Vistas de página en total

martes, 20 de octubre de 2015

Animalia ornogabeak: KNIDARIOAK

Ornogabe itsastarrak dira, zelula erresumingarriak daukate. Batzuk txikak dira milimetro gutxikoak eta beste batzuk metro bat baino handiagoak. Formaren arabera bi mota: -Marmoka -Polipoak 
Knidarioek animali txikiak jaten dituzte, garroekin harrapatuz eta ahoratuz. Jandakoa gorputz barruan duten zaku moduko batera iristen da. Barneko atal hori, barrunbe gastrobaskularra da, eta eta bertan digeritzen dira jandako elikagai guztiak. 
Knidario gehienek gorputz biguna dute, urez osatua, neurri handi batean. Hala ere, polipo batzuek ,koralek , hain zuzen ere, karekizko egitura zurrunak sortzen dituzte, kolore bizikoak gehienetan. Knidarioak ozeano eta itsaso guztietan aurki badaitezke ere, gehienak sakonera gutxiko ur beroetan bizi dira . Horrelako uretan , batzuetan, kolonia ikaragarri handiak eratzen dituzte.

No hay comentarios:

Publicar un comentario