Vistas de página en total

lunes, 9 de junio de 2014

Lazkao herria- Lazkao txiki. Joxe Migel Iztueta Kortajarena

Atzo, gure irakaslea Lazkaon egon zen igandea pasetan. Nor da Lazkaoko bertsolaririk famatuena? Ba bai, asmatu duzue, Joxe Migel Iztueta Kortajarena, Lazkao Txiki da. Eta herriko seme bezala, estatua bat dago bere herrian.




Lazkao Txiki, benetako izenez Joxe Migel Iztueta Kortajarena (Lazkao, 1926ko irailaren  15a - Donostia,1993ko apirilaren 3a) Gipuzkoa eta Euskal Herri osoko bertsolaririk ezagunenetakoa izan zen.

Bizitza

1926ko irailaren 15ean jaio zen Lazkao udalerriko Lazkaomendi auzoko Abaliñe baserrian. Eskolan zortzi urterekin hasi zen. Oso azkar ikasi omen zuen irakurtzen eta idazten. Bertsolariak lehen aldiz bederatzi urterekin ikusi zituen,Zepai eta Uztapide hain zuzen. Izugarri gustatu zitzaion eta orduantxe hasi omen zitzaion bertsotarako zaletasuna pizten.
Umea zela Espainiako Gerra Zibila ezagutu zuen. Soldaduzka egitera Afrikarajoan behar izan zuen bi urterako. Arabieraz hamar arte kontatzen behintzat ikasi omen zuen. Lazkao Txiki ezkongabea zen, eta bakardade hori zuen bere minetako bat. 1978an Ahetzen Mattin bertsolariari egindako omenaldian halaxe abestu zuen:eo eo
Ez eduki, ez, ni beti pozik
egoten naizen usterik,
ez bai dadukat andregairikan
ez bai daukat emazterik.
Hamaika aldiz egon izan naiz
barrua penaz beterik;
baina nik poza kantatutzen det
tristura neutzat gorderik.

Euskaldunen arteko zatiketak ere min handia ematen zion. Oso naturazalea zen, bereziki txakurren lagun handia. Noizbait txorien abestiak grabatzen ere ikusi omen zuten mendian. Umeak ere gustuko zituen, oso umezalea zen. Ofizio askotan aritu zen bere bizitzan zehar: baserritar, igeltsero, galdaketako langile, pentsu saltzaile...
Askotan bertso lanarekin aspertuta edo nazkatuta egoten omen zen. 1976anomenaldi bero bat eskaini zitzaion Donostian. Bere jendaurreko azken bertsoa1993ko urtarrilean kantatu zuen, Santi Onaindiari eta Alfontso Irigoieni egin zitzaien omenaldian. 1993ko apirilaren 3an hil zen Donostiako erietxean, bihotzeko gaixotasun baten ondorioz. Hil aurreko ebakuntzan honela esan omen zion anestesia jarri behar zion medikuari: "Zuk lokartu egingo nauzu, bai, baina gero nork jarriko dit iratzargailua?".

Bertsolaria

Lazkao Txikik 1943an, hamazazpi urterekin kantatu zuen lehen aldiz plazan,Basarri eta Saiburu bertso lagun zituela. Ordutik aurrera ezin konta ahala saiotan parte hartu zuen, bai plazan eta baita txapelketetan ere. Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan txapeldun (1964, 1965) eta txapeldunordea izan zen (1950, 1962). Euskal Herriko Txapelketan bigarren izan zen 1965ean, Uztapideren atzetik. Basarri, Zepai, Mitxelena, Uztapide, Xalbador, Mattin eta beste hainbatekin kantatu zuen.
Mattin txikiarekin bikotea osatuz, bertso saioei gatza eta piperra jartzen zien. Bertsolaritza zaharreko eskolakoa, umore handikoa eta bizia zen; gai sakonetan ere entzulearengana heltzen abila. Ikasketa handirik gabea bazen ere, gizon azkarra. Txiste kontalari lanetan ere trebea zen. Bertsolari eta pertsona bezala maitatua, bere bizitzan oinarritutako marrazki bizidunak ere egin izan dira telebistan.

Bertso ezagun batzuk

·                    1962an txapelketa batean Eibarren jarri zioten puntuari emandako erantzuna:

Bertso bat botaiozu
zeure buruari.

