Vistas de página en total

jueves, 23 de junio de 2016

Doniene bezpera gaueko sutea, udako solstizioari ongi etorria

Doniene bezpera gabien 
abadiek hasarratu ziren, 
ez ebela besterik egiten, 
alkarreri musturrek hausitzen 
gaur dala, bihar dala, Doniene, 
etzi San Joan biharamona
gure soloan satorrik ez, 
sorginik bez, sugerik, bez, 
 ezebez, 
badagoz bere, 
erre beittez!

jueves, 16 de junio de 2016

Magnetismoa: IPARRORRATZA EGITEN (6.maila)


ONDORIOA: Imantatutako orratza kortxoaren gainean uretan flotatzen utzi ondoren, Ipar eta Hegoalderantz kokatu da berez. Talde ezberdinetako orratz imantatuek norabide berdina hartu dute, IPARRORRATZ baten funtzioa betez.

lunes, 6 de junio de 2016

Zientzia Tailerra 6.maila: ARGIAREN ERREFRAKZIOA

Santimamiñera irteera. 2016ko ekainaren 1ean





Ekainaren 1ean Santimamiñeko kobazuloa bisitatu genuen. Gidariak kobazuloaren historia kontatu zigun, bertan aurkituriko aztarnak eta ateratako ondorioetaz...
Gizakien aurretik hartz bat bizi omen zen bertan. Gero giza-talde ezberdinek bizilekutzat erabili zuten luzaroan kobazulo hau .Badirudi oreinak, ahuntzak eta orkatzak ehizatzen zituztela, eta izokinak arrantzatzen zituztela itsasadarrean. Muskuiluak ere atsegin zituzten, eta hauen oskol pila bat aurkitzen dira kobazulo barruan fosilizaturik.Gidariak orein-hezurrez eginiko izokinak arrantzatzeko erabiltzen zen tresna bat erakutsi zigun, kobazuloan aurkiturikoa.Kobazulo barruko bi gelatan margoak aurkitu zituzten, duela ehun urte, bisonte, zaldi, ahuntzen marrazkiak dira, ikatzez margoturikoak.




miércoles, 25 de mayo de 2016

ISPILATZEA zergatik gertatzen den- ARGIAren errefrakzioa dentsitate ezberdinetako geruzak zeharkatzerakoan 6.maila

Basamortuko zonaldeetan airea lehorra eta garbia denez, lurrarekin ukipenean dauden aire-geruza beroak dira, lurrazaletik urrundu ahala aire geruzak hoztu egiten dira, beraz dentsitatea aldatu egiten da eta errefrakzio-indize baxuagoa dute. Argi-izpiek geruza batetik bestera pasatzerakoan errefrakzioak jasaten dituzte, eraso-angelu handiagoa denez azkenean muga angelura iristean islapen osoa emango da. Begiak objektuak kokatzen ditu argi-izpiak heltzen zaizkion norabide brdinean, objektuak buruz behera ikusiko ditu ispiluan bezala, lurrazalean ura dagoen inpresio faltsua jasoko du.

viernes, 13 de mayo de 2016

Balearen bertsoak-BENITO LERTXUNDI

Balearen bertsoak
(Herrikoia)

Mila bederatzieun ta
lehenengo urtian
Maiatzaren hamalau
garren egunian
Orioko herriko
barraren aurrian
balia agertu zan
beatzik aldian.