Vistas de página en total

miércoles, 25 de mayo de 2016

ISPILATZEA zergatik gertatzen den- ARGIAren errefrakzioa dentsitate ezberdinetako geruzak zeharkatzerakoan 6.maila

Basamortuko zonaldeetan airea lehorra eta garbia denez, lurrarekin ukipenean dauden aire-geruza beroak dira, lurrazaletik urrundu ahala aire geruzak hoztu egiten dira, beraz dentsitatea aldatu egiten da eta errefrakzio-indize baxuagoa dute. Argi-izpiek geruza batetik bestera pasatzerakoan errefrakzioak jasaten dituzte, eraso-angelu handiagoa denez azkenean muga angelura iristean islapen osoa emango da. Begiak objektuak kokatzen ditu argi-izpiak heltzen zaizkion norabide brdinean, objektuak buruz behera ikusiko ditu ispiluan bezala, lurrazalean ura dagoen inpresio faltsua jasoko du.

viernes, 13 de mayo de 2016

Balearen bertsoak-BENITO LERTXUNDI

Balearen bertsoak
(Herrikoia)

Mila bederatzieun ta
lehenengo urtian
Maiatzaren hamalau
garren egunian
Orioko herriko
barraren aurrian
balia agertu zan
beatzik aldian.



martes, 10 de mayo de 2016

OSASUNAREN ASTEA Aperribai Eskolan

Osasun fisikoa zaintzeko kirolak egin eta dieta orekatua zaindu behar dira eta fruta eta barazkiak jan behar dira.
Osasun psikologikoa zaintzeko , lagunekin , familiarekin eta gizartean ondo sentitzeak garrantzia du, eta gelan guztiok ondo sentitu gaitezen elkar lagundu behar dugu. Harreman onak izteak hobeto sentitzen laguntzen digu eta eguneroko arazoei aurre egiteko kemena ematen digu. AITOR RODRIGUEZGurasoekin jolasean

Bizkaiko sorginak

Anboto, Bizkargi,
Gorbea ta Oiz,
Bizkaiko sorginak
hegalari dabiz,
ohitura zaharrean
baina molde berriz,
akelarre eder bat
antolatu nahiz.


lunes, 9 de mayo de 2016

Erdi Aroko zantzuak: DEIADAR MENDIAK

Erdi Aroan hasi ziren Gernikako haritzaren azpian batzarrak egiten. Bizkaiko eskualde bakoitzetik ordezkari bat bertaratzen zen. Eta batzar hoietako deialdia egiteko "deiadar mendietara" igotzen ziren, handik adarra jotzen zuten eta sua biztuten zuten, eskualde horretako ordezkariei dei egiteko Gernikara joan zitezen. Deiadar mendiak bost ziren: Ganekogorta, Sollube, Oiz, Kolitza eta Gorbea.
Gaur egun, udaberriro deiadar mendien eguna  ospatzen da, mendi hoietara igoera eginez, eta bertan adarra jo eta erromeria bat izaten da.