Vistas de página en total
Mostrando entradas con la etiqueta ingurune. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta ingurune. Mostrar todas las entradas
martes, 10 de junio de 2014
MATUSALENEK 72 URTE
Bibliaren arabera, Matusalen Itun Zaharreko pertsonaiarik adintsuena izan zen, 969 urte zituela hil omen baitzen. Baina adin hori ez zen ezohikoa garai haietan, Adam 930 urtera iritsi baitzen, eta Noe 950era. Luzera horren azalpen teologikoak dio Jainkoak bizitza luzea eman ziela gizakiei, baina Uholde Handiaren ondoren gizakiak aurreko bekatuengatik zigortzea erabaki zuela, bizitza zikloa nabarmen laburtuz.
Azalpen lurtarra soilagoa da: Bibliaren itzultzaileak erratu egin omen ziren eta ilargi zikloak eguzki ziklotzat hartu zituzten. Itun Zaharreko pertsonaien adinak, beraz, 13,5ez zatitu beharko lirateke. Horrenbestez, Matusalenek 72 urte izango zituen hil zenean. Ez da gutxi Antzinarorako.
Matusalenen irudia Canterburyko katedraleko beirate batean.
miércoles, 4 de junio de 2014
Urdaibai Bird Center
Hona hemen familiarekin joateko irteera bat: Urdaibai Bird Center. Leku zoragarria eta asko ikasiko duzue!

Urdaibai Bird Center zabalik dago Atlantiko ekialdeko migrazio-bidean dauden hezeguneetako hegaztien azterketan interesa duten beste zentro batzuekin lankidetzan aritzeko.
http://www.birdcenter.org/eu
Urdaibai Bird Center naturaren museo bizia da, jendaurrera irekita dago hegaztiez eta horien migrazioez gozatzeko. Ekipamendua bera, paduraren behatoki aparta da eta Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren bihotzean kokatzen da.
Zentroan bertan, ikerketa eta dibulgazio taldeak bildu eta koordinatzen dira, eta, horrela, bisitariak hegaztiei buruz garatzen diren proiektuen lekuko pribilegiatuak dira.
Zentro bizia da; inork ez daki egun berriak zer ekarriko duen, izan ere, hegaztiek zehazten dute Zentroaren norabidea.
Urdaibai Bird Center zabalik dago Atlantiko ekialdeko migrazio-bidean dauden hezeguneetako hegaztien azterketan interesa duten beste zentro batzuekin lankidetzan aritzeko.
miércoles, 14 de mayo de 2014
jueves, 8 de mayo de 2014
lunes, 28 de abril de 2014
Kolonbia- Maider
Kolonbiako kapitala Bogotá da. Kolonbia, gutxi gorabehera 46.600.000 biztanle ditu. Kolonbian hitz egiten da Gaztelaniaz, Chibcha eta Quechua. Kolonbian 4 klima mota daude: mendiko klima, basamortuko klima, klima ekuatoriala eta klima tropikala. Niri gehien gustatu zaidan lekua Amazonas da.
AMAZONAS
miércoles, 2 de abril de 2014
TRIPAZORRI PROGRAMA
“0-12 urteko haurren elikaduraren inguruan izan ditzakegun zalantzak argitzen saiatu gara grabatu ditugun 9 saio hauetan; kanpotik alergi kontuetan, zeliakian, janari osasuntsuan, emozioetan adituak diren lagunak egon dira gurekin TTiKLiK! ELKARGUNEAk Beasainen duen txokoko sukaldean,
Hauek ezagutu nahi? KLIKATU
lunes, 24 de marzo de 2014
GEOGRAFIA
1
| EHko eskualde eta herrien informazio estatistikoa |
2
| EHko ibaiak |
3
| EHko mendiak |
4
| Gipuzkoako herriak |
5
| España: Mapas físicos y políticos con datos de cada Comunidad Autónoma. |
6
| SOCIALESWEB: Mapas, historia y arte. BUENO |
7
| MUTURZIKIN: Mapa fisiko, politiko, hizkuntzak,...: EH, Europa, Afrika... ONA |
8
| MAPAS-FLASH: Juegos en flash para aprender geografia. |
9
| Gipuzkoa mendiz mendi: Gipuzkoako ibilbideak, parke naturalak,... ONAhttp://go.hrw.com/atlas/span_htm/index.htm |
jueves, 13 de marzo de 2014
9. Hidrosfera eta atmosfera
- Beste eskema bat
- Lurraren atmosfera: bideoa1 eta bideoa2
- Hidrosfera: wikipedia eta zientziaberri
- Agrega: HOD
- Klikatu hemen 1ccnn09
- Jarduera: atmosfera
- Elhuyarreko Unitate praktikoa
domingo, 2 de marzo de 2014
Lurra planeta
Ikasle batek lurraren eraketari buruzko bideo interesgarri bat bidali dit. Hona hemen bideoa:
domingo, 23 de febrero de 2014
jueves, 20 de febrero de 2014
Kontzeptu mapa
Kontzeptu-mapa informazioa aurkezteko diagrama bat da, gai baten ikuspuntu zehatza irudikatzeko erabiltzen dena,kontzeptuak erlazionatuak eta hierarkikoki antolatuak agertzen direlarik. Hiru elementuk osatzen dute mapa kontzeptualak: kontzeptuak, hauek lotzeko geziek, eta esteka-hitzak. Azkeneko hauek kontzeptuen arteko erlazioak azaltzen dituzte. Hiru oinarrizko elementu hauekin proposizioak sortzen dira, eta hauek dira benetan kontzeptu mapa osatzen dutenak. Kontzeptu mapak informazioa azaltzea errazten du eta horrela kontzeptuen ulermena eta memorizazioa bideratzen du. Ideiak garatu eta sormena bultzatzeko erabiltzen diren adimen-mapak ez bezala, zehaztasuna bilatzen da kontzeptu-mapen bitartez. Joseph Novak izan zen kontzeptu-mapak garatu zituen lehenengo hezitzaileetako bat, 1970 hamarkadan.
