Vistas de página en total

lunes, 10 de febrero de 2014

Apps berriak, euskaraz, geletan erabiltzeko


Azken aste honetan jaso dut poztu nauen berria: kaleratu dira hezkuntza esparrurako apps batzuk euskaraz ikasleekin erabiltzeko. Orain gutxi arte, mugikorrak edo tablet-ak ez ditugu hezitzeko tresna gisa ikusi.
Milaka aplikazio egon arren, eta asko doan izanda, ez dira maiz erabiltzen. Askotan,  euskaraz ez daudelako. Horregatik poztu naiz ondokoen berri jasotzean.

Aplikazio guztiak  I-pad-etan, Android tablet-etan instalatu eta erabiltzeaz gain, Google Chrome nabigatzailean instalatu daitezke. Beraz, edozein ordenadoretan erabiltzeko aukera ere badugu. Hala esperimentatu dezakegu dituen ezaugarriak eta, tabletak guztiz zabalduta egongo direnean (eta nire ustez, aurki gertatzuko da hau) ezagunak izango dira. Chrome erabiltzekotan, "Unity web player" instalatu behar. Agian (ez dut probatu) administratzailearen baimena beharko duzue instalatzeko. Azken instalazio pausuan baimena eman behar diozue nabigatzaileari exekutatzeko.

Ondokoak Virtualware enpresak eginiko aplikazioak dira. Enpresaren web-ean hezkuntzarako eginiko hainbat programa ikusi eta deskargatzeko aukera izango duzue. Egin klik "potfolio" atalean eta bertan "educación" arloan

AZOKA: Santo Tomas azoka inguruko jolasa.
TAK-TAK: erritmoa jarraitu txalaparta jotzen. Instalazioan agertzen den azalpena:
Soinua, ilustrazioak eta kulturen arteko laguntasuna biltzen dituen jolasa da.
Txalaparta eta Djembearen erritmoak jarraitu Noemi Bellotak egindako margolanekin gozatzeko. Zure irudi kolekzioa sortu eta Twitter edo Facebook erabilita elkarbanatu itzazu.
GIZAKI: Euskal kulturaren inguruko jolasa.
JOTAKE: Herri kirolen inguruko jolasa. Baserrietan egin ohi den lana ezagutzea du helburu.

 ZetGeG: zetazioak ezagutzea du ardatz. 3D eginiko animaliak ikusteko aukera (errealitate gehitua). Ambar Itsas Faunaren ikerketa eta Babeserako Elkartearen Gida ofiziala da.


No hay comentarios:

Publicar un comentario