Vistas de página en total

lunes, 9 de junio de 2014

Lazkao herria- Lazkao txiki. Joxe Migel Iztueta Kortajarena

Atzo, gure irakaslea Lazkaon egon zen igandea pasetan. Nor da Lazkaoko bertsolaririk famatuena? Ba bai, asmatu duzue, Joxe Migel Iztueta Kortajarena, Lazkao Txiki da. Eta herriko seme bezala, estatua bat dago bere herrian.




Lazkao Txiki, benetako izenez Joxe Migel Iztueta Kortajarena (Lazkao1926ko irailaren  15a - Donostia,1993ko apirilaren 3aGipuzkoa eta Euskal Herri osoko bertsolaririk ezagunenetakoa izan zen.

Bizitza

1926ko irailaren 15ean jaio zen Lazkao udalerriko Lazkaomendi auzoko Abaliñe baserrian. Eskolan zortzi urterekin hasi zen. Oso azkar ikasi omen zuen irakurtzen eta idazten. Bertsolariak lehen aldiz bederatzi urterekin ikusi zituen,Zepai eta Uztapide hain zuzen. Izugarri gustatu zitzaion eta orduantxe hasi omen zitzaion bertsotarako zaletasuna pizten.
Umea zela Espainiako Gerra Zibila ezagutu zuen. Soldaduzka egitera Afrikarajoan behar izan zuen bi urterako. Arabieraz hamar arte kontatzen behintzat ikasi omen zuen. Lazkao Txiki ezkongabea zen, eta bakardade hori zuen bere minetako bat. 1978an Ahetzen Mattin bertsolariari egindako omenaldian halaxe abestu zuen:eo eo
Ez eduki, ez, ni beti pozik
egoten naizen usterik,
ez bai dadukat andregairikan
ez bai daukat emazterik.
Hamaika aldiz egon izan naiz
barrua penaz beterik;
baina nik poza kantatutzen det
tristura neutzat gorderik.

Euskaldunen arteko zatiketak ere min handia ematen zion. Oso naturazalea zen, bereziki txakurren lagun handia. Noizbait txorien abestiak grabatzen ere ikusi omen zuten mendian. Umeak ere gustuko zituen, oso umezalea zen. Ofizio askotan aritu zen bere bizitzan zehar: baserritar, igeltsero, galdaketako langile, pentsu saltzaile...
Askotan bertso lanarekin aspertuta edo nazkatuta egoten omen zen. 1976anomenaldi bero bat eskaini zitzaion Donostian. Bere jendaurreko azken bertsoa1993ko urtarrilean kantatu zuen, Santi Onaindiari eta Alfontso Irigoieni egin zitzaien omenaldian. 1993ko apirilaren 3an hil zen Donostiako erietxean, bihotzeko gaixotasun baten ondorioz. Hil aurreko ebakuntzan honela esan omen zion anestesia jarri behar zion medikuari: "Zuk lokartu egingo nauzu, bai, baina gero nork jarriko dit iratzargailua?".

Bertsolaria

Lazkao Txikik 1943an, hamazazpi urterekin kantatu zuen lehen aldiz plazan,Basarri eta Saiburu bertso lagun zituela. Ordutik aurrera ezin konta ahala saiotan parte hartu zuen, bai plazan eta baita txapelketetan ere. Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan txapeldun (1964, 1965) eta txapeldunordea izan zen (1950, 1962). Euskal Herriko Txapelketan bigarren izan zen 1965ean, Uztapideren atzetik. Basarri, Zepai, Mitxelena, Uztapide, Xalbador, Mattin eta beste hainbatekin kantatu zuen.
Mattin txikiarekin bikotea osatuz, bertso saioei gatza eta piperra jartzen zien. Bertsolaritza zaharreko eskolakoa, umore handikoa eta bizia zen; gai sakonetan ere entzulearengana heltzen abila. Ikasketa handirik gabea bazen ere, gizon azkarra. Txiste kontalari lanetan ere trebea zen. Bertsolari eta pertsona bezala maitatua, bere bizitzan oinarritutako marrazki bizidunak ere egin izan dira telebistan.

Bertso ezagun batzuk

·                    1962an txapelketa batean Eibarren jarri zioten puntuari emandako erantzuna:

Bertso bat botaiozu
zeure buruari.

Ezagutzen det eta
erreza da hori
mutik txiki-txikia
koloreak txuri
arkume jaio berri
txiki bat dirudi.

·                    Txapelketa batean egunsentiari kantatuak:

Goizean goiztar jaikitzen banaiz

kanporatutzen naiz beti,
ta ikusten zaitut zerura goruntz
eguzkiaren aldeti.
Eguzkiaren argitasuna
hortxen dator sortaldeti,
eunan haurtzaro besteik ez zera
bihotzeko egunsenti.

Urre antzeko argitasunez
jantzi da zeru urdina,
gure Jainkoak mirari antzo
zeru goitikan egina.
Behar genduke sendotasuna
eta sinistapen fina,
zer miraria egunsentiaz
konturatuko bagina!

Loa uxatu det ohetik eta
eguzkiak hor dio su,
inpernuaren antz berbera zuk
alde batera daukazu;
baina eguna gazte zera ta
zure eskuan naukazu,
mila zorion egun guztian
arnas ematen banauzu.

·                    Zestoako kiroldegian, "Amaren bularrari bi bertso" gaiarekin:

Maitasunezko bi iturritxo

bularra edo petxuak,
ama nereak eman zizkidan
bere maitasun itxuak,
neregatikan zer egin zuen
nere amatxo gaixuak:
maitetasuna urtuta eman
halako trago goxuak.

Bularra eman eta ondoren
han hasi ohi zan kantuan,
nere burua erdi lotan nik
han jartzen nuen orduan.
Nere amatxo maitagarria
egongo zera zeruan,
haundia hazi ez banaiz ere
ahalegin egin zenduan


No hay comentarios:

Publicar un comentario