Vistas de página en total

viernes, 24 de enero de 2014

Ipuin "hiperlaburra"

Zer da ipuin "hiperlaburra"? Definizio kanonikorik ez dagoen arren, haren izaera oso lotuta dago, zalantzarik gabe, luzaera mugatuarekin, testu motaren izenak berak iragartzen duenez. Egile eta ikertzaile gehienek, ados antzean, orri inprimatu bakar bat jotzen dute narrazio mota honen luzaera gehienezkoa (batzuek apur bat gehiago edo gutxiago onartzen badute ere). Gutxienekorik, berriz, ez dago: paragrafo bat, esaldi bat, hitz bat..., edo hitz bat bera ere ez.


Agurea eta Herioa

Behin batez, egurretara joanda, karga bizkar gainean hartuta, bide luzea egokitu zitzaion egurkari zahar bati. Hala, bidean ezinean zihoala, akiturik, fardela lurrera bota eta hasi zen Herioari deika. Agertu zitzaion hura, eta galdegin:

-Zertarako ari zinen deika?

Agureak, berriz, izuak dardarka:

-Lagun diezadazun, fardela bizkarrera jasotzen.

** Esopo
Curriculum Vitae
Diktadore bat, sarritan, gora egindako iraultzaile bat da. Iraultzaile bat, sarritan, gora egin ez duen burges bat izaten da.
** Marco Denevi
Ordu batez zoriontsu izan nahi baduzu, edan ezazu baso bat ardo onetik. Egun batez izan nahi baduzu, egin ezazu behin larrutan. Hilabetez bada, barrenak garbitu libragailu batez. Urtebetez zoriontsu izan nahi baduzu, ezkon zaitez. Bizi guztian zoriontsu izan nahi baduzu, ez zaitez ezkondu.
** Julio Torri
Ez iezadazu hitz egin nire liburuaz, mesedez, tranbietan; ez ezazu nire liburuaz hitz egin gauza arrunt bat balitz bezala. Hitz egidazu, aukeran, eguraldi onaz; edo esaizkidazu, nahiago baduzu, emakumeei eta diruari buruzko arrunkeria eta hutsalkeriak; utz ezazu bakean nire liburua.
** Julio Torri

Ardi Beltzarena

Urrutiko lurralde batean bazen aspaldi Ardi beltz bat.

Fusilatu egin zuten.

Mende bat igarota, artaldeak, damuturik, zaldigaineko estatua bat jaso zion, eta parkean dotore ezarri.

Horrela, aurrerantzean, ardi beltzen bat agertu bakoitzean, berehala fusilatzen zuten, etorkizuneko belaunaldietako ardi arruntek ere eskulturan aritzeko aukera izan zezaten.

** Augusto Monterroso

No hay comentarios:

Publicar un comentario