Vistas de página en total

lunes, 2 de junio de 2014

NITAZ GUSTATZEN DA

Familia batean, afal ostean, kontu kontari hasi dira, eta alaba txikiak honakoa bota du bere txanda iritsi denean:

–Gaur, patioan, Anderrek esan dit nitaz gustatzen dela, eta nik erantzun diot ez zaidala gustatzen, eta uzteko pakean.

Alaba nagusia, oso interesatuta, txikiari ziria sartzen saiatu da:

–Ba nik entzunda neukan zurekin gustatuta zegoela, aspaldi gainera, eta zuri ere gustatzen zaizula.
–Ba ez, ni Mikelena gustatzen naiz –erantzun du oso haserre txikiak.

Ama oso kezkatuta dago bere umeen euskara traketsa dela-eta, eta hobetzen saiatzen da aukera ikusten duenean.

Afal osteko nahasmena ikusita, etxean daukan gramatika liburura jo du, berak ere ez baitaki nola zuzendu umeak; honako erantzuna topatu du horren inguruan:

- Gustarse de…egitura; egitura hau hainbat modutara esaten da euskaraz. Erabiliena Nor gustatu egitura da, dudarik barik, baina badira beste batzuk ere: Edadetuen ahotan ohikoa da Norekin gustatuta egon egitura; beste egitura bat Noren atzetik ibili dugu…

Zeinena gustatzen zara zu? Ni, Mikelena gustatzen naiz.
Zein gustatzen zaizu zuri? Niri, Mikel gustatzen zait.

Zein gustatzen da zurea?
Zein dago zurekin gustatuta? Mikel dago nirekin gustatuta.
Zeinen atzetik zabiltza zu? Mikelen atzetik nabil.
Zein dabil zure atzetik? Mikel dabil nire atzetik.

No hay comentarios:

Publicar un comentario