Vistas de página en total

viernes, 11 de octubre de 2013

Xalbador- Xabier Carracedo

1967ko Bertsolari Txapelketa Nagusian parte hartu zuen, eta bigarren gelditu zen. Hala ere, urte hartako txapelketan bera izan zen protagonista, berak nahi gabe baina. Bertsolari Txapelketa Nagusien eta bertsolaritzaren historia osoko gertaera aipatuenetako bat da.
Behin ikus-entzuleak aulkietan eseri eta epaileak beren mahaian jarri ondoren,Alfonso Irigoienek epaimahaiko kideen erabakien emaitza irakurri zuen: Xalbador bertsolaria, Uztapiderekin batera, txapelaren bila lehiatzeko azken fasera iragan zela.
Une hartan, ikus-entzuleen oihu eta txistuek Anoeta pilotalekuko giroa minutu erdiz gaiztotu zuten. Jada desadostasun adierazpenak apaltzen zihoazelarik, berriz ere entzun ziren txalo zaparradekin nahastutako txistuak eta zalaparta. Uztapide eta Xalbador bertsolariak, mikrofonoen aurrean, isilik ziren. Ikuslegoa bitan banaturik zegoen: txistuek txaloak isilarazten zituztela zirudienean, Xalbadorren aldekoak zutik jarri eta beren bertsolariari txalo egin zioten. Epaimahaiko kide batek bertsolariei saioa hasteko eskatu zien, baina biek ala biek isilik iraun zuten aldi batez. Azkenean, Uztapidek, oihu eta uluen erdian, aurkezpen bertsoa abestu zuen.
Ondoren Xalbadorren txanda iritsi zen, baina hark bere saio hasterako txistu nahiz txalo ugari entzun ziren, atzera. Azkenean, ikus-entzuleen hotsa baretu zen, eta urepeldarrak bertso gogoangarri eta hunkigarri honi ekin zion:



Ez eduki, ez, ni beti pozik
egoten naizen usterik,
ez bai dadukat andregairikan
ez bai daukat emazterik.
Hamaika aldiz egon izan naiz
barrua penaz beterik;
baina nik poza kantatutzen det
tristura neutzat gorderik.

Hona hemen bideo batzuk:



No hay comentarios:

Publicar un comentario