Vistas de página en total

Mostrando entradas con la etiqueta umorea. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta umorea. Mostrar todas las entradas

lunes, 23 de junio de 2014

SAN JUAN (sua)


 
2014/06/20, barikua












Ganean daukaguz San Juanak be. Sua, ura eta landarak dira garaiotako erritoak, nahiz eta gehienok suarena bakarrik ezagutu.

Gaurkoan suaren gainekoak labur, gainerantzekoak Sasoain aldizkarian leidu ahal izango dozuez.

San Juan sua

Jai honetako sinbolorik ezagunenetarikoa. Bezpera ilundean, suak isiotzen ziran herriko plaza, baserri, solo eta bidekurutzeetan. Gaur egun be halantxe egiten da. Suaren inguruan alkartu eta suaren ganetik salto eginez formula bereziak esaten dira. Besteak beste:

·   San Juan, San Juan biharamunez, gure soloan lapurrik ez, zaporik bez, badago bego, erre beitez, San Juan!
·   San Juan, San Juan berde, artoa eta garia gorde, txantxikuak eta zapoak erre, biba san Juan berde
·   San Juan Bautista, onak barnera, gaitza kanpora, bakea eta osasuna komeni bada. Sarna fuera!

Suok indar berezia emoten ei dabe: gizakia gaixotasunetatik babestu eta batez be azaleko gatxen kontra egiteko. Ohiturea izan da abereei errautsa ganetik paletea edo sutan egozan gabilekaz soloetara osteratxu bat egitea lapur, sorginkeria eta pizti txar guztiengandik libretako eskatuz.

Ahona konjuru bi:

San Juan bagileko / denpora ederreko / artoak eta gariak kaxan gordetako / zapoak eta sugeak surtan erretako / gora san Juan

Doniane bezpera gabean / abadeak hasarratu ziran / ez ebela besterik egiten / alkarreri musturrak hausten. / gaur dala bihar dala Doniane / etzi san Juan biharamona / gure soloan zapori kez / satorrik bere ez / sugerik bere ez / badagoz bere, erre beitez

viernes, 20 de junio de 2014

AZKEN BERTSOA 2014



Urteak pasa ta hemen gaude                                                                                                                                    
gaztetxo batzuk agurtzen,
danok batera izan ditugu
egunak ondo pasatzen.

Oraindik dugu gure buruan
heldu zineten  eguna,
pardela eta txupete eskuan
malkoak ere aurpegian.

Gazte jatorrak zarete denak
batzuetan ere bihurri,
zuen bihotza zoriontasunez
bete ezazue poliki.

Etorkizunak zuen beharra
izango du seguruenik,
baina ez ahaztu zuen hezkuntzan

partaide gaituzuenik.

lunes, 16 de junio de 2014

ZUZTARLUZE TXAPELKETA 2014

ZUZTARLUZE TXAPELKETA 2014


ESKERRIK ASKO…

…txapelketa ondo dozuen tekniko guztioi
…horren zoli eta gogotsu parte hartu dozuen ikasleoi
…egitasmoan sinistu dozuen hezkuntza zentroei
…euskara horrenbeste sentitan dozuen ikusleoi
…babesa emon daben erakundeei
…batera nahiz bestera inplikatu zarienoi

EUSKARAZ BIZI GURA DOGU!

Arkaitz Estiballesen bertsoak

Zuztarluze-ko saioan, Arkaitz Estiballesek botatako bertsoak:

Merezi dabelako. 


martes, 10 de junio de 2014

OLIBATXO gure lagun berriaren aurkezpena

Bertso topaketa 2014


Gora Euskal Herriko emakumeak!

Martxoak zortzi gainean dugu
emakumeen eguna
parekidea den gizarte bat
da lortu behar duguna.

Maialen dugu emakume ta
bertsolaririk onena
lehen andrea historia osoan
txapela jantzi zuena.

