Vistas de página en total

lunes, 30 de septiembre de 2013

AP Biology Chapter 46 Animal Reproduction Part 1

Ingelesez, animalien ugaltzeari buruzko azalpena.




ANIMALIEN UGALTZEA

Inguruneko lehenengo gaia animalien ugaltzeari buruz da. Hona hemen bideo batzuk:




LEHOIEN UGALKETA

Lehoia animali ugaztun bat da, horregatik bere ugalketa sexuala da; hau da, gameto arrak eta emeak beharrezkoak dira (espermatozoideak eta obuluak). Gametoak elkartzen direnean (ernaltzea) azkenean indibiduo osoa bat gurasoen ezaugarriekin sortu da. 
Lehoi arrak lehoi emearen bagina barruan zakila sartzen du (estaldura), horrela espermatozoideak obuluraino heltzen da. Beraz, ernaltzea barrukoa da. Honela zigotoa garatzen da.
Denbora pasatu eta gero zigotoa enbrioia bihurtzen da, emearen umetokian garatzen da. Haurdunaldiaren 110 egun irauten du. Emeak 18 edo 26 hilabetero erditu ahal izaten du. Bat edo lau kume artean jaiotzen dira.


Adrian

viernes, 27 de septiembre de 2013

Sudokuen bitartez Matematika lantzen

Zer da?
Sudokua buruhauste matematikoa da eta, bere helburua, 3x3ko karratu txikiz osatutako 9x9 tamainako koadrikula osatzea da. Karratu txiki horietan, 1 eta 9 arteko zenbakiak ipini behar dira, beti ere ilara edota zutabe berberean zenbaki berdina errepikatu gabe.

Jatorria
1783an, Leonhard Euler matematikari famatuak hil baino apur bat lehenago asmatu zuela esaten da. Halere, 1970 urtera arte ez zen heldu herritarrengana, izan ere, urte horretan Walter MacKeyk Math Puzzles and Logic Problems aldizkarian argitaratu zuen buruhaustea. Orduan, "Number Place" edota zenbakien tokia bezala izendatu zuten. Beranduago, Nikoli argitaletxeak Japoniara esportatu zuen Sudokua Monthly Nikolist egunkarian argitaratzeko. Japoniako prentsa honetaz jabetu eta poliki- poliki halako joko gehiago argitaratzen hasi ziren. Orduantxe jarri zioten Sudoku izena, hau da Su: zenbakiak Doku: bakarrik. Hortaz, zenbakiak bakarrik.
Urte batzuk beranduago berrikuntza bi ezarri zizkion Nikolik jokoari: zifren zenbatekoa gehienez 30koa izatea eta puzzleak simetrikoak izatea. Berrikuntza horek ez dira beti errespetatzen gaur egungo Sudokuetan.
2004an, joko hau Britainia Handian jarri zen modan Times egunkariari esker eta egun egunkari ugaritan auki dezakegu Debora pasen atalean.

Zenbait aholku
·   Arkatza erabili: normala da nahastea eta zenbakiak ipintzerako orduan proba ezberdinak egitea. Erabili arkatza eta dena txukunagoa geldituko zaizu.
·   Ohiko zenbakiak erabili: Hasieran hobe da ohiko zenbakiekin hastea, errazagoa baita falta diren zenbakiak balore berdineko zenbaki gehiago daudenean asmatzea.
·   Ezabatzeko metodo bat jarraitu: komenigarria da zenbaki ezberdinak ipintzen saiatzea eta zenbaki konkretuentzako karratuak ezabatzen joatea.
·   Zutabe eta ilarekin adi egon, ezin baitira zenbakiak errepikatu zutabe edota ilara berberean.
·   Sudoku bakoitzak soluzio bakarra dauka: kontuan izan ezin dituzula zenbakiak errepikatu zutabe eta ilara berberean. Bestalde, pazientzia eta logikak ere garrantzia handia dutela jakin behar duzu.
Esteka interesgarriak

martes, 3 de septiembre de 2013

Ikasleen aurkezpena 2013

Ongi etorriak!! Aurten lehenengo egunean elkar gehiago ezagutzeko mural on line bat egingo dugu danon artean. Hemen klikatu eta parte hartu!!


lunes, 2 de septiembre de 2013

Kaixo, Janire naiz, 11 urte ditut, eta 6. mailan nago. Abuztuaren 2an gure auzoan gertaera ikaragarri bat gertatu zen: Goizean, langileen fabrika batek sute bat izan zuen. Inork ez daki zergatik, sutea bat-batean gertatu da eta suhiltzaileak eta ertzaintza laster etorri dira.  Denbora luzez  egon dira hor begiratzen. Hona hemen argazkiak:



2013--2014 ikasturtea hasi da

Kaixo ikaskideok!!! ikasturte berria hasi da. Irakasleok lanera itzuli gara eta zuen zain gaude elkarrekin ondo pasatzeko eta elkarri irakasten jarraitzeko. Ia abesti hauekin animotsu hasten garen: