Vistas de página en total
lunes, 10 de febrero de 2014
Apps berriak, euskaraz, geletan erabiltzeko
Azken aste honetan jaso dut poztu nauen berria: kaleratu dira hezkuntza esparrurako apps batzuk euskaraz ikasleekin erabiltzeko. Orain gutxi arte, mugikorrak edo tablet-ak ez ditugu hezitzeko tresna gisa ikusi.
Milaka aplikazio egon arren, eta asko doan izanda, ez dira maiz erabiltzen. Askotan, euskaraz ez daudelako. Horregatik poztu naiz ondokoen berri jasotzean.
Aplikazio guztiak I-pad-etan, Android tablet-etan instalatu eta erabiltzeaz gain, Google Chrome nabigatzailean instalatu daitezke. Beraz, edozein ordenadoretan erabiltzeko aukera ere badugu. Hala esperimentatu dezakegu dituen ezaugarriak eta, tabletak guztiz zabalduta egongo direnean (eta nire ustez, aurki gertatzuko da hau) ezagunak izango dira. Chrome erabiltzekotan, "Unity web player" instalatu behar. Agian (ez dut probatu) administratzailearen baimena beharko duzue instalatzeko. Azken instalazio pausuan baimena eman behar diozue nabigatzaileari exekutatzeko.
Ondokoak Virtualware enpresak eginiko aplikazioak dira. Enpresaren web-ean hezkuntzarako eginiko hainbat programa ikusi eta deskargatzeko aukera izango duzue. Egin klik "potfolio" atalean eta bertan "educación" arloan
AZOKA: Santo Tomas azoka inguruko jolasa.
TAK-TAK: erritmoa jarraitu txalaparta jotzen. Instalazioan agertzen den azalpena:
GIZAKI: Euskal kulturaren inguruko jolasa.
JOTAKE: Herri kirolen inguruko jolasa. Baserrietan egin ohi den lana ezagutzea du helburu.
ZetGeG: zetazioak ezagutzea du ardatz. 3D eginiko animaliak ikusteko aukera (errealitate gehitua). Ambar Itsas Faunaren ikerketa eta Babeserako Elkartearen Gida ofiziala da.
|
Basaurin be bagara argazkiak
Hemen bidaltzen ditugu Basaurin Be Bagara 2013ren ARGAZKIAK
URDINA: http://www.flickr. com/photos/x_de_malkolm/sets/ 72157638352205485/
MOREA: https://www.dropbox.com/sh/ k9njzalhbi8xyy8/RmwqbQz57B
BERDEA: https://plus.google. com/u/0/photos/ 112925152179253892628/albums/ 5958475161320817649
LARANJA: https://plus.google. com/photos/ 100820336627795744480/albums/ 5973969405768269889
HORI ARROSA: https://plus. google.com/photos/ 100820336627795744480/albums/ 5974333708635645265
Gainera, 2012ko Basaurin Be Bagareren inguruan Bidebieta Irratiak eginiko dokumentala ere hurrengo loturan aurki dezakezue.
http://www.youtube.com/watch? v=RhkPTDrqvVM
MOREA: https://www.dropbox.com/sh/
BERDEA: https://plus.google.
LARANJA: https://plus.google.
HORI ARROSA: https://plus.
Gainera, 2012ko Basaurin Be Bagareren inguruan Bidebieta Irratiak eginiko dokumentala ere hurrengo loturan aurki dezakezue.
http://www.youtube.com/watch?
GUTUNAK, hasierako agurrak
Eredu formala
Jauna: / Jaun hori: / Andrea: / Andre hori: (Muy señor mío: / Muy señora mía)
Jaunak: / Jaun horiek: / Andreak: / Andre horiek: (Muy señores míos: / Muy señoras mías:)
Jaun-andreak: (Señoras y señores:)
Ez badakigu gutunaren hartzailea jauna edo andrea den:
Jauna/Andrea: (Señor/Señora)
Ez da beharrezkoa “agurgarri” gehitzea; “andrea” edo “hori” hitzek badute kortesiazko kutsua.
Zuzendari hori: / Zuzendari jaun/andrea: (Estimado/a director/a:)
Eredu hurbila/ informala
Kaixo, Miren: KOMA JARRI BEHAR DA!!! (Hola, Miren:)
Adiskide: / Adiskide hori: / Adiskideok: / Adiskide horiek: (Querido amigo: / Queridas amigas:)
GUTUNA, azken agurra(k)
Eskerrak ematekoak
Aldez aurretik eskerrak emanez,… / Agradeciendo de antemano...
Mila esker/eskerrik asko zure/zuen laguntzagatik, / Muchas gracias por su ayuda
Zerbait eskatu denean erabiltzekoak
Zure/zuen berri laster izango dudalakoan/dugulakoan… / Con la esperanza de que pronto tendré/tendremos noticias suyas/vuestras…
Zure/zuen zain geratzen naiz/gara, / Quedo/Quedamos a su/vuestra disposición
Zure/zuen erantzunaren zain geratzen naiz/gara, / Esperando su contestación,
Nire/gure eskaria kontuan hartuko duzu(e)lakoan,… / Esperando que mi/nuestra petición se tenga en cuenta,…
Gaztelaniazko “sin más”en parekoak
Oraingoz besterik ez, / Besterik gabe,
Gaztelaniazko “hasta la vista” eta antzekoak adierazteko
Ongi izan eta hurrengora arte/ikusi arte, / Sin más, hasta la próxima,
Laster arte, / Hasta pronto,
Gaztelaniazko "le saluda", "atentamente" eta antzekoak adierazteko
Agur / Agur t'erdi / Un saludo
Agurtzen zaitut/zaituztet/zaitugu/ zaituztegu, / Me/Nos despido/despedimos,
Har ezazu/ezazue nire/gure agurrik beroena, / Mi/Nuestro saludo más sincero
Begirunez / Adeitasunez / Adeitasun osoz / Atentamente
Lanerako idazkiak liburutik jasoa.
bezala...
Gaur egun “bezala” gehiegi erabiltzen da antza, lehengo beste forma batzuen tokian, predikatu osagarri batzuk egiteko. Merezi du beste formei eustea, laburragoak eta komunikazio aldetik guztiz garbiak direlako, tradizio onenekoak izateaz gainera.
Koldo atezain bezala ari da futbol-talde batean.
Koldo atezain ari da futbol-talde batean.
Irakasle bezala nabil azken aldi honetan.
Irakasle nabil azken aldi honetan.
Azken bi urteotan zuzendari bezala aritu da.
Azken bi urteotan zuzendari aritu da.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)