Inma Shara da Amurriokoa
orkestra zuzendaria
nazioarteko banda askotan
izan da aintzindaria.

La Pasionaria” baina izenez
zen Dolores Ibarruri
hainbat borroka ta eskubide
zor dizkiogu berari.

Donostiarra ta oso ausarta
Erausoko Katalina
borrokarako mutil jantziaz
erakutsi zuen grina.

Euskarak asko zor dio gero
Elvira Zipitriari
debekatuta zegoenean

irakasten zuenari

lunes, 9 de junio de 2014

Lazkao herria- Lazkao txiki. Joxe Migel Iztueta Kortajarena

Atzo, gure irakaslea Lazkaon egon zen igandea pasetan. Nor da Lazkaoko bertsolaririk famatuena? Ba bai, asmatu duzue, Joxe Migel Iztueta Kortajarena, Lazkao Txiki da. Eta herriko seme bezala, estatua bat dago bere herrian.




Lazkao Txiki, benetako izenez Joxe Migel Iztueta Kortajarena (Lazkao1926ko irailaren  15a - Donostia,1993ko apirilaren 3aGipuzkoa eta Euskal Herri osoko bertsolaririk ezagunenetakoa izan zen.

Bizitza

1926ko irailaren 15ean jaio zen Lazkao udalerriko Lazkaomendi auzoko Abaliñe baserrian. Eskolan zortzi urterekin hasi zen. Oso azkar ikasi omen zuen irakurtzen eta idazten. Bertsolariak lehen aldiz bederatzi urterekin ikusi zituen,Zepai eta Uztapide hain zuzen. Izugarri gustatu zitzaion eta orduantxe hasi omen zitzaion bertsotarako zaletasuna pizten.
Umea zela Espainiako Gerra Zibila ezagutu zuen. Soldaduzka egitera Afrikarajoan behar izan zuen bi urterako. Arabieraz hamar arte kontatzen behintzat ikasi omen zuen. Lazkao Txiki ezkongabea zen, eta bakardade hori zuen bere minetako bat. 1978an Ahetzen Mattin bertsolariari egindako omenaldian halaxe abestu zuen:eo eo
Ez eduki, ez, ni beti pozik
egoten naizen usterik,
ez bai dadukat andregairikan
ez bai daukat emazterik.
Hamaika aldiz egon izan naiz
barrua penaz beterik;
baina nik poza kantatutzen det
tristura neutzat gorderik.

Euskaldunen arteko zatiketak ere min handia ematen zion. Oso naturazalea zen, bereziki txakurren lagun handia. Noizbait txorien abestiak grabatzen ere ikusi omen zuten mendian. Umeak ere gustuko zituen, oso umezalea zen. Ofizio askotan aritu zen bere bizitzan zehar: baserritar, igeltsero, galdaketako langile, pentsu saltzaile...
Askotan bertso lanarekin aspertuta edo nazkatuta egoten omen zen. 1976anomenaldi bero bat eskaini zitzaion Donostian. Bere jendaurreko azken bertsoa1993ko urtarrilean kantatu zuen, Santi Onaindiari eta Alfontso Irigoieni egin zitzaien omenaldian. 1993ko apirilaren 3an hil zen Donostiako erietxean, bihotzeko gaixotasun baten ondorioz. Hil aurreko ebakuntzan honela esan omen zion anestesia jarri behar zion medikuari: "Zuk lokartu egingo nauzu, bai, baina gero nork jarriko dit iratzargailua?".

