Vistas de página en total

sábado, 18 de enero de 2014

–a berezkoa

Nola deklinatzen dira –a berezkoa duten hitzak?

Hauek, adibidez: gauza, pertsona, eliza, anaia, arbola, arnasa, giltza, ideia, makila, okela, familia, aitona, eskola, ikastola.

-a berezko hori beti gorde behar dute:

Gauzarik onena             Gauzik onena
Nire anaia bat                Nire anai bat

Mugagabean gertatzen dira akatsik sarrienak:

Zenbat eskolak hartu dute parte?    Zenbat eskolek hartu dute parte?
Mila pertsonak egin dute hori.        Mila pertsonek egin dute hori

Salbuespenak:
-Eliza, hizkuntza, burdina, kultura, natura, literatura.
-Hitz amaiera –ia dutenak (familia, filosofia, biologia).

Horiek izen-elkarketako lehen parte direnean, -a berezko hori gabe ere ondo daude, eta, hartara, hiru modutara dira gramatikalak.

Kultura-asteakultur asteakultura astea (hirurak ondo).
Kultur-astea

No hay comentarios:

Publicar un comentario