Vistas de página en total

lunes, 6 de junio de 2016

Santimamiñera irteera. 2016ko ekainaren 1ean





Ekainaren 1ean Santimamiñeko kobazuloa bisitatu genuen. Gidariak kobazuloaren historia kontatu zigun, bertan aurkituriko aztarnak eta ateratako ondorioetaz...
Gizakien aurretik hartz bat bizi omen zen bertan. Gero giza-talde ezberdinek bizilekutzat erabili zuten luzaroan kobazulo hau .Badirudi oreinak, ahuntzak eta orkatzak ehizatzen zituztela, eta izokinak arrantzatzen zituztela itsasadarrean. Muskuiluak ere atsegin zituzten, eta hauen oskol pila bat aurkitzen dira kobazulo barruan fosilizaturik.Gidariak orein-hezurrez eginiko izokinak arrantzatzeko erabiltzen zen tresna bat erakutsi zigun, kobazuloan aurkiturikoa.Kobazulo barruko bi gelatan margoak aurkitu zituzten, duela ehun urte, bisonte, zaldi, ahuntzen marrazkiak dira, ikatzez margoturikoak.




No hay comentarios:

Publicar un comentario