Vistas de página en total

jueves, 13 de febrero de 2014

ILARGIA

Egun on LAGUNOK!

Har ditzagun hil ‘hilabete’ eta ilargi hitzak lehenik; ziurrenik euskaldun orok barruan daraman filologoak berehala esango luke horien artean harremanen bat egon behar dela. Batzuk (ene ustez erratuta) ibili dira eta ziurrenik segitzen dute, il-argia ‘hilen argia’ delakoan, gure arbasoen mundu-ikuskeraren erakusgarri (harako hilerri ‘hilen bizi(?)toki’ hura bezala).

Bada, ez. Mitxelenak aspaldi erakutsi zigun, beste hainbat hizkuntzatan bezala (urrutira joan gabe, konparatu ingelesezko moon eta month), denborazko unitatearen izena eta gaueko argizagi nagusiarena bat eta bera izan dela euskaldunontzat ere: hil (cf. ilen ‘astelehen’ eta latinezko lunae (dies), edota ilgora/ilbehera hitzetako lehen zatia).

Anbiguotasunak direla-eta hiztunek forma berriak asmatu ohi dituzte, eta normalean kontzeptu arrunt-erabilienak eraman ohi du sari hori. Gure kasuan argi hitza erantsirik il(h)argi sortu genuen (edo, bestela, hasieran ‘ilargiaren argi’ esanahia zukeena ‘ilargi’ esateko baliatu). Denok ez bide genuen, horratik, berdin jokatu: hitzik gabe geratu zen kontzepturako ilargi-argi eratu zen, zeina bizkaieradunek iretargi bilakatu zuten, zeinak ‘ilargi’ esanahia ere bereganatu zuen, ostera ere. Erronkarin, aldiz, goiko hitzari esleitu zioten ‘ilargi’ adiera, bai eta, zuberotarrekin batera, argizagi hitzari ere.

Guztia irakurtzeko: SAKATU

No hay comentarios:

Publicar un comentario