Vistas de página en total

martes, 18 de febrero de 2014

ORDUAK

Orduak: 15:00etatik 16:00 arte ala 15:00etatik 16:00ak arte?

Euskaltzaindiaren 35. arauak honako hau dio horri buruz: "Euskaltzaindiaren iritziz, egokia da orduak esateko eman diren gomendioak zenbakietan ere betetzea.

Hortaz, orduei pluraleko kasu-marka ezarriko zaie:
15:00etan ; 15:00etara ; 15:00ak arte ; 15:00etatik

Minutuei singularrekoa (behar denean lotura bokala erantsiz):
15:01ean ; 15:01era ; 15:01 arte ; 15:01etik ; 15:02an ; 15:02ra ;15:02tik...

Beraz, hitz egitean arratsaldeko hiruretatik laurak arte esaten dugunez, 15:00etatik 16:00ak arte idatzi behar da.

Oharra: arratsaldeko hiruretatik laurak arte gomendatzen da irakurtzea hizkera arruntean, egunerokoan; horrexegatik idatzi dizugu horrela (eta ez hamabostetatik...) aurreko lerroan.

Baduzu beste aukera bat:15:00etatik 16:00etara idaztea, eta arratsaldeko hiruretatik lauretara esatea.

No hay comentarios:

Publicar un comentario