Vistas de página en total

viernes, 4 de abril de 2014

PLURAL OKERRAK--HEGOAK

PLURAL OKERRAK

Batzuetan, erdararen eraginez edo, gehiegitan erabiltzen da plurala singularra nahikoa den tokian.
Har dezagun adibide bat: "gogoak ditut zurekin afaltzera joateko".

Bistan da gaztelaniaren "tengo ganas" delakoaren kalko okerra dela hori. Nahikoa da "zurekin afaltzera joateko gogoa dut" edo "zurekin afaltzera joateko gogoz nabil" esatea.

Ikus ditzagun beste adibide batzuk:
"baditugu hori lortzeko itxaropenak"... nahikoa da esatea "badugu hori lortzeko itxaropena"

"Baditugu hori lortzeko asmoak"... "badugu hori lortzeko asmoa".

Edo: "zeruak estalita egon ziren atzo"... "Zerua estalita egon zen atzo".

Beraz: "Zurekin afaltzera joateko gogoa dut" eta ez "Gogoak ditut zurekin afaltzera joateko"

IPUINA. Hegoak

Medikuntzan niharduen garai hartan, Huamahuaca-n. Arratsalde batez, ume zauritu bat ekarri zidaten: muino bateko amildegitik eroria zen. Ikuskatzeko, pontxoa erantzi nionean, bi hego sumatu nituen. Aztertu, eta osasuntsu zeudela ohartu nintzen. Umeak hitz egin ahal izan zuen bezain laster, galdetu nion:

-Zer dela eta ez zenuen hegan egin erortzean, semetxo?

-Hegan egin? -esan zidan-. Hegan egin, jendeak nitaz barre egiteko?

Enrique Anderson Imbert

No hay comentarios:

Publicar un comentario