Vistas de página en total

viernes, 23 de mayo de 2014

Julen Gabiria galdakoztarra, nederlanderaz

Julen Gabiria galdakoztar idazlearen Han goitik itsasoa ikusten da nederlandera itzulita argitaratu dau Zirimiri press argitaletxeak Van daarboven zie je de zee izenburuagaz. Laster dira liburua Holandan aurkezteko; hori dala-ta, Julenek erronka bat jarri deutso bere buruari: Gernikatik Amsterdamera bizikletaz joatea, hamabost eguneko ibilaldian.

Horretarako laguntzak be topau ditu, eta Twiter eta Facebooken jarraitzeko aukerea dago.

11.- Sare sozielaten zeure barri izango dogula uste dot.

Twiter eta Facebooken bai, ez dakit gauza luzeagorik egingo dodan. Tarteka zeuzertxu ipiniko dot, nonori interesetan bajako. Ez dakit zenbateko interesa euki leiken, ez da abentura handia be, Europa barruan, Gernikatik Amsterdameraino.

12. Sortu leike istorio luzeagoren bat, libururen baterako idearen bat?

Koadernoa eroango dot behintzat. Etxetik kanpo beti zoaz begiak zabalago, baina ez da gauza bera bidaiari huts moduan joan edo bidaia liburu bihurtuko dozula jakinda. Txipa aldatu egiten da. Ez dot uste sanoa danik, sanoagoa da bidaiari huts lez joatea. Urte asko daroadaz idatzi barik, nire eguneroko begiradea ez da idazlearena. Oharrak hartuko dodaz, berezko jakin-minagaz, eta hortik zeozer sortzen bada, aurrera.

13.- Hamar urte dira, izan be, ez dozunik helduentzako libururik idatzi. Zelan ba?

Badagoz hor faktore batzuk, ume biren aita naz, eta badakit beste batzuk halan be egiten dabela. Ni ez naz asko be ahalegindu. Gero, urte bi antzerki arloan ibili nintzan... Gogoa hor dago, baina momentua euki behar da. Idaztea niretzako da zeuretzako ordu onak eukitea, eta nire ordu onak orain gaueko hamaiketatik aurrerakoak dira.

Bidaia honek emongo deust aukerea, aspaldiko partez, neure buruagaz bakar-bakarrik egoteko 15 egun. Ordu asko izango dira. Bidaia bakarra egin dot bakarrik orain arte, 1995ean, Irlandan auto-stopez ibili nintzanean. Orduan ez nintzan idazlea, baina handik urte bira Connemara gure bihotzetan idatzi neban. Txip barik joan nintzan. Egunean zortzi ordu bizikleta ganean, neure gauzetan pentsetan, askorako emoten dau. Hemendik Mungiara joan eta kristoren pelikulak sortzen jataz, ba Amsterdamera...

No hay comentarios:

Publicar un comentario