Bertsolaria

Lazkao Txikik 1943an, hamazazpi urterekin kantatu zuen lehen aldiz plazan,Basarri eta Saiburu bertso lagun zituela. Ordutik aurrera ezin konta ahala saiotan parte hartu zuen, bai plazan eta baita txapelketetan ere. Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan txapeldun (1964, 1965) eta txapeldunordea izan zen (1950, 1962). Euskal Herriko Txapelketan bigarren izan zen 1965ean, Uztapideren atzetik. Basarri, Zepai, Mitxelena, Uztapide, Xalbador, Mattin eta beste hainbatekin kantatu zuen.
Mattin txikiarekin bikotea osatuz, bertso saioei gatza eta piperra jartzen zien. Bertsolaritza zaharreko eskolakoa, umore handikoa eta bizia zen; gai sakonetan ere entzulearengana heltzen abila. Ikasketa handirik gabea bazen ere, gizon azkarra. Txiste kontalari lanetan ere trebea zen. Bertsolari eta pertsona bezala maitatua, bere bizitzan oinarritutako marrazki bizidunak ere egin izan dira telebistan.

Bertso ezagun batzuk

·                    1962an txapelketa batean Eibarren jarri zioten puntuari emandako erantzuna:

Bertso bat botaiozu
zeure buruari.

Ezagutzen det eta
erreza da hori
mutik txiki-txikia
koloreak txuri
arkume jaio berri
txiki bat dirudi.

·                    Txapelketa batean egunsentiari kantatuak:

Goizean goiztar jaikitzen banaiz

kanporatutzen naiz beti,
ta ikusten zaitut zerura goruntz
eguzkiaren aldeti.
Eguzkiaren argitasuna
hortxen dator sortaldeti,
eunan haurtzaro besteik ez zera
bihotzeko egunsenti.

Urre antzeko argitasunez
jantzi da zeru urdina,
gure Jainkoak mirari antzo
zeru goitikan egina.
Behar genduke sendotasuna
eta sinistapen fina,
zer miraria egunsentiaz
konturatuko bagina!

Loa uxatu det ohetik eta
eguzkiak hor dio su,
inpernuaren antz berbera zuk
alde batera daukazu;
baina eguna gazte zera ta
zure eskuan naukazu,
mila zorion egun guztian
arnas ematen banauzu.

·                    Zestoako kiroldegian, "Amaren bularrari bi bertso" gaiarekin:

Maitasunezko bi iturritxo

bularra edo petxuak,
ama nereak eman zizkidan
bere maitasun itxuak,
neregatikan zer egin zuen
nere amatxo gaixuak:
maitetasuna urtuta eman
halako trago goxuak.

Bularra eman eta ondoren
han hasi ohi zan kantuan,
nere burua erdi lotan nik
han jartzen nuen orduan.
Nere amatxo maitagarria
egongo zera zeruan,
haundia hazi ez banaiz ere
ahalegin egin zenduan


miércoles, 28 de mayo de 2014

Zuztarluze txapelketako Aperribaiko FINALA

Atzo, Maiatzaren 27a, asteartea, Zuztarluzeko FINALA jokatu genuen 6. mailakoen gelan. Laugarren mailako ikasleak ere gonbidatuak egon ziren. Oso ondom pasa genuen eta bertoko euskara ikasteko jolastu genuen. Finalistak hauek izan ziren:
1. Janire eta Chaima.
2. Adrián eta Humbert.
3. Josu eta Ihart.
4. Derek eta Sheila



ZORIONAK JOLASAN PARTE HARTU DUZUEN GUZTIOI!!




viernes, 23 de mayo de 2014

'Bagara' abestia aurkeztu du Honat taldeak, Basauriko Cup Song bat

Basauriko Musika talde batek, Honat taldeak, cup song bat egin du basauritarrentzat. Eskolan Basauriko irakasle asko daude. Badakizue nortzuk diren?


Basauriko Cup Song bat

Honat erromeria taldeak 'Bagara' abestia argitaratu du, Basauriren inguruko Cup Song erritmoan sortutako kanta Euskal Asteari begira. Hiru urtetan, hiru abesti plazaratu dira Basauriren inguruan: 'Eskarabilera bila', 'Basaurin Be Bagara' eta 'Bagara'.

