Vistas de página en total

viernes, 27 de septiembre de 2013

Sudokuen bitartez Matematika lantzen

Zer da?
Sudokua buruhauste matematikoa da eta, bere helburua, 3x3ko karratu txikiz osatutako 9x9 tamainako koadrikula osatzea da. Karratu txiki horietan, 1 eta 9 arteko zenbakiak ipini behar dira, beti ere ilara edota zutabe berberean zenbaki berdina errepikatu gabe.

Jatorria
1783an, Leonhard Euler matematikari famatuak hil baino apur bat lehenago asmatu zuela esaten da. Halere, 1970 urtera arte ez zen heldu herritarrengana, izan ere, urte horretan Walter MacKeyk Math Puzzles and Logic Problems aldizkarian argitaratu zuen buruhaustea. Orduan, "Number Place" edota zenbakien tokia bezala izendatu zuten. Beranduago, Nikoli argitaletxeak Japoniara esportatu zuen Sudokua Monthly Nikolist egunkarian argitaratzeko. Japoniako prentsa honetaz jabetu eta poliki- poliki halako joko gehiago argitaratzen hasi ziren. Orduantxe jarri zioten Sudoku izena, hau da Su: zenbakiak Doku: bakarrik. Hortaz, zenbakiak bakarrik.
Urte batzuk beranduago berrikuntza bi ezarri zizkion Nikolik jokoari: zifren zenbatekoa gehienez 30koa izatea eta puzzleak simetrikoak izatea. Berrikuntza horek ez dira beti errespetatzen gaur egungo Sudokuetan.
2004an, joko hau Britainia Handian jarri zen modan Times egunkariari esker eta egun egunkari ugaritan auki dezakegu Debora pasen atalean.

Zenbait aholku
·   Arkatza erabili: normala da nahastea eta zenbakiak ipintzerako orduan proba ezberdinak egitea. Erabili arkatza eta dena txukunagoa geldituko zaizu.
·   Ohiko zenbakiak erabili: Hasieran hobe da ohiko zenbakiekin hastea, errazagoa baita falta diren zenbakiak balore berdineko zenbaki gehiago daudenean asmatzea.
·   Ezabatzeko metodo bat jarraitu: komenigarria da zenbaki ezberdinak ipintzen saiatzea eta zenbaki konkretuentzako karratuak ezabatzen joatea.
·   Zutabe eta ilarekin adi egon, ezin baitira zenbakiak errepikatu zutabe edota ilara berberean.
·   Sudoku bakoitzak soluzio bakarra dauka: kontuan izan ezin dituzula zenbakiak errepikatu zutabe eta ilara berberean. Bestalde, pazientzia eta logikak ere garrantzia handia dutela jakin behar duzu.
Esteka interesgarriak

No hay comentarios:

Publicar un comentario