Vistas de página en total

miércoles, 7 de mayo de 2014

Happy-zoriontsu!



EUSKARA, ZENTIMETRO KONTUA?

“Aldagela publikoetan nago, ama-alabei begira, hobeto esanda, aditzen. Diskrezioz ari naiz, baina nire belarriak haien aldera makurtuta daude. Amak alaba txikiari euskaraz egiten dio eta alabak amari ere bai. Ze ondo, ze polita. Halako batean, eszena bukolikoan, bigarren alaba agertu da. Ama, alaba zaharragoari (zazpi bat urte izango ditu) gaztelaniaz hasi zaio. Triskantza! Belarriak alde batera utzi eta lotsarik gabe begiratu diot hirukoteari. Ez dago zalantzarik, ama bera da hizketan eta seguru biak bere alabak direla, antz handia daukate-eta. Nola liteke? Alaba bati euskaraz eta besteari gaztelaniaz? Esplikazioa behar du…

Eta derrepente aittitta etorri zait gogora, eskuan metroa duela, bilobak sukaldeko paretan neurtzen. Harro asko egiten zuen marka lapitzarekin, bilobak hazten ari zirela ikusita. Aldagelako zurrunbilo (niretzat zurrunbiloa, hirukotea lasai ederrean ari da bi hizkuntzetan) linguistikoari aurkitu diot esplikazioa: amarentzat hizkuntzak zentimetro kontua dira, hainbeste zentimetrora arte euskaraz, eta hortik aurrera gaztelaniaz.” IRURETA, ONINTZA.

BERAZ

“Zakurrei eta 8 urtez beherako haurrei euskaraz zuzentzea zilegi liteke. Alabaina, adin horretatik gorako gaztetxoei euskaraz zuzentzea nabarmen geratzea da. Ikastolako/euskaltegiko irakasleek baino ez dute egiten hori, eta guztiek ere ez”.

B… B…

Benetan be burua bikain bihurrituz, biziki brintza bizkorrak botaz, bozkario bizigarriak bistaratu bekiguz berbeteak.  

B… B…

Baten batek baldin bazeukan buruzagien borondatea bere beharren bridan bihurritzeko balorea, Barcenas bulldozerrak; bostehuneko bileteak biltzeko baimena, Barcenas bulartsuak; bileteokin betetako boltsatxotik bihitxo batzuk beretzat berezteko bulkada, Barcenas bihozberak. Bateon batek baldin bazeukan bankuak bisitatzeko bulda, Barcenasek; berak, barraka barruko balantzeak blokeatzeko boterea; beraxek, berdinbat, bileteen bilketa-baldintzak baimentzeko balorea, banaketak bideratzeko borondatea.

Baten batek baldin badauka baten batzuen barrabilak bihurritzeko beharra, Barcenasek, boterearen bartko bidelagun bolondresak; bartik, baina, botereak baztertutako bilau barregarri bilakatuak.

Baten batek badauka, baldin baitere, Barcenasen biografiaren berri. Berak bila bitza B boltsako bileteak botearearen barrutietako bulegoetan, burokraziaren barrunbeetan, bila bitza barrabasbelar betikoen baratzean.

LERTXUNDI ESNAL, ANGEL. Hitz betea. Berria. [2014/04/12]

URDAIBAI

URDAIBAI – BEGIETAN JAIO ZAN. Sakatu HEMEN



URDAIBAI - BEGIAN JAIO ZAN from Oier Plaza - FILMAK media on Vimeo.

Ene begiek (Petti eta Eñaut Elorrieta)

martes, 6 de mayo de 2014

Triste bizi naiz eta...

Gaur 5. mailan, euskara saioan, abesti berri bat ikasi dugu:


Triste bizi naiz eta
hilko banintz hobe
badaukat bihotzian
hainbat atsekabe
Maite bat maitatzen det
bainan haren jabe
sekula izateko
esperantzik gabe (Bis)
Bihotz baten lekuan
mila banituzke
zuretzako maitia
izango lirake
Baina milan lekuan
bat besterik ez det
har zazu ba maitia
bat hau mila bider. (Bis)
Nere maite polita
nola zera bizi?
zortzi egun hauetan
etzaitut ikusi
Uste det zabiltzala
nigandik igesi
ez didazu ematen
atsekabe gutxi. (Bis)

lunes, 5 de mayo de 2014

Errota zaharra Lourdes Iriondo-Xabier Lete

Euskara liburuko 9. gaiko 138. orrialdean ondorengo abestia ikasi dugu. Errota zahar baten inguruko abesti tristea.  Halabeharra kuraiez hartu. Berez doana zertan behartu?