Basauri eta bere auzoek badute abesti berri bat. Datorren asteko Euskal Asteari begira, 'Bagara' kanta argitaratu du Honaterromeria musika taldeak. Izan ere, maiatzaren 12tik 18ra bitartean Euskal Astea ospatuko da Basaurin.
Ahotsa eta instrumentazioa musika taldeak berak sortu du Cup Song estiloari jarraituz. Cup Song abesti estiloa aspaldi ezaguna egin zen eta edalontzi batekin egindako soinu eta mugimenduak txaloekin batera sortzen duten melodia batean datza. 'Bagara' abesti ibilbide luzea izango du Basaurin. Izan ere, Euskarabila euskara elkarteak Basauriko eskoletako 3.600 umeekin grabatzeko asmoa du 'Bizi Kirola Euskaraz' egunean plazaratzeko, Honat taldearen kontzertuarekin batera.
Iñigo Arteagoitia Kareaga Goikoa eskola irakasleak idatzi ditu hitzak, Basauriko Bertso Eskolarekin batera. Honako hau da Honat taldeak egin duen bigarren abestia Basauri protagonista duena. Aurrenekoa, 'Eskarabilera bila' iaz entzungai izan genuena Basauri Sanfausto jaietan.


http://www.bidebietairratia.com/euskera/index.php/zure-udalerria/basauri/478-bideoa-bagara-abestia-aurkeztu-du-honat-taldeak-basauriko-cup-song-bat.html

miércoles, 14 de mayo de 2014

Zuztarluze finala, Galdakao

Datorren hilaren 12an Galdakaoko Zuztarluze finalak burutuko ditugu.
Honen inguruko informazioa zuztarluze.com-en publikatu genuen:

LHko ikastegiak, 5 bikote:

  • Aperribai: Chaima Ouatik eta Janire Pinilla.
  • Gandasegi: Aner Romero / Naroa Hernando
  • Unkina: Zuriñe Roscales / Nahia Etxebarria
  • Urreta: Jon Ortega / Eneko Granado
  • Eguzkibegi: Araitz Rodriguez / Garbiñe Sagardui




ANIMO ETA ONDO PASA!!!

lunes, 12 de mayo de 2014

Ligatzen....

Nola esaten da 'ligatu' Maulen, Bilbon eta Azpeitian?

Berriemaile berriak izan dira "Tribuaren Berbak" saioan: Maulekoa, Bilbokoa eta Azpeitikoa. Beraien euskalkian aritu dira.

http://www.eitb.com/eu/bideoak/osoa/2223150/bideoa-nola-esaten-da-ligatu-maulen-bilbon-eta-azpeitian/

miércoles, 2 de abril de 2014

APIRILA eta KUKUA

APIRILA

Apirilaren lehenengo domekan euria bada, hil guztian hiru egun ateri ez da izango.
Apiril ona ikusteko ehun urte bizi behar da. Ni ehun eta bi bizi eta hondino on bat ez dot ikusi

KUKUA (Cuculus canorus)   

Irudia: Raul Domínguez Pazo

Udabarriaren etorreraren seinale ageri eta nabari bat kukuaren kantua da. Makinatxu bat esaera eta siniskera dagoz txori honen ganean.

Sineskeren artean euretako batzuk kukuaren urteko lehenengo kantuarekin lotuta dagoz. Lehenengo biderrez kukuaren hotsa entzutean aldean dirua daroanak urte osoan izango dauala esaten da.

-Kukurik kukura; kukutik kukura: De año en año.
-Hurrengo kukua ez dau horrek entzungo: Le quedan dos telediarios.
-Kukuak Andra Mari Martikoz kuku, San Pedroz mutu.
-Kukuak kuku Erromako zubian, zortzi egunerako agertuko da Euskal Herrian.
-Kukuak bere izena kantaten dau.
-Kukua etorri, gosea etorri; kukua joan, gosea joan.
-Kukua kantatzen euri eta eguzki.
-Kukuak zazpi urtean eskolan ibili eta kuku baino besterik ez eban ikasi.