Vistas de página en total

lunes, 23 de junio de 2014

SAN JUAN (sua)


 
2014/06/20, barikua












Ganean daukaguz San Juanak be. Sua, ura eta landarak dira garaiotako erritoak, nahiz eta gehienok suarena bakarrik ezagutu.

Gaurkoan suaren gainekoak labur, gainerantzekoak Sasoain aldizkarian leidu ahal izango dozuez.

San Juan sua

Jai honetako sinbolorik ezagunenetarikoa. Bezpera ilundean, suak isiotzen ziran herriko plaza, baserri, solo eta bidekurutzeetan. Gaur egun be halantxe egiten da. Suaren inguruan alkartu eta suaren ganetik salto eginez formula bereziak esaten dira. Besteak beste:

·   San Juan, San Juan biharamunez, gure soloan lapurrik ez, zaporik bez, badago bego, erre beitez, San Juan!
·   San Juan, San Juan berde, artoa eta garia gorde, txantxikuak eta zapoak erre, biba san Juan berde
·   San Juan Bautista, onak barnera, gaitza kanpora, bakea eta osasuna komeni bada. Sarna fuera!

Suok indar berezia emoten ei dabe: gizakia gaixotasunetatik babestu eta batez be azaleko gatxen kontra egiteko. Ohiturea izan da abereei errautsa ganetik paletea edo sutan egozan gabilekaz soloetara osteratxu bat egitea lapur, sorginkeria eta pizti txar guztiengandik libretako eskatuz.

Ahona konjuru bi:

San Juan bagileko / denpora ederreko / artoak eta gariak kaxan gordetako / zapoak eta sugeak surtan erretako / gora san Juan

Doniane bezpera gabean / abadeak hasarratu ziran / ez ebela besterik egiten / alkarreri musturrak hausten. / gaur dala bihar dala Doniane / etzi san Juan biharamona / gure soloan zapori kez / satorrik bere ez / sugerik bere ez / badagoz bere, erre beitez

No hay comentarios:

Publicar un comentario