz.

Irudimena Sormen lehiaketa


Irudimena Sormen lehiaketa zabaldu dabe Azkue Fundazioak eta Euskal Kultur Erakundeak, 14 urtetik gorako gazteentzat batez be.

Bertan parte hartzeko, www.irudimena.com webgunean proposatzen diran soinuetatik bat hartu eta, soinu horretan oinarrituta egin behar da sorkuntza-lana: Soinu barri bat  (edozein motakoa, musika, kantua, arrabotsa, nahasketa...), euskerazko testu bat idatzi (edozein generotan, poesia, narrazinoa, deskripzinoa, bertsoak...) edo irudi bat (argazki, marrazki edo margo bat eginez...).

Behin lana eginda, webgune horretan dagoan inprimakia bete eta bialdu egin behar da, maiatzaren 16rako.

Hiru arloetan sari bina dagoz, lehenengoa 300 eurokoa.

viernes, 4 de abril de 2014

2. hiruhilabeteko azterketak bukatu dira!!!

Azterketak bukatu dira!! azkenean!!!! Hurrengo azterketetarako gehiago ikasi behar dugu. Danok hobetu ahal dugu. Ahalik eta hobekien egin behar dugu!! Euskaraz ikasi, bizi, jolastu.... ondo pasa!!!
Los tics en los niños/as. 9 Consejos para actuar con tics nerviosos

miércoles, 2 de abril de 2014

TRIPAZORRI PROGRAMA

“0-12 urteko haurren elikaduraren inguruan izan ditzakegun zalantzak argitzen saiatu gara grabatu ditugun 9 saio hauetan; kanpotik alergi kontuetan, zeliakian, janari osasuntsuan, emozioetan adituak diren lagunak egon dira gurekin TTiKLiK! ELKARGUNEAk Beasainen duen txokoko sukaldean,

Hauek ezagutu nahi? KLIKATU

lunes, 17 de marzo de 2014

viernes, 14 de marzo de 2014

ERLAXAZIO ARIKETAK

Arreta ariketak


http://www.aprendemindfulness.com/
http://www.aprendemindfulness.com/
Konzentratzeko zailtasunak ohiko arazo bihurtzen ari dira geletan. Aurreko artikuluan gure arreta sistemaren diseinuak arazoak sortzen dizkigula ikusi genuen (ikus Arreta ariketak). Gainera, arreta desbiratzen duten kanpoko estimulak gero eta gehiago (eta erakargarriagoak) dira. Hori ere kontra dugu. 
Adituek diote arretaren dispertsioa, “multitarea” delakoa, ikasketa pobre eta mekanikoaren kausa dela. Funtzionamendu kaskarra duen sistema batentzat estimulu horien gainkarga basoko urak gainezka egiteko azken tanta da. Irakasleok arazo bat dugu.
Gure burmuina pentsatzeko makina bat da, orainalditik iraganera eta etorkizunera eramaten gaituena, etenik gabe. D. Goleman aipatzen genuen aurrekoan. Beste psikologoek ere arretaren anatomiari erreparatu diote. Daniel Kahnemanek[1] gauza bera esaten du Pensar rápido, pensar despacio liburuan:
egela-kahnemanCuando pensamos en nosotros mismos nos identificamos con el sistema 2, con el yo consciente y racional que tiene creencias, hace elecciones y decide qué pensar y qué hacer. Sin embargo, aunque el sistema 2 cree estar donde está la acción, lo que está pasando en el momento presente, realmente el protagonista habitual de la historia es el sistema 1, el que opera de manera rápida y automática, con poco o ningún esfuerzo y sin sensación de control voluntario.
Denak bat datoz. Gure arreta sistemak gaizki funtzionatzen du. Buruaren funtzionatzeko modu automatiko hori saihesteko arreta modalitate-aldaketa entrenatzea proposatzen genuen aurrekoan. Gaur beste metodo batetaz hitz egingo dizuet: Mindfulness edo (guk esango genuke) “kontzientzia osoz”. Gure artean Meditazioaren eta yogaren inguruan dabiltzanen artean ezaguna da, baina indarra hartzen ari da hezkuntza komunitatean ere.
Kontzientzia osoz” jardutea orainaldian zentratzea da eta gorputzean zein buruan gertatzen diren gauza guztien kontzientzia hartzea, inolako epaiketarik egin gabe.
http://www.aprendemindfulness.com/
Mindfulness burua pausatzea da eta gure pentsamenduen, emozioen eta sentsazioen kontzientzia hartzean datza. “Kontzientzia osoz” praktikatzeak gure arreta kontrolatzeko eta gure zentzumenekin birkonektatzeko aukera ematen digu. Unean uneko kontzientzia hartzea. Orain eta hemen.
Burua beteta (pentsamenduak emozioak,…)  ala  kontzientzia osoz (unean uneko kontzientzia hartu)?
Mindfulness metodoa esparru desberdinetan lantzen da: osasuna, negozio munduan… Hezkuntzan metodo horren eragina  aztertu dutenak praktikaren abantailak aipatzen dituzte, horien artean:
  • Arreta trebetasunak areagotzea
  • Informazioa prozesatzeko trebetasuna handitzea
  • Antsietatea eta depresioa murriztea
  • Emozioen erregulazioa hobetzea eta buruaren egoera positiboak lantzea
  • Sormena aberastea
  • Giza Trebetasunak zabaltzea
  • Enpatia garatzea
Hobekuntza horien zehaztasunak Mindfulness en la educación, evidencia científica artikuluan aurkituko dituzue.
Baina onena probatzea da. Badituzu 3 minutu “kontzientzia osoz” praktikatzeko?