Ezagutzen det eta
erreza da hori
mutik txiki-txikia
koloreak txuri
arkume jaio berri
txiki bat dirudi.

·                    Txapelketa batean egunsentiari kantatuak:

Goizean goiztar jaikitzen banaiz

kanporatutzen naiz beti,
ta ikusten zaitut zerura goruntz
eguzkiaren aldeti.
Eguzkiaren argitasuna
hortxen dator sortaldeti,
eunan haurtzaro besteik ez zera
bihotzeko egunsenti.

Urre antzeko argitasunez
jantzi da zeru urdina,
gure Jainkoak mirari antzo
zeru goitikan egina.
Behar genduke sendotasuna
eta sinistapen fina,
zer miraria egunsentiaz
konturatuko bagina!

Loa uxatu det ohetik eta
eguzkiak hor dio su,
inpernuaren antz berbera zuk
alde batera daukazu;
baina eguna gazte zera ta
zure eskuan naukazu,
mila zorion egun guztian
arnas ematen banauzu.

·                    Zestoako kiroldegian, "Amaren bularrari bi bertso" gaiarekin:

Maitasunezko bi iturritxo

bularra edo petxuak,
ama nereak eman zizkidan
bere maitasun itxuak,
neregatikan zer egin zuen
nere amatxo gaixuak:
maitetasuna urtuta eman
halako trago goxuak.

Bularra eman eta ondoren
han hasi ohi zan kantuan,
nere burua erdi lotan nik
han jartzen nuen orduan.
Nere amatxo maitagarria
egongo zera zeruan,
haundia hazi ez banaiz ere
ahalegin egin zenduan


miércoles, 4 de junio de 2014

Urdaibai Bird Center

Hona hemen familiarekin joateko irteera bat: Urdaibai Bird Center. Leku zoragarria eta asko ikasiko duzue!


http://www.birdcenter.org/eu


 Urdaibai Bird Center naturaren museo bizia da, jendaurrera irekita dago hegaztiez eta horien migrazioez gozatzeko. Ekipamendua bera, paduraren behatoki aparta da eta Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren bihotzean kokatzen da. 
Zentroan bertan, ikerketa eta dibulgazio taldeak bildu eta koordinatzen dira, eta, horrela, bisitariak hegaztiei buruz garatzen diren proiektuen lekuko pribilegiatuak dira.
Zentro bizia da; inork ez daki egun berriak zer ekarriko duen, izan ere, hegaztiek zehazten dute Zentroaren norabidea.


Urdaibai Bird Center zabalik dago Atlantiko ekialdeko migrazio-bidean dauden hezeguneetako hegaztien azterketan interesa duten beste zentro batzuekin lankidetzan aritzeko.

martes, 3 de junio de 2014

-TA atzizkia pluralean

Edozein aditz-partizipiori erants dakizkioke -TA/-IK eta modua adierazten dute. ...

Honela sortutako hitz guztiak aditzondoak direnez, aldagaitzak dira, eta forma bera dute singularrean nahiz pluralean.

Irakasleak ez daude erreta!
Irakasleak ez daude erretak!

Biharko ariketa guztiak eginda dauzkat
Biharko ariketa guztiak egindak dauzkat.

Ariketak egiteko, sakatu HEMEN eta HEMEN

lunes, 2 de junio de 2014

BERAZ eta ORDUAN

BERAZ-en ordez, ORDUAN

Euskara-ikasleen artean batez ere, BERAZ-en ordez, ORDUAN erabiltzeko joera dago.

Hona hemen zenbait adibide:

- Ez da zurea; ORDUAN, ezin duzu saldu.
- Ez da zurea; BERAZ, ezin duzu saldu.
- Zuk ez dakizu ezer; ORDUAN, isilik egon.
- Zuk ez dakizu ezer; BERAZ, isilik egon.

Horrela erabiliko dugu ORDUAN:

- ORDUAN ez zekien non zegoen (Une hartan ez, gero agian bai. Komarik gabe).
- ORDUAN, ez zekien non zegoen (Beraz, ez zekien non zegoen. Komarekin).

Gaztelaniaren eraginez horrelakoak ere entzuten dira:

- Ez da zurea; ASIKE, ezin duzu saldu.

