Vistas de página en total

viernes, 20 de junio de 2014

BE BAI JOAN BEHAR DOT

Deba Ibarreko euskalkitik jasotako adibideak dira gaurkoak:

Be bai juan bihar dot nik  Nik be juan bihar dot (1)

1.- be (ere) lokailuaren erabileran akats ugari egin ohi dira, gehienetan, “be” ez dagokion tokian jartzearen ondorioz. Adibidez:

*Mikel hemen dago be.→ Mikel be hemen dago.
*Bihar joango gara be bai.→ Bihar be joango gara.
*Be bai Mikel etorriko da.→ Mikel be etorriko da.

Kontuan hartu be lokailuak beti joan behar duela erreferentziako osagaiaren atzean eta ondo-ondoan. Ahoskatu ere enklitiko gisa egiten da, erreferentziazko osagaiari lotuta. Hortaz, ezin da hasieran edo bakarrik joan.

Adibidez:

Josuk ekarri dau. *Be bai Jonek.→ Josuk ekarri dau. Jonek be (Jonepe) bai.
Ana joan da. *Eta be bai ni.→ Ana joan da. Eta ni be (nipe) bai.

2.- Kontu handia izan behar dugu erreferentziazko osagai hori egoki aukeratzearekin:

• Guk goian afalduko dogu. Eta zuek?
• *Goian be.
• Guk be (gupe) bai Guk be (gupe) goian.

3.- be ez da aditz jokatu atzizki gabe baten ondoan jarri ohi.
*Mikel etorri da be.→ Mikel be etorri da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario