Vistas de página en total

martes, 27 de mayo de 2014

Galdakaoko eskoletako Antzerki Topaketa

Zapatu honetan bertan, maiatzak 31, Galdakaoko eskoletako VI. antzerki topaketa egingo da. Guztira 100dik gora ume taularatuko dira oholtzara.

Jakizue egun horretarako sarrera bakan batzuk badaukaguzala Euskara Zerbitzuak. Eskatzea baino ez daukazue.

Galdakaoko eskoletako Antzerki Topaketa

Arte eszenikoenganako eskaera herritik bertatik sortu zan, eta orduko gogo hareekaz bat eginez, pentsau zan leku eta une egokia izan eitekeala ahozkotasuna eta hizkuntzaren trebetasun nahiz baliabideak lantzeko.

Aurtengoa VI. Ikasturtea dogu, eta ikasturte amaiera guztietan lez hona aurtengo izerdien emaitza:

Egitaraua: Urtza Zuazo aktorea izango da aurtengo saioaren aurkezlea (Glu-Glu eta Phanta Rey konpainiakaz ibilitakoa, besteak beste). Personaia umoretsu baten bitartez publikoa eta antzezlanak buztartzeko ahalegina egingo da, beti be, publikoaren hurbiltasuna eta berotasuna lortu guran.

Goizeko saioa:

1.- Olinplis-plas! (Eguzkibegi-3)
2.- Galdutako bidaia (Aperribai)
3.- Printzelandian galdurik (Eguzkibegi-4)
4.- Zipi-zaping ikaragarrizkoa (Unkina-1)

Arrastiko saioa:

5.- Japonia 2020 (Urreta)
6.- Klase eroa (Eguzkibegi-2)
7.- Banku bateko artistak (Unkina-2)
8.- A ze nolako sustoa! (Gandasegi-2)

No hay comentarios:

Publicar un comentario