Vistas de página en total

lunes, 7 de octubre de 2013

ZELAN IKASI?



1. Aurreirakurketa: Apunteei edota ikasteko dozun material horri irakurketa azkarra egin eiozu. Lehenengo irakurketa honetan hiztegian bilatu beharko zeunkez ezagutzen ez dituzun hitz hoiek.
   2. Irakurketa ulerkorra: Arreta handiz irakurri, guztia ulertu eta aurrekoetan ikasitakoarekin erlazionatu behar dozu oraingoan. Ondo eginez gero, ez dozu behin eta berriro egin beharko.
    3. Notak marjinean: Irakurketa ulerkor hori egiten dozunean, idatzi marjinetan paragrafo eta atalen ideia orokorrak.
   4. Azpimarraketa: 2 kolore ezberdin hartu eizuz, bat ideia nagusientzat eta bestea bigarren mailakoentzat. Ez guztia azpimarratu! Ideia nagusiak, bigarren mailakoak eta hitz espezifikoak, besterik ez!
  5. Eskema: Aurreko urratsak eman ostean, gaiaren estruktura egin eizu. Begirada bakar batekin gai guztia ikusi beharko zeunke.
   6. Laburpena: Orain, eskemari jarraituz, laburtu atal bakoitza.
* Eskema on bat egin badozu eta ideiak fotografikoki buruan gordetzen ona bazara, ez duzu atal hau egin beharrik.
   7. Buruz ikasi: aurreko urratsetan asimilatutako guztia buruan gorde eizu.
Estresa, urduritasuna...

No hay comentarios:

Publicar un comentario