Vistas de página en total

lunes, 20 de enero de 2014

BERTSO ESKOLA FEMINISTA

Kaixo guztioi! 
Dakizuenez, Marienea Basauriko Emakumeen Etxean emakumeei zuzendutako BERTSO ESKOLA FEMINISTA tailerra eskainiko dugu otsaileko ostiral arratsaldeetan. Oraindik lekuak daude tailerra betetzeko eta zuengana zuzentzen gara zuek animatzeko eta hedapenean ere laguntza eskatzeko. Guretzat oso garrantzitsua da euskarazko ekintzak bultzatu eta aurrera ateratzea Basaurin, beraz, hau esanda, hementxe uzten dizuegu tailerraren azalpentxo bat eta formatzaileei egindako elkarrizketa baten linka. Ondo pasatzeko gogoak baino ez dira behar tailerrean parte hartzeko!!!


Errimak, betaurreko moreekin

Hiru urte daramate feminismoaz eta bertsolaritzaz hitzaldiak ematen Agirreazaldegik eta Alberdik (Onintza Lete Arrieta)
Hiru urte daramate feminismoaz eta bertsolaritzaz hitzaldiak ematen Agirreazaldegik eta Alberdik (Onintza Lete Arrieta)
Ez dago bertsotan jakin beharrik Bertso Eskola Feministan parte hartzeko». Askotan galdetzen diete horretaz Uxue Alberdi eta Ainhoa Agirreazaldegi bertsolariei. Haiek dira eskolen gidariak, eta datozen hilabeteetako egutegia lanez beteta dute. Getarian bizi da Alberdi, eta Zarautzen Agirreazaldegi, baina eskualdean ez dute saiorik hitzartuta oraingoz. Hala ere, proposamenak ongietorriak direla aitortu dute, barrez.
«Gure interesa da batzea bai bertsolaritzatik gatozen eta gai honekiko interesa dugun jendea, bai feminismotik bertsolaritza adibide edo langai modura hartzen duen jendea», zehaztu du Agirreazaldegik. Bertsozaleak, gai-jartzaileak, kazetariak, antolatzaileak… gertura daitezke eskola hauetara. «Ikuspegi asko daude, eta bakoitzaren begiradatik, arlo desberdinak dira kolokan jartzen direnak, baieztatzen direnak…», uste du Agirreazaldegik. «Elkargunerako toki bat da, eman eta jaso egiten den gune bat», gehitu du Alberdik. «Gaia lantzeko dago, guk ez dugu erantzunik. Aldiro-aldiro orain arte sortu diren egoerak planteatu nahi ditugu. Batetik, guk gure begiradatik nola erantzun nahiko genieken, eta, bestetik, planteatu gure begiradatik zer egoera berri izan daitezkeen interesgarriak. Beharbada oraindik atera ez diren gaiak, egoerak… bertsolaritzan».

http://urolakosta.hitza.info/2013/10/24/errimak-betaurreko-moreekin/

No hay comentarios:

Publicar un comentario