NITAZ GUSTATZEN DA

Familia batean, afal ostean, kontu kontari hasi dira, eta alaba txikiak honakoa bota du bere txanda iritsi denean:

–Gaur, patioan, Anderrek esan dit nitaz gustatzen dela, eta nik erantzun diot ez zaidala gustatzen, eta uzteko pakean.

Alaba nagusia, oso interesatuta, txikiari ziria sartzen saiatu da:

–Ba nik entzunda neukan zurekin gustatuta zegoela, aspaldi gainera, eta zuri ere gustatzen zaizula.
–Ba ez, ni Mikelena gustatzen naiz –erantzun du oso haserre txikiak.

Ama oso kezkatuta dago bere umeen euskara traketsa dela-eta, eta hobetzen saiatzen da aukera ikusten duenean.

Afal osteko nahasmena ikusita, etxean daukan gramatika liburura jo du, berak ere ez baitaki nola zuzendu umeak; honako erantzuna topatu du horren inguruan:

- Gustarse de…egitura; egitura hau hainbat modutara esaten da euskaraz. Erabiliena Nor gustatu egitura da, dudarik barik, baina badira beste batzuk ere: Edadetuen ahotan ohikoa da Norekin gustatuta egon egitura; beste egitura bat Noren atzetik ibili dugu…

Zeinena gustatzen zara zu? Ni, Mikelena gustatzen naiz.
Zein gustatzen zaizu zuri? Niri, Mikel gustatzen zait.

Zein gustatzen da zurea?
Zein dago zurekin gustatuta? Mikel dago nirekin gustatuta.
Zeinen atzetik zabiltza zu? Mikelen atzetik nabil.
Zein dabil zure atzetik? Mikel dabil nire atzetik.

AZUKREA, TOXIKOA.

(...) "Azukreari buruzko egia toxikoa" artikuluaren hiru egileek (Nature, 2012ko otsailaren 2a) defendatzen dute -eta ez dira bakarrak- alkohola eta azukrea oso antzekoak direla osasunari eragiten dieten kalteari dagokionez.

Haien esanean, sindrome metabolikoaren barruan sartzen diren gaitzek (gaixotasun kardiobaskularrak, hipertentsioa, diabetesa, arazo lipidikoak) erantzule garbia dute, azukrea, eta azukre hori freskagarrietan eta prozesatutako elikagaietan bildua iristen da kontsumitzaileengana. Hain zuzen ere, azukrearen kontsumoa hirukoiztu egin da munduan azken 50 urteetan, mendebaldeko dieta hedatu eta prozesatutako elikagaien kontsumoa areagotu ahala.

Osorik irakurtzeko sakatu HEMEN

(H)URBIL

Ez nator saltokiaz jardutera, saltokiaren izenak inguruan sortu duen zalantza-dantzaz baizik. Zuek ere jabetu al zarete? Behin eta berriro ikusten dut jendea euskarazko hurbil hitza hatxerik gabe idazten. Beste termino askorekin ere gertatzen da halakorik; hatxea ez jartzea, alegia. Edo gaizki kokatzea. Ez da, beraz, akats ortografikoa bera deigarria iruditzen zaidana, akatsaren sorburua baizik. Hatxerik zergatik ez dioten jartzen galdetuz gero, hona jaso izan dudan erantzuna: «Dendan hatxerik gabe dago jarrita».

Merkataritza-gune handi horren izena behin eta berriro ikusten duenari ia oharkabean sartuko zaio grafia begietatik, eta, hurbil hitza idaztea egokitzen zaionean, hatxea kentzera joko du. Besterik gabe, behin eta berriro hala bistaratu zaiolako, eta, azkenerako, horixe egiten zaiolako formarik ezagunen.

Zergatiren batengatik erabakiko zuten, bere garaian, saltokiaren izena hatxerik gabeko moldeaz jartzea. Beharbada, ez du hurbiltasunarekin zerikusirik ere. Mila motibo izan litezke tartean. Ez naiz ni hor sartuko.

Kontuak kontu, hatxea behar duen hitzari hatxea kentzen hasiak dira hainbat eta hainbat hiztun. Begien bidez ere asko ikasten baita. Nola konbentzitu gero hurbil hatxez idazteko…

Koro Garmendia Iartza
31eskutik.com [2014/05/12]