[1] Daniel Kahnemanek 2002ko nobel saria irabazi zuen ekonomian (bai, ekonomian), ziurtasunik ezean erabakiak hartzeari buruzko haren lanarengatik

miércoles, 12 de marzo de 2014

SEGURTASUNA INTERNETEN II

Internet mundu oso zabala da, eta mundu osora konektatzen gaituen hodei honek bere arriskuak ditu, bai gure ordenagailu nahiz pribatasunerako. Jarraian hainbat mehatxu aztertuko ditugu, ezagutu ditzagun eurei buruz hitz egin ahal izateko. Arrisku aunitz ditugun arren, arruntenak edo entzunenak honexek:

Birusa, zizarea, troianoak / troiarrak, adwarea, spywarea, SPAM-a, phishing-a, grooming-a…

NOLA BABESTU?
Gure ordenagailua babesteko, eta nola ez, gure ordenagailuan ditugun datu pribatu guztiak babestu ahal izateko pausu batzuk jarraitu behar ditugu:

-Sistema eragilea berritua eraman
-Sergurtasun softwarea eduki eta maiz berritu (antibirusa + firewall)
-Ez ibili webgune arriskutsuetan
-Ez instalatu zalantzezko jatorriko programak
-Saiatu programa gutxi jaisten.
-Datuen eta programen kopiak egin noizean behin.
-Periferiko bat sartzerakoan, antibirusa pasa.
-Pirbatasuna(Sare Sozialetan batez ere)
-Ez eman inoiz datu pertsonalik: telefonoa, helbidea…
-Eguneroko hitzorduak ez argitaratu
-Ez igo edozein argazki internetera
-Ez onartu ezagutzen ez dituzunen lagun eskaerak
-Lagun bat onartu aurretik, beste bide batez hitz egin berarekin

Azken finean, kontuz interneten!

Ibili, baina burua e-rabiliz!

lunes, 10 de marzo de 2014

SEGURTASUNA INTERNETEN

Internet mundu oso zabala da, eta mundu osora konektatzen gaituen hodei honek bere arriskuak ditu, bai gure ordenagailu nahiz pribatasunerako. Jarraian hainbat mehatxu aztertuko ditugu, ezagutu ditzagun eurei buruz hitz egin ahal izateko. Arrisku aunitz ditugun arren, arruntenak edo entzunenak honexek:

Birusa
Zizarea
Troianoak / Troiarrak
Adwarea
Spywarea
SPAM-a
Phishing-a
Grooming-a

jueves, 20 de febrero de 2014

Kontzeptu mapa

Kontzeptu-mapa informazioa aurkezteko diagrama bat da, gai baten ikuspuntu zehatza irudikatzeko erabiltzen dena,kontzeptuak erlazionatuak eta hierarkikoki antolatuak agertzen direlarik. Hiru elementuk osatzen dute mapa kontzeptualak: kontzeptuak, hauek lotzeko geziek, eta esteka-hitzak. Azkeneko hauek kontzeptuen arteko erlazioak azaltzen dituzte. Hiru oinarrizko elementu hauekin proposizioak sortzen dira, eta hauek dira benetan kontzeptu mapa osatzen dutenak. Kontzeptu mapak informazioa azaltzea errazten du eta horrela kontzeptuen ulermena eta memorizazioa bideratzen du. Ideiak garatu eta sormena bultzatzeko erabiltzen diren adimen-mapak ez bezala, zehaztasuna bilatzen da kontzeptu-mapen bitartez. Joseph Novak izan zen kontzeptu-mapak garatu zituen lehenengo hezitzaileetako bat, 1970 hamarkadan.


ORAIN, EGIN DEZAGUN GUK INGURUNE ARLO GAI BATEN KONTZEPTU-MAPA BAT:
google: IHMC CmapTools



freemind: http://librezale.org/wiki/FreeMind