Vistas de página en total

domingo, 15 de diciembre de 2013

Amets Arzallusek irabazi du txapela- Bertsolari Txapelketa Nagusia 2013


Hendaiarrak 1737,5 puntu lortu ditu eta buruz burukora berarekin batera sailkatu den Maialen Lujanbiok 1686,5. Igor Elortza sailkatu da hirugarren postuan.
NAIZ.INFO|BARAKALDO|2013/12/15
erakutsi zidanari.


20131215_amets2222
Amets ARZALLUS. (Luis JAUREGIALTZO / ARGAZKI PRESS)
Amets Arzallus hendaiarra da Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiko txapeldun berria,  BECen jokatu den finalean gailenduta. Buruz burukoan Maialen Lujanbio orain arteko txapelduna izan du aurkari eta txapeldunari aurrea hartzea lortu du.
Azken puntuazioa honakoa izango da: Amets Arzallus (1737,5 puntu), Maialen Lujanbio (1686,5), Igor Elortza (1164 puntu), Aitor Mendiluze (1155 puntu), Aitor Sarriegi (1106 puntu), Unai Iturriaga (1099 puntu), Beñat Gaztelumendi (1099 puntu), Sustrai Colina (1082,5 puntu).
















http://www.naiz.info/eu/mediateca/image_gallery/bertsolari-txapelketa-nagusiko-finala-iruditan

Zerutik begira daude
Joxe eta Manuel Mari,
ziega zulotik entzuten
beste euskaldun ugari.
Muxu bat iparraldeko
bertso eskolako haurrari,
lagundu nauten guztiak
Olatz eta arreba bi.
Baina ni ez bainaiz hemen
neuk sortu hutsean ari
aitarena da txapel hau
eskeintzen diot amari
haurra nintzela euskaraz

No hay comentarios:

Publicar un comentario