Vistas de página en total
martes, 10 de junio de 2014
AHOZKO ERDERAKADAK
Da nirea / Nirea da.
Nago egiten lanak / Lanak egiten nabil (ari naiz)
Daukazu hemen / Hemen daukazu;Badaukazu hemen.
Nahi duzu etorri nirekin? / Nirekin etorri nahi duzu?
Nahi dut joan / Joan nahi dut
Ez dut nahi joan / Ez dut joan nahi
Da benetazkoa / Benetakoa da
Ahal dut erabili boligrafoa? / Boligrafoa erabil dezaket?
Esan du ze nahi ditu egin ariketak / Ariketak egin nahi dituela esan du
Ariketa bat HEMEN
MATUSALENEK 72 URTE
Bibliaren arabera, Matusalen Itun Zaharreko pertsonaiarik adintsuena izan zen, 969 urte zituela hil omen baitzen. Baina adin hori ez zen ezohikoa garai haietan, Adam 930 urtera iritsi baitzen, eta Noe 950era. Luzera horren azalpen teologikoak dio Jainkoak bizitza luzea eman ziela gizakiei, baina Uholde Handiaren ondoren gizakiak aurreko bekatuengatik zigortzea erabaki zuela, bizitza zikloa nabarmen laburtuz.
Azalpen lurtarra soilagoa da: Bibliaren itzultzaileak erratu egin omen ziren eta ilargi zikloak eguzki ziklotzat hartu zituzten. Itun Zaharreko pertsonaien adinak, beraz, 13,5ez zatitu beharko lirateke. Horrenbestez, Matusalenek 72 urte izango zituen hil zenean. Ez da gutxi Antzinarorako.
Matusalenen irudia Canterburyko katedraleko beirate batean.
Ahozko erderakadak
Hasten naiz irakurtzen? / Hasiko naiz irakurtzen?
Azpimarratzen dut, andereño? / Azpimarratuko dut, andereño?
Hau non uzten dut? / Hau non utziko dut?
Zer ipintzen dut hemen? / Zer ipiniko dut hemen?
Sartzen naiz? / Sartuko naiz?; Sar naiteke?
Ekartzen dizut bihar / Bihar ekarriko dizut
Agur, joaten naiz etxera / Agur, banoa etxera
Zuk zer esaten duzu honetaz? / Zuk zer di(n)ozu honetaz?
Egunero noa eskolara / Egunero joaten naiz eskolara
Beti egin behar dut / Beti egin behar izaten dut
Ariketa bat HEMEN
Adrianek gerriko gorri-beltza lortu du.
Gure Adrinek lortu du!!! taekwondo-ko gerriko gorri-beltza du. Zorionak gela osoaren partez! Urte askoren lanaren emaitza. Jarraitu horrela!
ASTELEHENA... & ZUZTARLUZE
-Astelehen, buru handi.
-Asteleheneko uria, aste guziko uria.
-Domekako beharra, astelehenera ezta allegetan.
-Igandean besta, astelenean buruaundi.
-Igandetik astelehenera bada gaua.
-Zapatu alegriek dakar astelen tristie.
-Astelehena, atso aleena; asteartea, atso sardea; asteazkena, atso lerdena; osteguna, atso leguna; ostirala, atso argala; larunbata, atso olata; igandea, atso andea.
ZUZTARLUZE (2014/06/13, 18:00-19:30 h)
Gogoratu eizue sarrerak eskatzeko azkenengo eguna eguena dala: ekainak 12.
Bertso topaketa 2014
Gora Euskal Herriko
emakumeak!
Martxoak zortzi gainean dugu
emakumeen eguna
parekidea den gizarte bat
da lortu behar duguna.
Maialen dugu emakume ta
bertsolaririk onena
lehen andrea historia osoan
txapela jantzi zuena.
Inma Shara da Amurriokoa
orkestra zuzendaria
nazioarteko banda askotan
izan da aintzindaria.
“La
Pasionaria ” baina izenez
zen Dolores Ibarruri
hainbat borroka ta eskubide
zor dizkiogu berari.
Donostiarra ta oso ausarta
Erausoko Katalina
borrokarako mutil jantziaz
erakutsi zuen grina.
Euskarak asko zor dio gero
Elvira Zipitriari
debekatuta zegoenean
irakasten
zuenari
Suscribirse a:
Entradas (Atom)