Vistas de página en total

viernes, 23 de mayo de 2014

MATXALEN BUSTURIKO

“Ponte-izenaren ondoan “abizena”, “deitura” edo goitizena dogu guztiok. Abizen hitza “aba-izen” bikotxaren konposatu gisa sortu eban Sabino Aranak eta arrakasta handiz iraun dau gaur arte. Abizenak persona bat bere aurretikoakaz, asabakaz dauen lokarria gogorazi gura dau, funtsean. Halan Ortiz, Ortiren semea litzateke, latineko genitibo-atzizkiaren bidez. Perez, gaztelaniaz Pereren semea dan legetxe. Edo Danielson edo -sen, Danielen semea hizkuntza anglogermaniarretan. Honetariko izen-deiturei deritxe patronimikoak, aitaren jatorria izentetan dabelako.

Euskeraz horretariko abizenak be badira, baina indar handiagoa hartu dau luzarora nongo semea erispideak, noren semea dalakoak baino. Eta nongo izate horretan etxea, auzoa, herria edo dana dalako toki-izena aitatzen da; bestela esanda, toki-izena bihurtzen da deitura edo abizen. Eta eremu batzuetan, batez be Araba partean, bitariko abizenak gorde dira: patronimikoak eta toponimikoak. Eta abizen konposatu honeei de preposizinoa erantsi izan jake: Diez de Txintxetru, Martinez de Albizua edo Dáz de Gereñu, esaterako.

Beste euskal lurraldeetan be baziran antxina eredu horretako abizenak, baina luzarora toponimoa nagusitu izan da, ez aita-izena.

Izen toponimiko hori ponte-izenagaz alkartzeko, gaztelaniazko administrazinoak de preposizinoa erabili izan dau tradizinoz, alemanez von edo holanderazvan egiten zan antzera.  

Euskaldunen artean –ko erabili izan da deitura toponimikoen atzizkitzat: Erridrogitxu BaltzategikoPeru AbendañokoErrodrigo ZaratekoInazio LoiolakoAndra Mari Begoñako. Agiri zaharretan gitxitan baino ez dira gorde horretarikoak, letraduek gaztelaniara bihurtu barik geratu diran bakanak. Nafarroako dokumentazino zaharrean eredurik gehienak. Halakoak dira: Santxo DorrekoLope GortekoNuño MiotakoPero Iturrietako eta beste batzuk.

Norbait identifikatzeko, administrazino mailan abizena darabilgun moduan, herri ohituran hondino be nor nongoa dan esanaz errazago banakatzen dogu pertsona bat. Abizena alde batera itxi eta izenaren ondorik nor hori bizi den edo jatorri dauen herri, auzo edo etxearen izena emon. Halan sortuak dira, kasurako, herri-kopla zahar edo aspaldikoetan aitatzen diran andra-pertsonaia bi: Matxalen Busturiko eta Tretatxu Atxuriko.”

Iturriko in Bizkaiera.biz

No hay comentarios:

Publicar un comentario