Vistas de página en total

sábado, 2 de noviembre de 2013

UZTAPIDE- Urko Araluce

Manuel Olaizola Urbieta edo Uztapide (DebaGipuzkoa,1909ko maiatzaren 10a - OiartzunGipuzkoa1983ko ekainaren 8a) bertsolari bikaina eta euskal idazlea izan zen.
Debako Endoia auzoan jaio zen, Uztapide izeneko baserrian. Auzo hori Zestoa eta Debaren arteko mugan dago kokatua, Zestoatik Debatik baino gertuago dagoela. Horregatik maiz bertsolaria zestoartzat hartua izan da.
16 urte zituela, gurasoek Arabako Zurbao herrira bidali eta horri esker ikasi zuen erdaraz. 14 urtetatik etxez etxe ibili zen morroi, eta baita mendiko hainbat lanetan ere, harik eta azkenik, Donostiako Cervezas El León garagardo-lantegian finkatu zen arte. 1952an ezkondu eta Oiartzungo Ergoien auzokoLangantzerrene baserria hartu zuen bizileku. Han hil zen 74 urterekin.











lunes, 28 de octubre de 2013

Rufino Iraola-Oier Arribas

Rufino Iraola Garmendia 1965 jaio zen, Zaldibia, Gipuzkoa, 1945eko azaroaren 5a euskal idazle eta bertsozalea da. Bere ibilbide literarioa 1994an hasi zen, Irun Hiria ipuin lehiaketa irabazi zuenean Dena dago zatitxo baten baitan liburuarekin.

2001ean Hire magalean argitaratu zuen. Bertan senar-emaztegai izandako fraide baten eta moja baten arteko harremana kontatzen da haiek elkarri idatzitako gutunen bidez.

Bertsolaritzan aditua da, eta bertsoak idatzi ez ezik, bertsoei buruzko iruzkinak ere egiten ditu. Bertso idazle gisa sari asko irabazitakoa da, eta hainbat egunkari eta aldizkaritan argitaratzen ditu bertsoei buruzko bere iruzkinak. Gainera, epaimahaikide izan da bertsolari txapelketa eta lehiaketa askotan. 

Video para investigación del cáncer

Este es un vídeo que ha hecho el cantante Macaco con trabajadores y pacientes de la  planta 8ª (oncología) del hospital infantil San Juan de Dios en Barcelona para recoger fondos para la investigación del cáncer.

martes, 22 de octubre de 2013

lunes, 21 de octubre de 2013

KEPA ENBEITA- Borja eta Adrián

 Kepa Enbeita Urretxindorra (Muxika, Bizkaia, 1878ko irailaren 7a - Areatza, Bizkaia,1942ko abenduaren 12a) euskal idazlea eta bertsolaria izan zen Bizkaiak eman duen bertsolari onenetakoa izan zen. Plazako bertsolaria eta bertsopapergilea zen, eta trebetasun handia erakutsi zuen bi molde horietan.
1905. urtean garaile izan zen, Txirritaren aurretik, Areetan (Getxo) egin zuten bertso lehiaketa batean.
Euzkadi, Euzkerea, Ekin eta Argia aldizkarietan eman zituen argitara bertsoak, eta bertsolari familia ospetsu eta emankor baten lehenengoa izan zen. "Urretxindorra" Bizkaiko bertsolari handiaren oihartzuna Euskal Herriko alde guztietara zabaldu zen eta bera izan zen Gipuzkoako bertsolarien alboan itzali xamar zeuden bertsolari bizkaitarrak gorengo mailara aterarazi zituen maisua.

Biografia

Bertsoa



Beste batzuk:

lunes, 14 de octubre de 2013

TXIRRITA- Uxue Fernández

Nire bertsolaria Joxe Manuel Lujambio Retegui da.  Baina bere ezizena Txirrita izan zen. 1860. garren urtean jaio zen, abuztuaren 14 an. 1936. urtean hil zen.76 urterekin hil egin ze. Gipuzko, Hernaniko Latze baserrian bizi zen bizitza osoa.
Fitxategi:Txirrita eta Saiburu.jpg
                                             (Txirrita (ezkerrean) eta Saiburu bertsolariak (argazkilaria:Indalecio Ojanguren).

Bere ospeak Gipuzkoako mugak gainditu zituen, eta XX. mendearen lehenbiziko erdialdean Euskal Herri osoan famatu zen. Mingain zorrotz eta bizkorreko bertsolaritzat nabarmendu zen, eta haren ateraldi umoretsuak herriaren gogoan gorde dira. Gai sozialak lantzen diren bertsoetan garai hartako herri-klaseen pentsamolde eta sentimenen berri ematen da.

Bertsoa: 
Gure etxean haserre daude,
Jaunak, ez dago atsegin.
Udaberria badator eta
Pentsatuko det zer egin.
Aitzurra eta pala hartuta
Nafarroara aldegin…
Aberastuko ez banaiz ere
Begin bistatik aldegin.


Bideoa:
Marrazki bizidunak:



viernes, 11 de octubre de 2013

Xalbador- Xabier Carracedo

1967ko Bertsolari Txapelketa Nagusian parte hartu zuen, eta bigarren gelditu zen. Hala ere, urte hartako txapelketan bera izan zen protagonista, berak nahi gabe baina. Bertsolari Txapelketa Nagusien eta bertsolaritzaren historia osoko gertaera aipatuenetako bat da.
Behin ikus-entzuleak aulkietan eseri eta epaileak beren mahaian jarri ondoren,Alfonso Irigoienek epaimahaiko kideen erabakien emaitza irakurri zuen: Xalbador bertsolaria, Uztapiderekin batera, txapelaren bila lehiatzeko azken fasera iragan zela.
Une hartan, ikus-entzuleen oihu eta txistuek Anoeta pilotalekuko giroa minutu erdiz gaiztotu zuten. Jada desadostasun adierazpenak apaltzen zihoazelarik, berriz ere entzun ziren txalo zaparradekin nahastutako txistuak eta zalaparta. Uztapide eta Xalbador bertsolariak, mikrofonoen aurrean, isilik ziren. Ikuslegoa bitan banaturik zegoen: txistuek txaloak isilarazten zituztela zirudienean, Xalbadorren aldekoak zutik jarri eta beren bertsolariari txalo egin zioten. Epaimahaiko kide batek bertsolariei saioa hasteko eskatu zien, baina biek ala biek isilik iraun zuten aldi batez. Azkenean, Uztapidek, oihu eta uluen erdian, aurkezpen bertsoa abestu zuen.
Ondoren Xalbadorren txanda iritsi zen, baina hark bere saio hasterako txistu nahiz txalo ugari entzun ziren, atzera. Azkenean, ikus-entzuleen hotsa baretu zen, eta urepeldarrak bertso gogoangarri eta hunkigarri honi ekin zion:



Ez eduki, ez, ni beti pozik
egoten naizen usterik,
ez bai dadukat andregairikan
ez bai daukat emazterik.
Hamaika aldiz egon izan naiz
barrua penaz beterik;
baina nik poza kantatutzen det
tristura neutzat gorderik.

Hona hemen bideo batzuk: