Vistas de página en total

viernes, 13 de diciembre de 2013

Abenduaren 3a. Euskararen Nazioarteko Eguna

Gaurkoan Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen dogu: http://youtu.be/CY_I0UL2FmQ

Xabierko Frantzisko deunaren egunez Euskararen Nazioarteko eguna ospatzen da, eta batean bestean hainbat dira egun hori antolatzeko antolatzen diren ekintzak, bai gaur egun bai lehen be. Hala bada askorentzat ezagunak dira, berbarako, Errepublika garaian Eusko Ikaskuntzak, Euskaltzaleak Bazkunak bitarte, antolatutako antzerti eta olerti egunak, bertsolari egunak eta antzerakoak. Edo Espainiako Guda zibilaren ondorioz Iparraldera alde egin behar izandako euskaltzaleek zein bertokoek, elkar hartuta, Euskaltzaleen Biltzarraren babespean egindako lana.

Guztien artean aipatzekoa da On Joxe Miel Barandiaranen lan eskerga. Sasoi horretakoa (1949) da, hain zuzen ere, Lehenengo Euskararen Eguna. Gainera, Iparraldean ez ezik, Parisen, Mexikon, Caracasen, New Yorken eta beste hainbat lekutan ospatu zen lehen egun hura.

1995ean, Euskal Herritik kanpora bizi diren euskaldunek egindako Lehen Mundu Biltzarrean eskatutakoa bere eginez, Eusko Jaurlaritzak eta Euskaltzaindiak elkar hartu zuten eta, ondorioz, Euskararen Nazioarteko Eguna instituzionalizatu egin zen.

Geroztik, urtero-urtero, Erresuma Zaharreko santu euskaldunaren egunez, ospatu izan dute euskal erakundeek Euskararen Eguna.

SAUTRELA

Heuskara da kanpora, eta goazen oro danzara

O heuskara lauda ezak garaziko herria / Zeren hantik ukhen baituk behar duian thornuia
Lehenago hi baitinzan lengoajetan azkena / Orai aldiz izaneniz orotako lehena.

Heuskaldunak mundu orotan preziatu ziraden / Bana haien lengoajiaz bertze oro burlatzen
Zeren ezein eskripturan erideiten ezpaitzen / Orai dute ikasiren nola gauza hona zen.

Heuskaldun den gizon orok alxa beza buruia / Ezi huien lengoajia izanen da floria
Prinze eta iaun handiek orok haren galdia / Skribatus halbalute ikhasteko desira.

Desir hura konplitu du garaziko naturak / Eta haren adiskide orai bordelen denak
Lehen inprimizalia heuskararen hura da / Basko oro obligatu iagoitikoz hargana.

Etai lelori bailelo leloa zarai leloa / Heuskara da kanpora eta goazen oro danzara.

BERNARD ETXEPARE. Linguae Vasconum Primitiae. 1545.


HEZKUNTZA eta EUSKARA
Agirre Lehendakariaren plaza z.g.
Torrezabal Kultur Etxea
GALDAKAOKO UDALA
Tel. 944 010 511

No hay comentarios:

Publicar un comentario