Vistas de página en total

martes, 17 de diciembre de 2013

Komaren garrantzia

Zer moduz Mikel? / Zer moduz, Mikel?

Bi esaldi hauek, itxuraz oso antzekoak badira ere, esanahiari dagokionez zeharo ezberdinak dira:
  • Zer moduz Mikel?
  • Zer moduz, Mikel?

1. Nori idatziko zenioke “Zer moduz Mikel?” esaldia?
a) Zure lagun Mikeli, gutunaren hasieran.
b) Beste lagun bati, Mikelez galdetzeko.

2. Noiz idatziko zenuke “Zer moduz, Mikel?” esaldia?
a) Mikeli gutuna idaztean, hasierako agur moduan.
b) Mikel ez den beste bati, Mikeli buruz galdetu nahi diozunean.

3. Mikeli mezu bat idaztean, zein erabiliko zenuke?
a) Zer moduz Mikel?
b) Zer moduz, Mikel?

Erantzun zuzenak: 1b, 2a, 3b

Horregatik guztiagatik, ez dira zuzenak gutun, mezu edota ohar batzuen hasieretan irakurtzen ditugun “*Kaixo Uxue:” eta tankerakoak. “Kaixo, Uxue:” erabili behar dugu.

Behin, komen inguruan gogoeta eragiteko eta, bidenabar, irribarre txiki bat sorrarazteko, ondoko izenburua zuen mezu bat heldu zen nire postontzira: Koma batek zenbait haurren bizitza salba dezake. Hauek ziren esaldiak:

  • Haurrak jatera etor zaitezte!
  • Haurrak, jatera etor zaitezte! [ahoz: Umiek, erduzie bazkaltan!]

No hay comentarios:

Publicar un comentario