Vistas de página en total

martes, 7 de mayo de 2013

UXUE PLAYMOBILEKO ERAIKUNTZAK IKUSTEN (Bilbon)

Kaixo Uxue naiz, 5.mailan nago eta playmobileko erainkuntzei buruz hitz egingo dizuet. Hor gauza asko daude bisitatzeko: Euskal Herriko kirolak, animaliak, jauregiak…Leku hau Bilbon dago. Oso polita da,  bisitatzera animatzen zaituztet! Asko gustatuko zaizue!

BIDEOAK:

Oier Cabarcenon eta Dinopolisen

Iepa!! Oier naiz, 5. mailako ikaslea. Asteburu batean, Cabarcenora joan nintzen (Kantabria). Cabarceno izugarri polita da, mota askotako animaliak daude (40 mota baino gehiago). Afrikako animaliak daude, adibidez: elefanteak, lehoiak, tigreak... Europako animaliak ere daude, adibidez, Gibraltarko tximinoak. Australiako animaliak ere: walabiak. Hauek izan ziren nire gustokoenak. Hona hemen Cabarcenoko webgunea: http://www.cantur.com/instalaciones/actualidad/4-parque-de-cabarceno

Niretzat ez da zoo normal bat. Animaliak ia-ia solte daude. Hogeitamar alditan joan zaitezke,animaliek gauza ezberdinak egingo dituztelako.







 Teruel herrian dagoen DINOPOLIS bisitatzea be gomendatzen dizuet: http://www.dinopolis.com/

 

lunes, 6 de mayo de 2013

Maider "Laguna Negra" bisitatzen

Kaixo Maider deitzen naiz 10 urte ditut eta irteera asko egitea gustatzen zait. Behin "Laguna negra"-ra (Aintzira beltza) joan nintzen. Nolakoa den kontatuko dizuet: "Laguna negra"-ra joateko aldapa handi bat igo behar duzu, ni joan naizenean elurrez beterik zegoen. Egun hartan, elurreko arroparik gabe joan nintzen. Elurra zirriztatzen zuen eta gora heldu nintzenean, laguna izoztuta zegoen. Argazki batzuk atera nituen eta aldapa jeitsi nuen. Aldapa oso zorrotza zen eta zati bat ipurdiz jeitsi nuen. Beheraino heldu giñenean nire herrira joan ginen. "Laguna Negra" bisitatzea aholkatzen dizuet!! Elurra dagoenean batez ere.
Bideoa:

domingo, 5 de mayo de 2013

Naia Gorostiola zaldian ibiltzen

Nik Naia Gorostiola dut izena. 6. Mailan nago eta 11 urte ditut. Duela urte bat eta 1/2 hipika ikastaro bat egin nuen , Bedian eta nik berriro egingo nuke. Zaldian ibiltzea asko gustatu zitzaidan. Ahal dudan asteburu guztietan nire aitarekin mendira joaten naiz. Asko gustatzen zait aitarekin mendira igotzea eta han egun pasa egitea. Mendira igotzea oso osasuntsua da eta asteburuetan mendira joatera animatzen zaituzte. Animo! Hona hemen Bediako hipika klubeko webgunea eta argazkia: http://www.euskalhorse.net/hipica/club/bedia/  
 Mendira joan, Biberora adibidez:
 
Bideoa:

Marta arrantzan

Kaixo Marta Merino naiz hemen nago arrantza egiten eta oso ondo pasatzen dut. Arrantza egiten erlaxatzen naiz eta klaseko gauzetaz deskonektatzen dut. Argazki hau aukeratu dut polita eta dibertigarria delako. Noizbehinka arrantza egitera animatzen zaituztet!

Garazi Sara herriko kobazuloetan

Kaixo, Garazi naiz. Sarako kobetan egon nintzen eta oso ondo pasatu nuen. Nire amarekin, aitarekin eta nire anaiarekin egon nintzen. Oso dibertigarria eta interesgarria izan zen. Mitologiari buruz gauza pilo-pilo dauka.



Bideoak: