Vistas de página en total

domingo, 20 de abril de 2014

Triskatu, triskildu, triskantza

Gaurkoan Triskatu [Triskau], Triskildu eta Triskantza berben ganeko adibide batzuk. Gurean normal-normal erabili izan direnak, baina apurka-apurka lekua galtzen ari diranak, beste berba potolo batzuk ordezkatuta.

ADIBIDEAK

“Atzoko haizeak itzekezko triskantzak ein ditu(z), seguru, Upo partean” Zuztarretatik ahora.

“Halako baten, harmokilak bere lekutik at joan zan eta bere zartada errimeak etxeko zugatz guztiak erroz gora txirikilan jaurti zituan. Halako  triskantzarik!” Bustintza, Errose: Ipuinik ipuin Mañarian gora.

“Zelakoa jarri zan, gero, gure Peru gizajoa! Kiski eta kaska, jo eta ke, bertan birrinduta itxi eban arrain gaiztoa. Lapikoa, barriz, hogei zati eginda bai. Ala! Oraingoan, behintzat, ez eutsan igesik egingo besigu arranoak halakoak! Josepak ez eban barre gitxi egin Peruren  triskantzea ikusi ebanean” Bilbao, Felix: Ipuin-barreka.

LABAYRU HIZTEGIA

triskau//triskatu, triskildu

1 dau. destrozar, devastar. 

Atzo burrukea egon zan eta dana triskau dabe.
Toreatzailea bera triskau behar dau horrek zezenorrek.

2 dau (kolok.) bailar. 
  
OEH (Orotariko Euskal Hiztegia):

triskatu (V, G; VocCB >Dv, H; -au Mg PAbVoc, Izt 11v, Zam Voc), triska (V, G-nav), trixka(V-m). Ref.: A (triskatu, triskau, triska); Etxabu Ond 116.  Tr. La formas triska y trixka no se documentan en los textos.

1. Destrozar; masacrar. “Despedazar” Mg PAbVoc y VocCB. “Triska (Vc, G-nav), destrozar, hacer añicos” A.
2. (Añ > A, H), triskeatu. Bailar.
3. “Triskau (V-ger), cortar ramas gruesas” A.
4. Saltar.

UZEIren Sinonimoen Hiztegia

[suntsitu] : alferrik galdu, apurtu, arraskatu, birrin-birrin egin, desegin, desolatu, errautsi, hauts bihurtu, hauts egin, hondatu, porrokatu, suntsitu, trimin-trimin egin, triskilatu, zatitu, zehatu, zirpildu, andeatu, arrabaskatu, aurritu, barreiatu, deboilatu, funditu, gaizkitu, mamikatu, partekatu, porroskatu, sakailatu, xehakatu, xehatu, zatikatu, zirtzikatu, banatu, birrindu, laskitu, lorrindu, trimindu, zuzitu, abarrikatu, izorratu, galetsi, abarrakitu, atarratu, triska egin, arrasatu, arrazatu, destruitu, narriatu, puskakatu, bilakatu, partaiatu.

Beste hizkuntza batzuetan:

es (1) destrozar, despedazar, destruir (2) bailar
fr (1) mettre en pièces, casser, dépecer, détruire (2) danser
en (1) destroy, smash; tear apart, tear to pieces; ruin, demolish (2) dance
port (1) destroçar, despedaçar, destruir (2) dançar, bailar

No hay comentarios:

Publicar un comentario