ORAIN, EGIN DEZAGUN GUK INGURUNE ARLO GAI BATEN KONTZEPTU-MAPA BAT:
google: IHMC CmapTools
freemind: http://librezale.org/wiki/FreeMind
ORAIN, EGIN DEZAGUN GUK INGURUNE ARLO GAI BATEN KONTZEPTU-MAPA BAT:
google: IHMC CmapTools
freemind: http://librezale.org/wiki/FreeMind
martes, 18 de febrero de 2014
Dokumentalen biltegia
Arlo guztietako dokumentalak aurkitu ahalko dituzue bai zuen interesa edo jakin-mina asetzeko edo gozatzeko, bai klasean erabiltzeko.
Historia Chanel, Odisea Chanel, BBC, La sexta, La noche temática, Documentos TV eta abarreko kanaletan edo telebista saioetan emandako dokumentalak dira.
Zuen intereserako izatea espero dut
lunes, 17 de febrero de 2014
jueves, 13 de febrero de 2014
ILARGIA
Egun on LAGUNOK!
Bada, ez. Mitxelenak aspaldi erakutsi zigun, beste hainbat hizkuntzatan bezala (urrutira joan gabe, konparatu ingelesezko moon eta month), denborazko unitatearen izena eta gaueko argizagi nagusiarena bat eta bera izan dela euskaldunontzat ere: hil (cf. ilen ‘astelehen’ eta latinezko lunae (dies), edota ilgora/ilbehera hitzetako lehen zatia).
Anbiguotasunak direla-eta hiztunek forma berriak asmatu ohi dituzte, eta normalean kontzeptu arrunt-erabilienak eraman ohi du sari hori. Gure kasuan argi hitza erantsirik il(h)argi sortu genuen (edo, bestela, hasieran ‘ilargiaren argi’ esanahia zukeena ‘ilargi’ esateko baliatu). Denok ez bide genuen, horratik, berdin jokatu: hitzik gabe geratu zen kontzepturako ilargi-argi eratu zen, zeina bizkaieradunek iretargi bilakatu zuten, zeinak ‘ilargi’ esanahia ere bereganatu zuen, ostera ere. Erronkarin, aldiz, goiko hitzari esleitu zioten ‘ilargi’ adiera, bai eta, zuberotarrekin batera, argizagi hitzari ere.
Guztia irakurtzeko: SAKATU
jueves, 23 de enero de 2014
EUSKAL HERRIKO ALTXORRETAN BARRENA
Kaixo, Arkaitz Astiazaran deitze naiz, eta zuengana zuzentze naiz EUSKAL HERRIKO ALTXORRETAN BARRENA bideo-dokumentalaren aurkezpena egiteko.
Bideoak 2013ko udaberrian Euskal Herrian zehar egindako 4400km-ko txirrindu bidaia azaltzen du, 800 herri eta 175 mendate igaroz. Neuk motxilan neraman kameraz grabatutako irudiekin sortutako 54 minutuko euskarazko dokumentala da EUSKAL HERRIKO ALTXORRETAN BARRENA, baliabide oso xumeekin baina gogo eta ilusio handiz egina, euskal musika anitzaz eta toki bakoitzeko berezitasunen azalpenez lagundua. Dokumentalaren helburua gure inguruko txokorik ederrenak erakutsi eta gure herrialdean bidaiatzeko ideiak ematea da. Oso egokia da gaztetxoek gure inguruneko geografia, historia, ohitura, mitologia eta gertakizunak ikasteko, eta baita ere kirol jarduera sustatzeko.
Informazio gehiago nahi izan ezkero begira dezakezue egitasmoaren blog orrialdea:http://
Dokumentalaren aurkezpen trailerra (2 minutukoa) ikusteko:
http://www.youtube.com/watch?
Euskal Telebistako Zu kirolari saioan egindako 5 minutuko erreportaia ikusteko:
http://www.eitb.com/eu/
sábado, 18 de enero de 2014
viernes, 10 de enero de 2014
Niagarako ur jauziak izoztuta
Niagarako ur jauziak izoztuta agertu dira gaur.
http://www.elmundo.es/album/internacional/2014/01/09/52ce9cc722601dc7738b4576_8.html
http://www.elmundo.es/album/internacional/2014/01/09/52ce9cc722601dc7738b4576_8.html
Suscribirse a:
Entradas (Atom)
