Vistas de página en total

martes, 19 de noviembre de 2013

Ubuntu sentitzea

Badira hitz politak eta badira hitz itsusiak. Badira batzuk soinu ederra dutenak eta, gainera, hau miraria, esanahiarekin bat datorrena. Euskaraz, muxu da horietako bat niretzat. Duela gutxi beste bat deskubritu dut: Ubuntu. Lasai, ez naiz hemen arituko sistema operatiboa libre horretaz, ez; hitz horren atzean dagoen kontzeptua da hona ekarri nahi dudana. Izan ere, Xhosa hizkuntzan ubuntu hitzak “ni naiz zuek zaretelako” esanahi ederra du. Beraz, bizitzarako filosofia bat ere bada.

No hay comentarios:

Publicar un comentario