Vistas de página en total

viernes, 24 de mayo de 2013

Borjaren istripua

Kaixo Borja naiz. Igandean (2013-5-12) jausi nintzen eta belauna josi behar izan zidaten. Hona hemen proba:

Mila esker nire lagunei nitaz arduratzeagatik!
Orain ondo nago!!!

Borja eta Prestige

Kaixo Borja naiz 11 urte ditut eta nire osaba Prestige-en hondamendian egon zen laguntzen (petroleoa kentzen laguntzen). Begira argazki hau, nire osaba ez dago baina hau egin zuen:
BIDEOAK:



jueves, 23 de mayo de 2013

Athletic-en ereserkia kolonbiako batek abestua

Kolonbia herrialde ederra da. Paisaia ikaragarri politak ditu eta bisitatzea gomendatzen dizuet. Jendea oso jatorra eta atsegina da. Cartagena herrian, horrelako pertsona batekin egin nuen topo. Athleticen ereserkia buruz zekien, hona hemen proba:



Cartagena:

 Rosarioko irlak


miércoles, 22 de mayo de 2013

Betaurrekodunen kluba

Gaur (2013-5-22)  Janire, lehenengo aldiz, betaurrekoekin etorri da eskolara. Oso betaurreko politak ekarri ditu eta oso guapa dago. Ongi etorri gure klubera!!!

2013-5-22

Urko Villamartinen


Kaixo Urko Araluze naiz. 5. mailan nago eta irakasleak gelan denbora aprobetxatu behar dudala esaten dit egunero. Horregatik, gaur oporretan penstatzen nago.  Nire gustuko lekua VILLAMARTIN da. Burgosen dago eta sartu aurretik kobazulo handi bat dago. Kobazuloa oso handia da eta barruan bideo bat ikusten duzu. Etxe asko daude baina jende gutxi, bostehun baino gutxiago daude. Nire izekoa asteburuetan joaten da hango etxe batera lo egitera , etxea nire osabak egin du. Batzuetan ni joaten naiz asteburua pasatzera.
Katu bat, txakur bat, eta oilo batzuk ditu. Baratza  du baina orain ez dauka hasiak botata.
Oso ondo pasatzen dut leku horretan eta nire familiak ere oso ondo pasatzen du. 



Beste leku batzuk:








Xabier futbolean: SD ARIZ


Ni Xabier naiz eta hamaika urte ditut. Atzo  Guggenheim (webgunea) museoan egon nintzen,  oso polita eta interesantea da. Eskola kanpoko ekintzen artean, futbolara jolasten dut. Astearteetan eta ostiraletan entrenatzen dut, nire taldea Basaurikoa da eta SD Ariz deitzen da. Nire ustez, futbolean jokatzen ona naiz.
  
Hau da nire taldeko armarria:




viernes, 10 de mayo de 2013

Aritz skaterra

Kaixo!! Aritz naiz 6 mailako ikasle bat. Nire denbora librean skatearekin joaten naiz patinatzera Basaurira, Bilbora… Skate egitea gustatzen zait lagunekin egoteko aukera daukadalako. Adrenalina ateratzen dit eta deskonektatzeko erabiltzen dut. Nire agresibitatea ateratzeko modu bat da. Niretzat pasioa da eta azpikultura bat du kirol honek.